Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net
  2.  
  3. Herritarrentzat
  4.  
  5. Etorkinak

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Egoitza Elektronikoa
  • Zuzenean
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Erroldatzea

Espainian bizi nahi duten pertsona etorkin GUZTIEK, legalki izan edo izan ez, beren egoera administratiboa dena delakoa izanik ere (baimena izan edo izan ez), erroldatzeko aukera dute eta erroldatu beharra daukate.

Erroldarako ematen diren datuek izaera konfidentziala dutela eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesten dituela jakitea garrantzitsua da.

Erroldan izen ematearen abantailak honakoak dira:

- Osasun-laguntza bermatzen du.
- Froga ona izan daiteke etorkinen batek udalerrian bizitzen daraman denbora egiaztatu behar izanez gero.
- Udaleko Gizarte Zerbitzuetarako aukera eskaintzen du.
- Udal bakoitzak bertako bizilagunen bizitza-baldintzak hobetzeko garatzen dituen egitarauetan parte hartzeko aukera eskaintzen du; etxebizitza, hezkuntza, enplegua, osasuna, kultura, kirola edota aisialdia gisako esparru garrantzitsuetan, hain zuzen ere.
- Udalerri bakoitzeko gizarte-zerbitzuek, egoera zailetan bizi diren pertsonei informazioa eta orientabidea eskaintzeko eta beren behar jakinak asetzeko gauzatzen dituzten jardueren onuraz baliatzeko aukera ematen dute. Aipaturiko jarduerak pertsonak gizarteratzeko baliagarri dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero: Bizi zaren Udalerriko Udaletxera jo.

Azken eguneratzea: 2007/04/16
Compromiso con las personas