Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Pertsonak
  4.  
  5. Inmigrazioa
 
W3C-WAI

Osasun laguntza

Bizi diren udalerriko erroldan izen eman duten atzerriko pertsona etorkinek, Espainiako hiritarren baldintza berberetan osasun-laguntza osoa izateko eskubidea dute.

Osasun zerbitzuak edukitzeko beharrezkoa da Osasun Txartel Indibiduala (OTI) edukitzea. Eskaerak dagokion Lurralde Historikoko Osasunaren Unibertsalizazioaren Bulegora zuzendu beharko dira.

Administrazioak laguntza emateko beharra du, Osasun Txartel Indibidualik ez edukiagatik ere, ondorengo baldintzetan diren pertsonei:

- Larrialdi-kasuak, gaixotasun larriak edo istripuak alta medikoa eman bitartean.
- 18 urtez beherakoak.
- Haurdun dauden emakumeak haurdunaldian, erditzean eta erditu ostean.

Azken eguneratzea: 2007/04/19