Argitalpen-data: 2014/11/26

FESTOk bere instalazio berriak inauguratu ditu AICn

Festo AMCk produktibitatea, segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzeko produktu eta konponbide berriztatzaile eta eraginkorrak garatzea du helburu. Horretarako, automobilgintzaren sektoreko behar eta erronka berriei aurre egin nahi die. Halaber, zentro honen oinarrizko alderdia izango da prestakuntza aditua; ildo horri jarraiki, ikasteko programak gauzatu eta garatuko dira, oso aditu prestatuak trebatzeko xedez

AICren proiektua EGEFak (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) 2007-2013 denboraldirako programazioan beste batzuekin batera finantzatu du. Nolanahi ere, fundazioa Bizkaiko Foru Aldundiak, Amorebieta-Etxano eta Ermuko Udalek, automobilgintzaren sektorean abangoardian dagoen enpresa-multzoak eta ACICAE-Euskal Autonomia Erkidegoko Automobilgintza Klusterrak sustatu dute

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO