Argitalpen-data: 2015/01/29

Eusko Jaurlaritza eta Vicomtech-IK4, teknologiarik aurreratuena kirol tradizionalen sustapenaren zerbitzuan jartzea xede duen proiektu europarra zuzentzen ari dira

2013an abiarazi eta 2016an osatuko den proiektu honek aurrekaririk ez duen lankidetza sustatu du komunitate zientifikoaren, kirol erakundeen, kultur erakundeen eta kirolarien artean. ?Kirol eta joko tradizionalak zaindu, babestu eta sustatu beharreko europar ondare ukiezinaren osagaitzat jotzea da Irlanda, Erresuma Batua, Grezia eta Suitzako beste sei bazkide partaide dituen proiektu honen filosofiaren ardatz nagusia

RePlay-ren helburua, atzipen tridimentsionalerako teknologietan eta mugimendu-sentsoreetan oinarritutako plataforma digital bat abian jartzea da, kirol tradizionalak irakatsi eta ezagutarazteko era berriak ahalbidetu eta jokoen estiloak eta teknikak aztertu eta kirolarien entrenamendu-tek nikak hobetzeko asmoz. Kirol eta joko tradizionalak Europako ondare ukiezinaren osagaitzat jotzea da, Eusko Jaurlaritza, Vicomtech-IK4 eta Irlanda, Erresuma Batua, G rezia eta Suitzako beste sei bazkide partaide dituen proiektu honen filosofiaren ardatz nagusia.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO