Argitalpen-data: 2014/10/20

Ipar Irlandako ordezkaritza bat Euskadira etorriko da Bake eta Bizikidetza arloko Europa mailako elkarlan proiektu posibleak aztertzeko

Ipar Irlandako eta SEUPBko (EBko Programa Bereziak Kudeatzeaz Arduratzen den Erakundea) adituz osatutako ordezkaritza bat Euskadira etorriko da datorren astean, Euskadiko hainbat erakunde-arduradun eta gizarte-eragilerekin bilerak egiteko, Europako bake eta bizikidetza arloko egitasmoetan elkarlanean aritzeari begira. Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzak antolatu du topaketa. SEUPB Europako Batzordeko erakunde bat da eta Peace Programme kudeatzeaz arduratzen da; hau da, Europako Gizarte Funtsen barruko Ipar Irlandako –Irlandaren eta Eskoziako Mendebaldearen arteko mugako eskualdea– bake- eta adiskidetze-programetako bat kudeatzeaz

Informazio gehiago nahi izanez gero