Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Pertsonak
  4.  
  5. Inmigrazioa
 
W3C-WAI

Kolektibo bereziak

Adin txikikoak

Adin txikiko haurrak Haurren Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenetik eratorririko babes berezi batek zaintzen ditu, haurraren nazionalitatea dena delakoa izanik ere; bestelako zeinahi iritziren gainetik adin txikikoarekiko interesa baita gailentzen dena. Atzerrikoak nahiz nazionalak izan, beren babesgabetasuna izan ohi da Hiru Lurralde Historikoetako Foru Aldundietako Adin txikikoei Babesa
emateko Zerbitzuen esku-hartzea zehaztu ohi duena.

Preso dagoen populazioa

Preso dagoen populazioa gizartean zokoraturik egoteko arrisku handia duen kolektiboa da eta horien artean azpimarratzekoak dira atzerriko pertsona etorkinak. Pertsona hauei birgizarteratzen eta gizarteratzen laguntzeko badira zerbitzu eta programa bereziak, hala nola Presondegietako Gizarte Zerbitzuak, SAOS edo SAER, normalizazioa eta gizarteratzea lortzera bideraturikoak.

Halaber, badira preso dauden pertsona etorkinen ongizatearen eta gizarteratzearen alde egiten duten erakunde sozial eta erlijiosoak ere.

Ezkutuko bidaiariak

Estatuaren eskumeneko portuetara iristen diren ezkutuko bidaiariek letradun eta interpreteen laguntza edukitzeko eskubidea dute, iritsi direla jakin eta berehala eta Espainian sartzeko edota babesa eskatzeko asmoa dutela aditzera eman edo eman ez. Beren ahultasun-egoera bereziari erantzuteko, berehalako osasun-laguntza ematea beharrezkoa da.

Badira pertsona hauekin beren jarduerak garatzen dituzten gizarte-erakunde bereziak ere, eta araudia betez eta kolektiboaren oinarrizko eskubideak errespetatuz egiten dute lan.

Sasoikako langileak

Urtero atzerriko langile etorkin askok Arabako Lurralde Historikora jotzen du mahatsaren eta patata-biltzearen kanpaina dela eta. EAEn sektore horretako kontratazio-baldintza bereziei, ostatu hartzeko zailtasunei eta kolektibo honen eskolatze eta gizarteratzeko baldintzei buruzko arazoak konpontzeko
beharrezko informazioa eta arreta eskaintzen duten erakunde sindikalak badira.

Aterpe eta Babes Eskatzaileak

Arraza, erlijio, iritzi politiko edota talde jakin batekoa izateagatik jazarpenen biktima izateko beldurrak diren eta beren jatorrizko edota bizileku duten herrialdetik ihes egiten duten pertsonek babes- edo aterpe-estatusa eska dezakete gure herrialdean.

Eskaera honen bidez Espainian egoteko behin-behineko baimena lor dezakete, eskumena duten Administrazio Publikoek emaniko gizarte-, hezkuntza- eta osasun-zerbitzuen onuraz balia daitezke, betiere baliabide ekonomikorik eduki ezean, eta lan- edo merkataritza-jarduerak garatzeko baimena lortzera ere irits daitezke.

EAEn badira gure herrialdera iritsi bezain laster aterpea eta babesa eskatzen duten pertsonei babesa ematen dieten gizarte-erakundeak.

Azken eguneratzea: 2007/04/19