Argitalpen-data: 2014/11/28

EGIFn genero-berdintasun handiagoa izateko tresna berria

La GenderCoPk (European Community of Practice on Gender Mainstreaming) tresna bat garatu du, 2014-2020 finantzaketa-denboraldian Estatu kideei Europako Gizarte Funtsari buruzko Araudi berria betetzen laguntzeko. Arau horrek genero-berdintasunaren helburuak ikuspegi bikoitzetik lortzea eskatzen du, bai zeharkakotasuna erabiliz, bai ekintza zehatzekin

Ildo horri jarraiki, Europar Batzordeak eta Estatu kideek genero-berdintasunaren helburuak aitorpen politikoez gain, EGIFren eguneroko lan praktikoan aplikatzen direla bermatu beharko dute. GenderCoP Europako Gizarte Funtsekin batera finantzatua dago eta EGIFren barruan dauden 13 Estatu kideetako (besteak beste, Espainia) kudeaketa-agintariek eta bitarteko erakundeek osatzen dute

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO