Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Pertsonak
  4.  
  5. Inmigrazioa
 
W3C-WAI

Heziketa

18 urte baino gutxiago dituzten atzerritar guztiek, beren egoera administratiboa dena delakoa izanik ere, Espainiako biztanleen baldintza berberetan heziketa jasotzeko eskubidea dute.

Heziketa izateko eskubidea honetan datza:

- Oinarrizkoa, doakoa eta derrigorrezkoa den irakaskuntzan sartzea.
- Norberari dagokion titulu akademikoa lortzea.
- Diru-laguntzen eta bestelako laguntzen sistema publikoan sartzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero: Gertuen kokaturiko ikastetxearekin edota lurraldera iritsitako unean den Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzarekin hartu-emanetan jartzea, urteko zeinahi unetan iritsita ere.

Eskola Organoak

Ikastetxe eta institutuetan hezkuntza-komunitatea osatzen duten sektoreetako ordezkariek osaturiko organismo bat egon ohi da. Komunitate horretako kideak ikasleak, irakasleak, gurasoak, erakunde sindikalak, enpresa-erakundeak, udaletxeak, etab. izan ohi dira.

Erakunde honek —Eskola Kontseiluak— Ikastetxeko funtzionamenduari buruzko alderdirik garrantzitsuenei buruzko erabakiak hartzen ditu. Beren seme-alabak bertan eskolaturik dituzten pertsona etorkinek ere aipaturiko kontseiluan parte har dezakete, are gehiago, parte hartu beharra daukate beren seme-alaben mesedetan. Ikastetxeak funtzionamendu hobea izan dezan sorturiko Guraso Elkarteak (GE) ere izaten dira. Bazkide egiteko urteko zenbateko bat ordaindu behar izaten da eta diru hau eskolaz kanpoko jarduerak egitera, materialak erostera, etab. bideratzen da. Hauetan parte hartzea komenigarria bada ere, ez da beharrezkoa. Eska ezazue informazioa dagokizuen ikastetxean.

Tituluen Homologazioa eta Baliozkotzea

Pertsona etorkinak tituluren bat baldin badu, unibertsitarioa izan edo izan ez, eta Espainian eragin ofizialak izan ditzan nahi badu Espainian tituluak duen baliokidearekin homologatu beharko du.

Espainian Hezkuntza, Kultura eta Kirolen Ministerioaren eskumenekoa da atzerriko goi-mailako tituluen homologazioa egitea onartzea edo ukatzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero Gobernuaren Ordezkaritzan kokaturiko tituluak homologatzeko eta baliozkotzeko Zerbitzura jo behar da.

Alfabetatze Eskolak eta Pertsona Helduei zuzenduriko Ikastaroak

Atzerriko pertsona etorkinek Pertsona Helduei zuzenduriko Heziketa Zentroetara (HEE) jo dezakete. Aipaturikoak auzo eta udalerrietan barna kokaturik egon ohi dira, eta hauetan hezkuntza-prozesuetan parte hartzeko aukera izaten da. Prozesu honek hizkuntzak ikasteko (gaztelania eta euskara) edo alfabetatzeko aukera eskaintzen du, harik eta Bigarren Hezkuntzako Graduatua edota bestelako heziketa-programak lortu arte.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan informazio gehiago aurkituko duzu.

Azken eguneratzea: 2007/04/19