Argitalpen-data: 2015/01/30

Donostia 2016 izango da Euskadiren ekitaldi nagusia 2015eko FITUR azokaren lehen egunean

Itziar Epalzak Donostia 2016ren aurkezpenak abiaraziko ditu Euskadiren standean. Herrialde-proiektu bat dela , Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak garatu baitu turismoaren alorreko beste erakunde batzuekin batera, eta Basque Country nazioartean turistikoki ezagutarazteko potentziala duela nabarmenduko du

Europako kulturaren ordezkari ugari Donostian bilduko dira, eta nazioartean erakargarriak izango diren ekitaldi interesgarriak gauzatuko dituzte (batzuk abian daude jada). Horrenbestez, Donostia 2016 Euskadiren erakusleihoa izango da, eta zenbait merkatuetan enbaxadoreak izan nahi ditugu, balizko bisitarien interesekoak izan daitezkeen alderdien berri eman dezaten

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO