Argitalpen-data: 2014/08/01

Zalduondotik San Adrianerako bidea berritu egin dute Eusko Jaurlaritzak, URAk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak

Bizilagun, erromes eta mendigoizaleek gaur estreinatu dute 5,4 kilometroko Zumaraundi ibilbidea

Zalduondoko eta Arabako Lautadako bizilagunek San Inazio eguna erromeria bat eginez eta San Adrianerako eta galtzada erromatarrerako bide berritua estreinatuz ospatu dute gaur, lanak bukatu berriak direla baliatuz. Lan horietan berrogei mila euro inbertitu dituzte Eusko Jaurlaritzak, URAk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Zalduondoko alkate Eduardo Ribagudak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako eta Ingurumen Plangintzako zuzendariek, Eduardo Aginakok eta Amaia Barredok lagunduta, Zalduondotik San Adrianen ondoko plataformara dagoen 5,4 kilometroko ibilbidea egin dute. Ibilbide horretan, jariatzeak eta arekak birgaitu dituzte, eta pista hondatu zuten euri-urak behar bezala bideratu.

"Zubi txiki bat indartu, eta ekaitzek eta denboraren joanak Aratzera eta Aizkorrira iristeko bidean, artzainek, Donejakue bidea egiten dutenek eta ehunka mendigoizalek egunero zeharkatzen duten bide honetan, sortutako kalte ugari konpondu ditugu", nabarmendu dute Aginakok eta Barredok.

Konponketen kostutik, 40.000 euroetatik, 32.000 Eusko Jaurlaritzak jarri ditu, 4.000 URAk (Uraren Euskal Agentzia) eta 4.000 Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

Cunetas y bermas limpiaz
 Eduardo Ribaguda, Zalduondoko alkatea eta Eduardo Aginako, Nekazaritzako eta Abeltzaintza zuzendaria, ibilbidean.