Argitalpen-data: 2015/01/26

Europako I+G+b Proiektuetan Euskal Parte Hartzea Aztertzeko Behatokia

Euskal I+G+b-aren nazioartekotzea Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programaren helburuetako bat da eta Euskadi 2020, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean dago sartuta. Estrategia honen helburua lehiakorragoak izatea eta enplegua, aberastasuna eta ongizatea ekarriko duen ezagutza berria eskuratzea eta sortzea da

Gure enpresen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen nazioarteko parte hartzea neurtzeko, Europako I+G+b proiektuetan euskal parte hartzea aztertzeko behatokia daukagu Euskadin. Behatoki honek atal pribatua dauka, nazioarteko diruarekin -Europako Batzordearen I+G+b programen bidez batik bat-, euskal sistemako eragileen -enpresak barne- parte hartzea duten proiektuak erregistratzen dituena. Bestalde, atal publiko bat ere badauka. Bertan, aldian-aldian informazioa argitaratu eta I+G+b proiektuetan euskal eragileen parte hartzeari buruzko datu orokorrak kontsultatu ahal izango dira

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO