Argitalpen-data: 2014/12/17

Gazteria politiken eremuan bultzada handiagoa Europar Batasuneko Ministro Kontseiluan

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburu Cristina Uriartek Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirolaren Ministro Kontseiluan parte hartu du, Autonomia Erkidegoen jarrera defendatuz eta amaiera emanez Euskadik EBko Ministro Kontseiluan izandako sei hilabeteko koordinazio eta parte-hartze aldiari

Bere mintzaldian, Uriarte Sailburuak bultzada politiko berri bat eskatu die Europar Batasuneko Estatuei, gazteriari buruzko politiken zeharkakotasuna lurralde eta eskumen maila guztietan sustatzeari begira. Alde horretatik, Sailburuak azpimarratu du gazteen emantzipazioa, bizi-kalitatearen hobekuntza eta gazteen parte-hartzea funtsezkoak direla. Zeharkakotasun egokia finkatzera iristeko beharrezkoak diren tresnak bultzatzeko har litezkeen neurriei dagokienez, nabarmendu du beharrezkoa dela horri bultzada politikoa ematea, gazteriaren erakundeak indartzea eta, halaber, gazteen parte-hartze aktiboagoa ezartzea eta erraztea erabakiak hartzeko prozesuetan

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO