Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Pertsonak
  4.  
  5. Inmigrazioa
 
W3C-WAI

Dokumentazioa

Espainiako lurraldean den zeinahi etorkinek bere nortasuna egiaztatuko duen dokumentazioa mantentzeko eskubidea eta betebeharra du. Dokumentazioak jatorrizko estatuan edota datorren herrialdean eskumena duten autoritateek behar bezala eginikoa izan beharko du. Espainian duen egoera egiaztatuko duen dokumentazioa ere bere esku eduki beharko du.

Etorkinen nortasunaren, herrialdean daramaten denboraren eta egin duten lanaren berri ematen duten egiaztagiriak ezinbestekoak dira titulartasunaren berri jakiteko ez ezik atzerriko etorkinen eskubideak bermatzeko eta beren gizarte- eta lan-mailako integrazioa errazteko ere.

Dokumentazioari dagokionez atzerritar bakoitzak izan dezakeen egoerak baimen ezberdinek duten baliotasun-epeari arreta berezia eskaintzea eskatzen du: dokumentazioa indarrean den edota berrikuntzarik behar ote duen begiratzea garrantzitsua da, horrelakorik egin behar izanez gero bide egokiak zein diren bilatu eta izapide eta espedizioak egiteko ardura duten erakundeetara jo behar baita.

Dokumentu identifikatzaileak

Atzerriko pertsona etorkinek beren burua identifikatzeko jatorrizko herrialdeetako Autoritateek luzaturiko agiriak erabil ditzakete (pasaportea edota, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen kasuan, indarrean den nortasuntxartela) edota, bestela, atzerritarren txartela erabil dezakete; Polizia Nazionalaren Polizia Komisaldegietako Atzerritarren Bulegoetan eska ditzaketenak, Bilbon, Gasteizen, Donostian edota Irunen.

Iraunkortasun Estatus edo Egoerari buruzko Egiaztagiriak

Espainian legalki bizi nahi duten Europako Erkidegoko atzerriko pertsonek herrialdean bisa baten bidez sarturikoak izan beharko dute, honen beharra den kasuetan. Legaltasun-egoera mantentzeko, berriz, behar bezalako egoitzabaimena eduki beharko dute Espainian diren bitartean.

Espainiako autoritateek egoitza-baimen ezberdinak ematen dituzte kasu Espainiako lurraldean den zeinahi etorkinek bere nortasuna egiaztatuko duen dokumentazioa mantentzeko eskubidea eta betebeharra du. Dokumentazioak jatorrizko estatuan edota datorren herrialdean eskumena duten autoritateek behar bezala eginikoa izan beharko du. Espainian duen egoera egiaztatuko duen dokumentazioa ere bere esku eduki beharko du. E 12 bakoitzaren baldintzen arabera (ikasleak, langileak, babes-eske datozenak, etab.).

Egoitza-baimenak irabazizko jarduerak egiteko ematen direnean, norberaren kontura nahiz besterenera, loturik dauden lan-kontratuaren iraupen berbera izan ohi dute eta izapideak egitea Lan eta Gizarte Gaietako Probintziako Sailaren esku egon ohi da -Lurralde Historiko bakoitzeko Gobernuaren Ordezkaritzaren esku.

Aitzitik, lanari loturikoak ez diren erregimen orokorreko egoitza-baimenak edota egoteko baimenak lortzeko eskariak Polizia Nazionalaren Polizia-etxeetako Atzerritarren Bulegoetan aurkeztu beharko dira, Bilbon, Gasteizen, Donostian edota Irunen.

Lan egiteko Baimena ematen duten Agiriak

Espainiako lan-munduko autoritateek lan-baimen mota ezberdinak ematen dituzte lan-motaren eta honen iraupenaren arabera. Halaber, ohizkanpoko egoerak eraginda egoitza-baimena lortu duten atzerriko pertsonek irabaziak lortzera bideraturiko jarduera laboral edo profesionala egin dezakete, beren nahiz besteren kontura, egoitza-baimena indarrean den bitartean.

Erregimen orokorraren baitan lan-baimena lortzeko edo berritzeko egineko eskaerak nahiz lan egiteko baimena Lan eta Gizarte Gaietako Probintziako Bulegoan aurkeztu beharko dira —Lurralde Historiko bakoitzeko Gobernuaren Ordezkaritzan.

Orientabide juridikoa

Legaltasun-egoeraren aldaketak, eta oro har egoera hau arautzeko izapideei loturiko gai orokorrak eta horiek etorkizunean mantentzeko erari buruzkoak izan ohi dira etorkinen kolektiboaren eskaerarik nagusienak.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hiru Lurralde Historikoetako Abokatu Eskolekin batera, EAEko hiru hiriburuetan atzerriko pertsona etorkinei arreta Juridiko eta Soziala emateko Zerbitzua abian jartzea sustatu du EAEn (HELDU), pertsona etorkinen egoera juridikoari buruzko arreta, diagnosia eta orientabidea emateko helburuz. Arreta hau lan- eta egoitza-baimenari loturikoa izango da funtsean, gizarteratze-prozesu baten emaitza gisa eta Etorkinei buruzko Euskal Planaren lerro nagusietan ezarririko udal oinarriko atzerriko pertsona etorkinak babesteko sare publikoaren baitan.

Azalaren koloreak, jatorriak, kultuak edota ohiturek eraginiko balizko bazterkeria-delitu baten aurrean, atzerriko pertsona immigranteek Biktimei Laguntza eskaintzeko Zerbitzuetara ere jo dezakete. Aipaturikoak EAEko hiru hiriburuetako Justizia Jauregietan daude kokaturik eta bertan aholkularitza eta orientabidea emango diete beren eskubideei eta jarraitu beharreko urratsei buruz.

Halaber, sexu-esplotazioa edota tratu txarren biktima diren atzerriko pertsona etorkinek oinperatze-egoera horri aurre egiteko beharrezko babesa eta laguntza aurkituko dute aipaturikoan.

Bestalde, Euskal Herriko defendatzaile den Arartekoak nahiz Espainiako Defendatzaileak, Administrazioak zeinahi zerbitzu edo kudeaketa egiterakoan eginiko gehiegikeria-, arbitrariotasun-, bazterkeria-, akats- edota arduragabekeria- kexei erantzuten diete. Arreta berezia ematen zaien taldeen artean pertsona etorkinen kolektiboa dago.

Era berean, doako aholkularitza juridikoa, eskubideei eta legearen barnean mantendu ahal izateko beharrezko baldintzen tramitazioari, lan-baimena lortzeko erari, nazionalitate-eskaerei... buruzko informazioa ematen duten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeak ere badira.

Azken eguneratzea: 2007/04/19