Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Funtzio publikoa
 
W3C-WAI
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen lan-poltsak


Funtzio Publikoaren sailburuordearen 2008ko urtarrilaren 18ko Ebazpena ren bitartez, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitara emateko agintzen da, 2007an eginiko zerbitzuak berriro barematu ondoren, (EAEko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko Akordioaren 26. artikulua).

Puntuazioak gehitu egin dira balioztatu daitezkeen eginiko zerbitzuen arabera, 0,003 puntu lanean emandako egun bakoitzeko.

Eginiko zerbitzuek, aintzakotzat hartzeko, ondorengo baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Bitarteko funtzionario-izendapenaren edo epe jakin bateko iraupenerako lan-kontratuko kontratuen edo txanda-kontratu baten bitartez betetakoak.
  • Lan-baldintzak funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Hitzarmenaren bidez edo Lan-kontratuko Langileen Hitzarmenaren bidez arautuak izatea, bi hitzarmen horiek EAEko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomiadunen zerbitzuko langileentzakoak direlarik.
  • 2007.01.01 eta 2007.12.31 bitartean, biak barne egindakoak.
  • Lan-poltsaren kidego (edo antzeko lan-kategoria), lanpostu edo lan-kategorian.

 

HUTSEN ZUZENKETA


Funtzio Publikoaren sailburuordearen 2008ko urtarrilaren 30ko Ebazpenaren  bitartez zuzentzen da Funtzio Publikoaren sailburuordearen 2008ko urtarrilaren 18ko Ebazpenean izandako hutsegiteak, hain zuzen ere 2007an eginiko zerbitzuak berriro barematu ondoren indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitara emateko agintzeko den Ebazpenari (EAEko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko Akordioaren 26. artikulua) dagozkionak, eta gainera hainbat lan-poltsa berrantolatzeari eta argitaratzeari ekiteko xedatzen da. Aipaturiko lan-poltsak honako hauek dira:

 

 

- Administrazioko goi-mailako kidegoa (A01EU)

- Goi-mailako teknikaria. Aukera: Biologian lizentziatua (A02EU002)

- Goi-mailako teknikaria. Aukera: Zuzenbidean lizentziatua (A02EU010)

- Goi-mailako teknikaria. Aukera: Ingurugiro Zientzietan lizentziatua (A02EU059)

- Goi-mailako teknikaria Laborategia Eskala (A02EU065)

- Administrari laguntzailea (A07EU)

- Menpekoak (A08EU)

 

 

Hutsegitea gertatu da IVAPek eginiko deialdi berezietatik datozen  lan‑poltsa aipatuetan sartuta daudenenen artean eta, hain zuzen ere, guztizko puntuazioa 0 daukatenen artean, beraien hurrenkera ezartzeko asmoz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan aldi batean zerbitzuak betetzeko lan‑poltsak eratzeko prozesura deitzen duen 2006ko ekainaren 14ko Ebazpenaren (07/06/14ko EHAA) I. Eranskineko laugarren oinarriak ezartzen duenaren arabera berdinketak hausteko irizpideak  aplikatzerakoan.

 

Funtzio Publikoaren sailburuordearen 2008ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bitartez, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitara emateko agintzen da, 2007an eginiko zerbitzuak berriro barematu ondoren, EAEko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko Jaurlaritzaren Kontseiluaren Akordioaren 26. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

 

Aipaturiko Ebazpenaren aurka Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea ematen da.

 

Jarri diren errekurtsoak Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren aginduek ebatzi ondoren eta geroago aipatzen diren lan-poltsetan gertatu diren aldaketen ondorioz, honako lan-poltsa hauek argitaratzen dira:

 

 

 

- T.G-M.K.Aukera:Psikologia (A02EU014)

- T.G.-M.K.Aukera:Medikuntzan Lizentziatua (A02EU020)

- T.G.-M.K.Aukera:Kimikan Lizentziatua (A02EU022)

- Goi-mailako teknikaria Industri Injinerua (A02EU028)

- T.G.-M.K. Eskala:Hizkuntz Normalkuntzarako (A02EU045)

- T.G.-M.K.Aukera:Enpresen Admin. Zuzendaritzen Liz. (A02EU061)

- T.G.-M.K.Aukera:Ekonomi Zientzietan Lizentziatua (A02EU074)

- L.T. Laborategi Eskala (A06EU021)

- Administrazio (A05EU)

- Web Kudeatzailea (511550)

- Immigrazio Teknikaria (511630)

- Giza Baliabideetako Teknikaria (511720)

 

Lan-poltsa berriak

 

2004KO EPEAN IRAGARRITAKO KATEGORIEI DAGOSKIEN LANPOLTSA BERRIAK

 

Funtzio Publikoaren Sailburuordearen Ebazpena




 
Araudia:

 

 

Azken eguneratzea: 2008/06/26