Argitalpen-data: 2015/01/29
Nazioartekotzearen eta inbertsioaren alde egiten du, Euskadiren hazkundea 'segurua' izateko
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jon Darpón Osasuneko sailburuak Midatech Biogune nanomedikuntzako enpresa bisitatu dute gaur goizean, Zamudioko parke teknologikoan, Bizkaian. Lehendakariaren arabera, berrikuntzari buruzko nazioarteko proiektua da, eta ildo aitzindaria ireki du Europan
Ondoren, diabetesa eta minbizia tratatzeko arlo terapeutikoetarako nanopartikula sintetikoen ekoizpenean eta aplikazioan munduan nagusi den enpresaren laborategiak bisitatu dituzte. 80.000 milioi euroko inbertsioa duen programa horren bidez, Euskadik Ikerketaren Europako Espazioan parte hartu ahalko du eta ezagutza sortzen lagunduko du. Ondorioz, Euskadiko enpresak lehiakorragoak izango dira