Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Pertsonak
  4.  
  5. Inmigrazioa
 
W3C-WAI

Gizarte zerbitzuak

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, udalean zehar banandurik daudenek, gizarte-zerbitzuei buruzko informazioa, orientabidea eta kudeaketa eskaintzen dizkiete bere esku-hartzearen beharra duten pertsonei.

Zerbitzu hauen baitan orientabidea eta aholkularitza, etxez etxeko arreta eta era askotariko prestazioak sartzen dira (familiari arreta, haurtzaroa, pertsona helduak, emakumezkoak, etab.) eta aipaturikoen helburua komunitate honetan bizi diren pertsonek gizarteratze-prozesu normalizatua eta beren izatearen garapen osoa lor dezaten beharrezko baliabideak ematean datza.

Zerbitzu hauek guztiek, publiko nahiz hitzarturikoek, Euskadin egoiliar gisa bizi diren atzerriko inmigranteei ere arreta eskaintzen diete beste edozein hiritarri bezalaxe; berdintasunean. Eta etorkinen egoera legalari, sozialari, kulturalari, ekonomikoari, familiarrari... buruzko alderdi ugari jorratzen saiatzen dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero: Bizi zaren Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara jo.

Azken eguneratzea: 2007/04/19