Diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze soziala produzitzera eta esku-hartze horretarako erabilgarria den jakintza lortzera bideratutako jarduerek, hala nola, prestakuntza-programek, ikerketa-proiektuek, argitalpenak egitea eta hedatzea, dokumentazioarekin edo ekitaldi teknikoekin (ikastaroak eta mintegiak) lotutako jarduerek.
Kanpoan geratuko dira honako helburu hauek dituzten jarduerak:
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2012an 670.270 euroko zenbatekoa emango da gehienez.
AGINDUA, 2011ko azaroaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako 2012ko deialdia egiten da.
649/2009 DEKRETUA, abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
• Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
Diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze soziala produzitzera eta esku-hartze horretarako erabilgarria den jakintza lortzera bideratutako jarduerek, hala nola, prestakuntza-programek, ikerketa-proiektuek, argitalpenak egitea eta hedatzea, dokumentazioarekin edo ekitaldi teknikoekin (ikastaroak eta mintegiak) lotutako jarduerek.
Kanpoan geratuko dira honako helburu hauek dituzten jarduerak:
Diru-laguntza horiek eskakizun hauek bete dituzten irabazi-asmorik gabeko esku-hartze sozialeko erakundeek eskatu ahal izango dituzte:
a) Legalki eratuta eta behar bezala erregistratuta egotea dagozkien administrazio-erregistro edo -erroldetan, gutxienez diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenago.
b) Irabazi-asmorik ez izatea (forma juridikoa elkartearena, fundazioaren, gizarte-ekimeneko kooperatibarena edo irabazi-asmorik gabeko beste edozein bada ere) eta helburu publiko edo interes sozial baten lorpena sustatzea.
c) Bere jarduera batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2012an 670.270 euroko zenbatekoa emango da gehienez.
Jardueraren guztizko aurrekontuaren % 80rainoko finantzaketa eman dezake Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak.
Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango ditu 22.200 euroak gainditu.
Ezin izango da emandako laguntzaren % 10 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera.
Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 10 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.
Ordainketa zatika egingo da, bigarren ordainketa dirulaguntzarako onartua izan den eginiko frogagiriak aurkeztutakoan ordainduko da, jardueraren amaiera-egunetik zenbatzen hasi eta bi hilabeteko epean.
Eskabide orria pdf betegarria da, erakunde interesdunak bete, inprimatu eta adieraziteko lekuetan paperean aurkez dezakeena. Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko du, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala.
Diru-laguntza deialdira aurkezten den jardueraren azalpena. Jardueraren aurkezpenaren formularioa dokumentu betegarria da, erakunde interesdunak bete, gorde eta adieraziteko lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez dezakeena.
Diru-laguntza deialdira aurkezten den jardueraren datu ekonomikoak. Formulario hau dokumentu betegarria da, erakunde interesdunak bete, gorde eta adieraziteko lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez dezakeena.
Legezko ordezkaritzaren egiaztapena, soil-soilik eskaeraren sinatzailea, eskaera presentziala edo telematikoa dela, ordezkaritza hori ez duen pertsona bat denean, betiere erakundearen estatutuen arabera.
Eskabide formularioa zuzenean lotzen da izapidetze elektronikoarekin. Horretarako, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatuko dizu:
Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko da, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala. Gomendagarria da izapidetzea hasi baino lehen erantsi beharreko dokumentazioa lortzea eta zure ordenagailuan gordetzea.
Justifikazioa aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da, bete, imprimatu eta adierazitako lekuetan paperean aurkez daitekeena. Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko du, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala.
Jardueraren memoria aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da, bete, gorde eta adierazitako lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez daitekeena. Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko du, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala.
Jardueraren datu ekonomikoak aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da, bete, gorde eta adierazitako lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez daitekeena. Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko du, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, 2011ko azaroaren 9ko Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Agindua 2011ko azaroaren 14an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, beraz, eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 14a da, asteazkena.
Eskaera postaz bidaltzen bada, kontuan izan behar da Posta Bulegora joateko garaian gutunazala zabalik eraman behar dela, Postako langileek eskaera zigilatzeko, gehienez ere abenduaren 14ko datarekin.
Lau hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita