Argitalpen-data: 2014/09/24

Eusko Jaurlaritzak etxe hutsak alokatzeko programaren funtzionamendua bizkortu du.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak aldatu egin du titulartasun pribatuko etxebizitza hutsak alokatzeko ASAP programan sartzeko modua, esleitzeko epeak murrizteko eta erakargarriagoa izan dadin, bai etxe hutsen jabeentzat, bai etorkizuneko maizterrentzat.

2014ko urriaren 1etik aurrera, Etxebideko erregistroan alokairuko etxebizitzaeskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonek eskaera Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza publikoaren zerbitzuaren webgunearen bidez egin ahal izango dute, edo bestela, agente laguntzaileen sarera joz. Interneteko orriak aldian-aldian jakinaraziko du eskuragarri dauden etxebizitzen zerrenda, horien kokapenari,higiezinaren ezaugarri nagusiei eta gehieneko errentei buruzko informazioa emanda, besteak beste.

Errentatzailearen eta errentariaren arteko bitartekaria izateaz gain, etxebizitza alokairuan jarri nahi duten pertsonen etxebizitza hutsak lortzeaz ere arduratuko da agente laguntzaileen sarea. Aipatutako agente horiekin adostu ditu Jaurlaritzak egin beharreko aldaketak, halaber. Etxebizitza alokairuan jarri nahi duten pertsona horientzat, programaren abantaila nagusia da Eusko Jaurlaritza arduratzen dela errentak kobratzeaz, defentsa juridikoaz zein kalteak konpontzeaz. Hain zuzen, kalteei dagokienez, gertakari horiek estaltzeko beharrezko aseguru-polizak kontratatzen ditu Jaurlaritzak (edukitzailea, 50.000 euro lehen arriskuan; edukia, 10.000 euro, eta erantzukizun zibila, 180.000 euro).

Maizterrentzako abantaila nagusia, berriz, hauxe da: Eusko Jaurlaritzak alokairuen gehieneko errentak ezartzen ditu, sarrera haztatuen % 30 gehienez. Programarekin bat egin nahi dutenek 12.000 eta 39.000 euro arteko urteko dirusarrera haztatuak egiaztatu behar dituzte. Errentamendu-kontratua gauzatzen dutenean ere justifikatu behar dituzte betekizun horiek.

ASAP programako etxebizitzentzat hileko honako errenta hauek ezarriko dira gehienez, etxebizitzaren kokapenaren arabera:

ERRENTA HANDIENAUDALERRIAK
650 euroDonostia
600 euroBilbo eta Vitoria-Gasteiz
550 euroAraba: Laudio
Bizkaia: Zornotza, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Sopela.
Gipuzkoa: Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Elgoibar, Eskoriatza, Getaria, Ibarra, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Soraluze, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zestoa, Zizurkil, Zumaia, Zumarraga.
475 euroAraba: Agurain, Amurrio eta Oion.
Bizkaia: Abadiño, Abanto eta Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Bakio, Balmaseda, Barrika, Berriz, Derio, Elorrio, Etxebarri, Gorliz, Gueñes, Igorre, Iurreta, Larrabetzu, Lekeitio, Lemoa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Urduña, Ortuella, Plentzia, Sondika, Ugao-Miraballes, Urduliz, Trapagaran, Zaldibar, Zalla, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena, Ziortza-Bolibar.
Gipuzkoa: Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Elgoibar, Eskoriatza, Getaria, Ibarra, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Soraluze, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zestoa, Zizurkil, Zumaia, Zumarraga.
400 euroGainerako udalerriak