Argitalpen-data: 2015/01/23

SPRIk berritu egin du Europarekiko konpromisoa euskal ETEei laguntzeko

Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko SPRI-Enpresa garapenerako agentziak berritu egin du Europarekiko bere konpromisoa euskal enpresei laguntzeko, batez ere teknologia transferitzeko Enterprise Europe Network-en (EEN) bitartez

SPRI-Enpresa garapenerako agentziako zuzendariak, Alexander Arriolak, 2020ra arte iraungo duen hitzarmen bat sinatu du Enterprise Europe Network-ekin (EEN), hots, ETEei laguntzeko EBko tresna funtsezkoenetako batekin. 2008tik hona, euskal enpresek teknologia transferitzeko 33 akordio sinatu dituzte EEN-en bidez. EEN-ek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu eta SPRI horietako baten barruan dago, Basque EEN Partzuergoaren barruan hain zuzen.

Sinatutako hitzarmenari esker, Basque EEN-ek (http://www.eenbasque.net/)  aurrerantzean ere eskainiko dizkie enpresei  –batez ere euskal enpresei–  Europako politikei eta negozio aukerei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzuak, laguntza emango die teknologi transferentziako prozesuetan eta sarbidea erraztuko die I+G+B finantzatzeko Europako programetara

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO