[ikerketa_sustatzea_2014]  2014-2015ko aldirako Herri-Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko diru-laguntzak

IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Helburua bi diru-laguntza ematea da, Herri-Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerlanak egitearren. Diru-laguntza horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak kudeatuko ditu. Aurkez daitezkeen azterketek eta ikerlanek aipatutako gaiak jorra ditzakete hainbat ikerkuntza ikuspuntutik, eta euskal herri-administrazioen jardun publikoaren arloarekin lotura izan beharko dute.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • I Modalitatea (banakako parte-hartzea)
      1. Norberaren izenean parte hartzea
      2. Administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2013ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik
      3. Goi-mailako unibertsitate-tituluduna izatea
    • II Modalitatea (ikerketa-taldea)
      1. Ikerketa-taldea gutxienez bi ikertzailez osaturik egongo da
      2. Ikerketa-taldearen partaideen erdiak, gutxienez, administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2013ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik
      3. Ikerketa-taldearen partaide guztiak goi-mailako unibertsitate-tituludunak izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.

  • Azken hiru urteetan diru-laguntza hauek edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ikerketa sustatzearren deitutako bestelako diru-laguntzak hartu ez izana Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.

  • Diru-laguntzak hauek bateraezinak izango dira proiektu berbera burutzeko beste edozein laguntza edo diru-laguntza publiko nahiz pribaturekin Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.

  • Deialdi honetan ezingo da aurkeztu eskabide bat baino gehiago
Aurrekontuko zuzkidura
15.000 euros
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

I Modalitatea (banakako parte-hartzea) bost mila (5.000) eurokoa da, bi zatitan ordainduta.
II Modalitatea (ikerketa-taldea) hamar mila (10.000) eurokoa da.

Diru-laguntzak bi ordainketetan burutuko dira:
1) Lehenengo ordainketa, mila eta bostehun (1.500) eurokoa I Modalitaterako, eta hiru mila (3.000) eurokoa II Modalitaterako, diru-laguntza onartzearekin batera. Zenbateko hauek ikerketa-jarduera garatu ahal izatea xede dute.
2) Bigarren ordainketa, gehienez ere hiru mila eta bostehun (3.500) eurokoa I Modalitaterako, eta zazpi mila (7.000) eurokoa II Modalitaterako.

Bigarren ordainketaren zenbateko zehatza kalkulatzeko, kontuan hartuko da aurkeztutako ikerketa-monografiek jasotako kalifikazioa balorazio batzordeak eginiko analisian.

Deitzen duen erakundea
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabete deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Esleipenaren Ebazpena (PDF) [2014/06/30]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

IVAPeko helbide hauetako edozeinetan:

a) Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
b) Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
d) Universidad, s/n. 20560 Oñati

Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.

Telefono bidezko arreta: 945-017667