Argitalpen-data: 2014/02/21

Otsailaren 27an VISESAk Eibar, Irun eta Leioako babes ofizialeko etxebizitzen 2. zozketa egingo du.

Visesak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailaren sozietate publikoak, Eibar, Irun eta Leioan kokatuta dauden BOEak salerosketa erregimenean esleitzeko bigarren zozketa egingo du. Bigarren zozketa horren bitartez, herri bakoitzean erroldatu eta izena eman zuten auzotarren artean egindako esleipen prozesua burutu ostean hutsik geratu ziren etxebizitzak esleituko zaizkie eremu funtzionaletan izena eman dutenei.

Eibar.  Babes ofizialeko 27 etxebizitza zozketatuko dira Eibarko eremu funtzionalean onartutako 30 eskatzaileen artean, betiere, promozio horretako babestutako etxebizitza bat eskuratzeko 2013ko uztailaren 18a eta irailaren 2a bitartean izena eman baldin bazuten.

Irun. Babes ofizialeko 32 etxebizitza zozketatuko dira Donostiako eremu funtzionalean onartutako 241 eskatzaileen artean, betiere, promozio horretako babestutako etxebizitza bat eskuratzeko 2013ko uztailaren 18a eta irailaren 2a bitartean izena eman baldin bazuten.

Leioa. Babes ofizialeko 80 etxebizitza zozketatuko dira Bilbo Metropolitarra eremu funtzionalean onartutako 545 eskatzaileen artean, betiere, promozio horretako babestutako etxebizitza bat eskuratzeko 2013ko uztailaren 18a eta irailaren 2a bitartean izena eman baldin bazuten.

Esleipena 2014ko otsailaren 27an egingo da (ordutegia: 10:00-11:00 h.) zozketa bidez (notario aurrean eta publikorik gabe) eta streaming bidez emango da Irekian, ondorengo webguneetan www.irekia.euskadi.net eta www.visesa.com.