Argitalpen-data: 2015/01/28

Eusko Jaurlaritzak Arabako lautadako «Irla-hariztiak», Arkamu-Gibillo-Arrastaria eta Gorobel Mendilerroa Natura 2000 Sarekoak izatea deklaratzeko proiektuak aurkeztu ditu

Natura 2000 Sareko gune hauetan basoei eta faunari dagokionez, aberastasun handia dago. Gorobel Mendilerroko BBEri (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuari) buruzko datuak ere interesa duten pertsonei eman zaizkie

Natura 2000 Sarearen barnean dagoen Gorobel Mendilerroko Hegaztiak Babesteko Eremu Bereziaren (BBE) azalerak 3.883,7 ha ditu, eta eskualde biogeografiko atlantikokoa eta trantsizioko eskualde bioklimatiko atlantiko/mediterraneokoa da. Gune hori, Arabako lurralde historikoaren ipar/mendebaldeko muturrean dago, bertan sartzen da Urduñako zatiko bat ere. Horrez gain, Gorobel Mendilerro osoa sartzen da, baita Arrastaria zirkua osatzen duten Gibillo mendilerroko hormak ere

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO