|
Bat
egiteko
Gaur egun bizi dugun polarizazio politikoak
ñabardurarik eta aukerarik gabeko etorkizuna erakusten
dio gure gizarteari. Gure ustez, euskal gizarteak ez du
onartzen blokeo egoera hau eta komunikazio, elkarrizketa
eta akordio gehiago eskatzen du. Horregatik, esperantza
eta ilusio gune bat ireki nahi dugu, honako lau printzipio
hauetan oinarrituz:
Indarkeria
eza eta giza eskubideak defendatzea, hau da:
Indarkeria eta estortsio era guztiak gaitzetsi eta
ETAri armak behin-betiko utz ditzala exijitzea.
Indarkeria eta terrorismoa jasaten duten eta jasan
duten pertsona guztiak eta giza eskubideak nahiz askatasuna
urratu zaizkien pertsonak eraginkortasunez defendatzeko
eta horiei guztiei elkartasuna erakusteko konpromisoa.
Zorrotz errespetatzea giza eskubide guzti-guztiak
eta pertsona guzti-guztien askatasuna.
Elkarrizketa
Politikoa eta bere inplikazioak:
Konpromiso argia elkarrizketaren alde, Bakea lortzeko
helburuz eta gure gizartean dagoen normalizazio politikoaren
eta elkarbizitzaren gatazka konpontzeko bidetzat hartuz.
Elkarrizketa bultzatzea distentsioaren, leuntzearen
eta tolerantzia demokratikoaren bitartez. Elkarrizketari
uko egitea, konponbideari uko egitea da.
Elkarrizketa irekia, inor baztertu gabe eta baldintza
politikorik gabe, alderdi politikoen mahai batean, bakarrik
bide baketsu eta demokratikoak erabiliz, gure proiektuak
defendatzeko konpromisoa hartuz.
Euskal
gizartearen erabakiak errespetatzea, eta ondorioz:
Euskaldun gehienen nahiak orain arte sortutako Erakunde
eta esparru juridikoak errespetatzea; baita ere, Erakunde
nahiz esparru horiek aldatzeko eta eguneratzeko zilegitasun
demokratikoa errespetatzea.
Labur esanda, errespetua euskal gizarteari galde dakion eta, horrela, euskal gizarteak askatasunez, bakean eta demokratikoki erabaki dezan etorkizuna.
Gizartea
eratzea, hain zuzen ere:
Euskadi eratzeko konpromisoa, euskal gizartearen aniztasuna
onartu eta onetsiz, eta integrazioa, aurrerabidea, gizarte
justizia eta gutxien dutenekiko elkartasuna eredutzat
hartuz.
Guztiei irekitako eredua, integratzailea eta askatasun,
ongizate eta elkartasun erreferentea izango dena, gure
Herriak XXI. mendean aurrez aurre dituen aldaketa sakonak
arrakastaz gainditzeko gai.
Gure konpromisoa, printzipio hauek defendatzea eta
garatzea da, Euskadin itxaropen eta konponbidean oinarritutako
aro berri bat irekitzeko.
|