Argitalpen-data: 2014/11/27

Elikagaien alferrikako galera murriztea, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen gai nagusia

Azaroaren 22tik 30era bitartean, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen edizio berria egiten ari da EBko estatuetan; Europako Batzordeak sustatutako ekimen bat da, herritarrak, enpresak eta administrazioak kontzientziatu nahi dituena sortzen ditugun hondakinen gehiegizko kantitateaz

Egoera honetaz ohartarazteko xedez, EAEko Hiri Hondakinak Koordinatzeko Organoak (HHKO/OCRU), Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldudiek osatuta, “Zure janaria ez da hondakina” izeneko bideo lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Lehiaketa EAEko edozein ikastetxetan DBH, Batxilergo edo LH ikasten ari diren 12 eta 18 urte bitarteko gazteengana zuzentzen da

“Zure janaria ez da hondakina” lehiaketaren oinarriak eta Hondakinak Prebenitzeko 2014ko Europako Astearen informazio guztia www.ocru.net webgunean eskura daitezke

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO