Argitalpen-data: 2014/09/22

Oregik Europako Ingurumen Saria jasotako A&B Laboratorios de Biotecnología enpresa arabarra bisitatu du

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi gaur goizean izan da Arabako A&B Laboratorios de Biotecnología enpresan ?Europako Ingurumen Saria jasotakoa da, jasangarritasunarekiko konpromisoarengatik? eta garapen jasangarriaren kudeaketan duen garrantzia nabarmendu du.

«Hasi-hasieratik ingurumenak ardaztu du enpresaren jarduna. Aitzindaria izan da gainera, ekodiseinuaren aldagaia produktuetan aplikatzen eta, hori dela eta, ekodiseinuko kasu praktikoa da. Lehen saria jaso du Europako Ingurumen Sarietan, ETEn garapen jasangarrirako kudeaketaren kategorian», adierazi du Oregik bisitaldian. Informazio gehiago nahi izanez gero