|
I Atalburua
Hauteskunde-Administrariak
138. Atala.
1.- Eusko Legebiltzarrerako aurkeztutako hautagai-zerrenda
guztiek, kondaira-lurralde mailan, hautagai-zerrendaren
lurralde-mailako administraria eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-batzordearen
aurrean zerrenda horren diru-sarrera, gastu eta hauteskunde-kontaduritzaren
ardura izango duen eskuduna izan beharko dituzte.
2.- Hautagai-zerrenda kondaira-lurralde baten baino gehiagotan
aurkez dezaten alderdi, baterakunde edo bazkunek guzti horietarako
hauteskunde-administrari nagusia eta eskudun bat izan beharko
dituzte.
3.- Administrari nagusia, aldi berean, alderdi, baterakunde
edo bazkunak kondaira-lurralde baten edo gehiagotan aurkez
ditzan hautagai-zerrenden lurralde-administrari ere izan
daiteke.
4.- Hauteskundeetan eskuhartu, kondaira-lurralde bakar
baten eskuhar dezan hauteskunde-batasun edo politika-alderdi,
baterakunde nahiz bazkuneko lurralde-administrariak, aldi
berean, hauteskunde-administrari nagusi izan beharko du.
5.- Administratzaile orokorrak argibideak eman beharko
ditu Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordean, alderdi,
federazio, koalizio edo taldeek eta horien hautagai-zerrendek
izandako dirusarrerak eta egindako gastu guztiak direla-eta.
Era berean, aurrekoen kontularitzari buruzko erantzukizuna
ere izango du; kontularitza horretan, gutxienez, lege
honetako 140. ataleko 1. lerroaldean aurreikusitako zehaztasun
guztiak jaso beharko dira. (1)
6.- Kondaira-lurralde ezberdinetan eskuhartzen duen alderdi,
baterakunde edo bazkun bereko hautagai-zerrenden lurralde-administrariek
administrari nagusiaren ardurapean jokatuko dute.
7.- Hauteskunde-adminitrarien ordezkoek ihardun, esandako
administrariek kargua utzi, kanpoan izan, hil, edo ezinean
gelditu izanagatik baino ez dute iharduterik izango.
139. Atala.
1.- Gara adineko izan eta herri eta politika-eskubideak
erabat indarrean dituen ezein herritar hautatu ahal izango
da hauteskundetako administrari.
2.- Hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariak eta alderdi,
baterakunde, bazkun edo batasunen ordezkari nagusiak aldi
berean administrari nagusi ere izan daitezke.
3.- Hautagaiek ez dute hauteskunde-administrari izaterik.
4.- Administrari nagusiek eta hauen ordezkoek bakoitzaren
politika-alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunak emandako
behar hainbateko agintearen jabe izan beharko dute, eta
horien hautaketaren berri, horietako bakoitzaren ordezkari
nagusiak, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari, hauteskundetarako
deia egin ondorengo hamaikagarren eguna baino lehen idatziz
eman beharko diote. Idazki horretan, hautatutakoen onarpena
berariz adierazi beharko da.
5.- Hauteskundetako lurralde-administrarien eta hauen ordezkoen
hautaketaren berri, horietako bakoitzaren hautagai-zerrendatako
lurralde-mailako ordezkariek edo ordezkari nagusiek, dagokion
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari, hautagai-zerrendak
aurkeztearekin batera, idatziz eman beharko diote. Idazki
horretan, hautatutakoen onarpena berariz adierazi beharko
da. Kondaira-Lurralde bakoitzeko Hauteskunde-Batzordeak
Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari, bakoitzaren
barrutian hautatutako lurralde-mailako hauteskunde-administrarien
eta hauen hauen ordezkoak zein diren jakin-araziko dio.
II. Atalburua Hauteskundeetako
Kontuak
140. Atala.
1.- Aurkeztutako hautagai-zerrenda guztiek, euren
izendapena egiten den egunetik aurrera, euren administrari
nagusiaren bidez, kontaduritza zehatza egin beharko dute,
eta kontaduritza hori indarrean dagoen Kontaduritzako
Plan Orokorrean jasotako printzipio orokorren araberakoa
izango da kasu guztietan eta hor, nahitaez, honako alderdi
hauek erasota utzi beharko dituzte: (1)
a) Hautagai-zerrendaren izena eta zein barrutitan edo barrutietan
eskuhartzen duen.
b) Dirueskuraketak eta diru-iturriak, banaka zehaztuta.
c) Lege honetako 146. atalean ohartemandakoaren arauera
egindako gastuak, zertakoa eta egin zireneko eguna zehaztuz.
2.- Administrari nagusiek behar bezala adieraziko
dituzte hautagaiek hauteskundetarako deia egitetik hautetsiak
izendatu arte izandako ekintzetako diruzko egiketa eta
gorabehera guztiak. (1)
3.- Dirueskuraketei eta diru-iturriei buruzkoan, kontaduritzan
honako zehaztasun hauek jarri beharko dira gutxienez:
a) Hurrenkera-zenbakia: dirueskuraketa eta diru-iturritarako
bide emanezko egiketa guztiak, eskuratu direneko tokia dena
dela, izan-alango hurrenkeran adieraziko dira. Zenbaketa
hau liburuan jasotako oharren irozkai eta zuripidetarako
izanezko agiritakoarekin baterakoa izango da.
b) Eguna: dirueskuraketei eta eta dirubide-iturriei bide
emanezko egiketak zein egunetakoak diren adieraziko da,
horiek aurrezki kutxa edo bankuko kontu-bidez egindakoak
izatea berdin dela.
c) Zenbatekoa: dagokion egiketaren zenbatekoa zehatz-mehatz
adieraziko da.
d) Zertakoa: egiketa bakoitzaren azalpen laburra, ekintza
hori nori leporatu behar zaion, hori egin-egin duena dena
dela, eta aurrezki kutxa edo bankuko kontu-bidez egin den
adieraziko da: aurrezki kutxaren bidez egina izanez gero,
hau non dagoen eta horko arduradunak nortzuk diren adieraziko
da eta, bankuko kontu-bidez egina izanez gero, kontu-zenbakia
edo hori zein den jakiteko beste osagaiak, hori erabiltzeko
baimena dutenen izenak, bankuaren izena eta honek dituen
etxeetatik hain zuzen zeinetan egin den adieraziko da.
4.- Gastuei buruzkoan, kontaduritzan, aurreko zatian eskuraketetarako
esandako zehaztasun berak jarri beharko dira, hori bai,
dirueskuraketetakoetatik erabat bereizirik.
5.- Kontaduritza amaitzean, kontaduritzako aldaroen eta
banketxetako laburpenen arauerako aldaroen arteko aldeak
agirian utzizko azalpen-agiria, egindako diru-kontaketaren
zuripide-agiria eta aldaro bakoitza osatzen duten kontu-garbiketako
zordunen eta hartzekodunen izenak emanezko zerrenda aurkeztuko
da.
141. Atala.
1.- Hautagai-zerrenden administrari nagusiek eta lurralde-mailakoek,
diruak biltzeko ireki edo gauzatutako kontuen berri, bakoitzak
dagokion Autonomi Elkarteko edo Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari,
horiek ireki edo gauzatu ondorengo hogeita lau orduren barruan
eman beharko diete.
2.- Politika-alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunei
gagozkiela, hauek beren bazkide eta jarraitzailei ezagun
zaizkien kontu-zenbakiak dituztelako, diru-bilketarako lehendik
irekitako kontuak gauzatu nahi izango balituzte, aurreko
zatian esandako adierazpena egin baino lehen, kontu horietako
aldaroan ez du dirurik izan beharko.
3.- Kontuak ireki, hauteskundetako administrariak izendatzeko
egunetik aurrera, ezein banketxe edo aurrezki kutxatan iriki
ahal izango dira.
4.- Aurkeztutako hautagaiak aldarrikatu gabe geratuz gero
edo hauteskundeetan eskuhartzeari utziko baliote, kontu
horietan inork jarritako diruak, ekarketa horiek egitera
bultzatu zuten alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunek,
jarri zituztenei atzera itzuli beharko dizkiete.
142. Atala.
1.- Hauteskundetako gastuak ordaintzeko izendatutako diru
guztiak, horien nondikakoa dena dela, esandako kontu horietan
sartu beharko dira, baita gastu guztiak kontu horien pentzutan
ordaindu ere.
2.- Hauteskundetako administrariek eta, kontuetako diruak
erabiltzeko, horiek emandako baimena izan dezaten lagunek
izango dute sartutako diruen eta horiek esandako helburuetako
erabiltzeko ardura.
3.- Hauteskunde-aldia amaitutakoan, kontu horietako aldaroak,
aurrez egindako hauteskunde-zorrak, boto-emanketako egunaren
ondorengo larogeita hamar egunetan ordaintzeko baino ez
da erabiltzerik izango.
4.- Boto-emanketako egunaren ondorengo hirurogei egunetan
dagokien hauteskunde-administrariei aditzera eman gabeko
hauteskunde-gastuegatikako jazarpenak baliorik gabeko eta
ez ordaintzekotzat joko dira. Horretarako, hauteskundetako
administrariek, jazarpenak egiteko epea amaitu baino hamabost
egun lehenago, Lege honetan manu hori dagoela idatziz jakin-arazi
beharko diete jazarpen hori egin ez duten hartzekodunei.
Bidezko arrazoirik egon dagoenean, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek
eta, hala behar izanez gero, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak,
arau honekiko salbuespenak onartu ahal izango dituzte.
143. Atala.
1.- Aurreko ataletan esandako hauteskunde-kontuetan dirurik
jarri dezatenek, dirua jartzeko unean, beren izena, bizitokia
eta Erresumako Nortasun-Txarteleko edo Pasaporteko -hau
dirua jartzen deneko Erakundeko dagokion langileari erakutsiko
zaio- zenbakia erasota utziko dituzte.
2.- Diruak beste norbanako edo legezko nortasundunen baten
izenean jarri daitezenean, horren izena erasota utziko da.
3.- Dirua alderdiek jartzen dutenean, jarritako
diru hori nondik datorren adierazi egin beharko da, eta,
kasua bada, diru hori eman duen kontuaren finantza-erakundeko
kontu-zenbakia zein den ere adierazi beharko da. (1)
III. Atalburua Hauteskunde-eskuraketak eta iturburuak
144. Atala. (1)
1.- Eusko Jaurlaritzak hauteskundeetako dirulaguntza
publikoen aurrerakin emango ditu, bata kanpainako lehenengo
egunaren aurretik, eta bestea bozketa ondoren.
2.- Eusko Jaurlaritzak hauteskundetarako diru-laguntzak
aurrez eman, Eusko Legebiltzarrerako izandako aurreko hauteskundeetan
ordezkaririk lortu zuten politika-alderdi, baterakunde,
hauteskunde-bazkun edo batasunei emango dizkie. Aurrez emandako
diruak ez du politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun
edo batasun horrek Eusko Legebiltzarrerako izandako azken
hauteskundeetan jasotakoa bino ehuneko 30etik gorakoa izan
beharko.
3.- Aurrez emateko diruen eskea, adminitrari nagusi
bakoitzak, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari, deia
egin ondorengo hogeita batgarren egunetik hogeita hirugarrena
bitartean egin ahal izango dio.
4.- Deia egin ondorengo hogeita bederatzigarren
egunetik aurrera jarriko ditu Eusko Jaurlaritzako Herriogasuntzaren
ardura duen Sailak, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak
baimena eman ondoren, adminitrari nagusien esku, bakoitzari
dagozkion aurrez emateko diruak.
5.- Aurrez emandako diruak Eusko Jaurlaritzako Herriogasuntzaren
ardura duen Sailak kenduko ditu politika-alderdi, baterakunde,
hauteskunde-bazkun edo batasun bakoitzari azkenean egokitutako
hauteskunde-laguntzegatikako dirutatik.
6.- Hauteskundeen ondoren, politika-alderdi, baterakunde,
hauteskunde-bazkun edo batasun bakoitzari azkenean egokitu
zaion laguntza-kopuruaz gaindiko izan daitezen heinean itzuliko
dira atzera aurreratutako diruak.
7.- Hauteskundeak izan ondoren, eta Autonomia Erkidegoko
hauteskunde-batzordean hauteskundeetako diru-kontuak aurkezteko
epea amaitu eta hamabost egun igaro baino lehen (lege honen
149. atalean aipatzen da hori), ogasuneko ardura duen sailak
administratzaile orokorrei hautagai-zerrendei dagokien diru-laguntzen
100eko 90a ordainduko die, bigarren aurrerakin gisa, beti
ere hauteskundeetan izandako emaitzak kontuan izanda. Emaitza
horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta
egon beharko dute eta laguntzei, kasua bada, atal honetako
2. lerroaldean aipatzen den aurrerakina deskontatu egingo
zaie.
8.- Bigarren aurrerakina ogasunean ardura hori duen
sailean eskatu beharko dute kasuan kasuko administratzaile
orokorrek, eta hauteskundeetan aurkeztu den alderdi, federazio,
koalizio edo taldeari azkenean dagokion diru-laguntzaren
zenbatekotik deskontatuko da. Alderdi, koalizio eta federazioek
aurrerakin hori eskuratu nahi baldin badute, eskabideaz
batera, aurreratuta eskuratutako dirulaguntza osoaren 100eko
10eko bermea aurkeztu beharko dute, finantza-erakundeek
emanda. Izan ere, Idazpuru honetako V. atalburuan eta lege
honetako 80.3 eta 154. ataletan aurreikusitakoaz bat, beharbada
beherapen batzuk izango dituztenez laguntzetan, horiei aurre
egiteko gauza izan behar dute.
145. Atala.
Honako hauek debekatuta gelditzen dira:
1.- Ezein Administraziok edo herri-bazkunek, ihardutze-erakunde
burujabe edo Erresumarenez besteko erakundek, Erresumaren,
Autonomi Elkarteen, probintzien nahiz udalen jabetzapeko
herri-alorreko enpresek eta herri eta norbanako-alorreko
diruz osatzen diren enpresek eta, indarrean duten akurapen-bidez,
zerbitzuak edo zuzkiketak edo lanak Herri-Administraritzetakoren
baterako egiten dituzten enpresek hauteskunde-kontutarako
diru-ekarketak egitea.
2.- Atzerritarrak izan edo bere egoitza Autonomi Elkartetik
kanpo izan dezaten erakunde edo norbanakoen diru-ekarketak.
3.- Legezkontrako ekintzapidetatikako diru-eskuraketak.
4.- Ezein erakunde, norbanako nahiz lege-nortasundunek,
alderdi, baterakunde, bazkun edo batasun batek berak deiaren
gai izandako hauteskundetarako diruak biltzeko irekitako
kontuetan miloi bat pezeta baino gehiago jartzea.
IV. Atalburua Hauteskundeetako
gastuak
146. Atala.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskuhartzen duten
alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunek, deia egiten
den egunetik hasi eta hautetsiak izendatu arte, ondoren
ematen diren zertakoen eretzean egin ditzatenak joko dira
hauteskunde-gastutzat: (1)
a) Hauteskunde-txartel eta eskutitz-azalak egitea.
b) Jendeari botoa beren hautagai-zerrendeei ematera eragiteko
xedezko artezko nahiz zeharkako zabalkunde eta iragarketa-lanak,
horretako era eta erabilitako baliapidea dena dela.
c) Hauteskunde-mailako ezein ekintzatarako tegiak alogeratzea.
d) Langile finko izan gabe, hautagai-zerrenden zerbitzura
lan egiten dutenei lansariak edo dirusariak ematea.
e) Garraiabideak eta hautagaien, alderdi, baterakunde,
bazkun edo batasunetako buruzagien eta hautagai-zerrendaren
zerbitzuko langileen toki-aldaketegatikako gastuak.
f) Eskutitzak eta posta-gastuak.
g) Dagokien diru-laguntza eskuratu artekoan, hauteskunde-ekintzaldirako
jasotako maileguen ondorioz sortutako korrituak.
h) Hauteskundetarako behar diren idazguak eta zerbitzuak
antolatu eta lan egiteko beharrezko izan daitezen beste
guztiak.
147. Atala.
1.- Alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun edo batasunek
ez dute hurrengo zatian ezarritako mugez gaindiko hauteskunde-gasturik
egiterik izango.
2.- Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hauteskunde-gastutarako
muga alderdi, baterakunde, bazkun edo batasun bakoitzak
hautagai-zerrendak aurkezten dituen barrutietako legezko
biztanlegoari dagozkion biztanleen kopurua hogeita hamabost
pezetaz biderkatzetik ateratzen dena izango da. Biderketa
horretatik ateratzen denari haiek hautagai-zerrendak aurkezten
dituzten barrutietako bakoitzeko hamazazpi miloi pezeta
gehitu ahal izango zaizkio.
V. Atalburua Hauteskuneetako Kontaduritza-Zaingoa
148. Atala. (1)
1.- Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak
eta lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeek idazpuru
honetako ataletan jasotako atalak betetzen direla zainduko
dute. Gai hori dela eta, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen
eginkizuna izango da hauteskundeetako kontularitza kontrolatzea,
horretarako Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren laguntza izango
duela.
Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek, kasua bada,
idazpuru honetan jasotako arauak bete diren edo ez jakinarazi
ahal izango diote Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeari,
hauteskundeak izan eta hurrengo ehun egunen barruan.
2.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiak proposatuta, hauteskundeetan
parte hartuko duten hautagai-zerrendek zein kontrolbide
jarraituko duten eta agiriak nola egiaztatuko dituzten jakiteko
jarraibideak eman ahal izango ditu Autonomia Erkidegoko
hauteskunde-batzordeak. Era berean, kontularitzako zein
irizpide jarraitu ere erabaki ahal izango du, Kontularitzako
Plan Orokorrean esaten denaz bat.
Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak idatziz
erabaki beharko du hautagai-zerrenden administratzaile orokorrek
egindako argibide-eskari guztiez.
3.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, kontrolatzea bere
eginkizuna denez, hautagai-zerrenden administratzaile
orokorrei kontularitzari buruzko informazioa edo hauteskundeetako
jarduerei buruzko informazioa eskatu ahal izango die,
beharrezkoa dela iruditzen bazaio.
4.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dituen
datuak eman egin beharko dizkiote erakunde publiko eta pribatuek,
kontrol-lana aurrera eraman ahal izateko, bere eginkizuna
baita.
5.- Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak
hautagai-zerrenden administratzaile orokorrek aurkeztutako
datuak benetakoak diren edo ez jakiteko ikerketak egin ahal
izango ditu, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ere
gauza bera egin ahal izango du, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak
horretarako baimena ematen baldin badio.
6.- Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak edo
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak hauteskundeetako kontularitza
aztertzeko aurrera eramandako ikerketak direla-eta hauteskundeetako
delituren baten zantzua dagoela uste bada, Ministerio Fiskala
jakinaren gainean jarriko dute, egoki iritzitako neurriak
har ditzan.
149. Atala (1)
1.- Aulkiren bat eskuratu duen edo hauteskundeetako
dirulaguntzen aurrerakinen bat eskatu duen hautagai-zerrendako
administratzaile orokorrak, hauteskundeak izan eta hurrengo
hirurogei egunak igaro baino lehen, kontularitza zehatz
eta agirien bidez frogatutakoa aurkeztu beharko du Autonomia
Erkidegoko hauteskunde-batzordearen egoitzan.
Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak Herri Kontuen
Euskal Epaitegira bidaliko du informazio horren kopia bat.
2.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiak hirurogei eguneko
epea izango du aurkeztu dizkioten agiriak aztertzeko; horren
inguruan, hautagai-zerrenden administratzaile orokorrari
edozein agiri eskatu ahal izango dio, kontularitzari buruz
emandako datuak agiri bidez justifikatzeko eta baita lege
honen 142.3 eta 4. atalean erabakitakoa betetzeko.
Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak hautagai-zerrendekin
harreman ekonomikoak izan dituzten hirugarrenei dei egin
ahal izango die, dagoen informazioa benetan hala den baieztatzeko
edo informazio hori osatzeko.
3.- Hauteskundeak izan eta hurrengo ehun eta hogei egunak
igaro baino lehen, hauteskundeetako kontularitzei buruzko
eta horietan ageri diren dirusarrera eta gastuen egiaztapenei
buruzko motibatutako irizpena emango du Herri Kontuen Euskal
Epaitegiak. Irizpen horretan adieraziko du hauteskundeen
kontuetan dirusarreren eta gastuen arteko harremana justifikatuta
dagoela; edo justifikatu gabeko dirusarrerak daudela nahiz
murriztutako gastu-partidak daudela. Azken horien kasuan,
hauteskundeetako arauak hautsi egin direla erabakiko du.
Hori dela eta, dena delako alderdi, federazio, koalizio
edo taldeak hauteskundeetako dirulaguntzarik ez jasotzeko
edo gutxiago jasotzeko proposatu ahal izango du, idazpuru
honetako VII. atalburuan aurreikusitakoaz bat.
4.- Aurreko lerroaldean aipatzen den irizpenaren berri
hautagai-zerrenda bakoitzeko administratzaile orokorrari
jakinaraziko dio Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, eta baita
hamabost eguneko epea eman ere alegazioak aurkezteko.
150. Atala. (1)
1.- Goian aipatutako irizpena eta horri dagozkion alegazio
eta proposamenak Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordera
bidaliko ditu Herri Kontuen Euskal Epaitegiak.
2.- Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak administratzaile
orokorrak aurkeztutako alegazioez erabaki eta gero, aulkiren
bat lortu duten hautagai-zerrendei hauteskundeetako dirulaguntzetatik
zenbat dagokien erabaki eta argitaratuko du, hauteskundeak
izan eta ehun eta laurogei egun igaro baino lehen,
lege honetako hurrengo atalean erabakitakoaz bat.
3.- Hauteskundeetako dirulaguntzak zenbatekoak diren
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren,
Eusko Jaurlaritzak, ogasunaren ardura duen sailaren bidez,
dirulaguntza horien zenbatekoa ordainduko die, jasotzeko
eskubidea duten hautagai-zerrendetako administratzaile orokorrei,
80.3, 144.5 eta 8 nahiz 154. ataletan esaten dena
kontuan eduki beharko bada ere.
VI. Atalburua Hauteskunde-Gastutarako
Herri-Dirulaguntza
151. Atala. (1)
1.- Euskal Autonomia Erkidegoak alderdi politikoen,
federazioen, koalizioen eta taldeen hauteskundeetako gastuak
diruz lagunduko ditu, ondorengo arau hauen arabera:
a) Hiru milioi pezeta Eusko Legebiltzarrean lortutako
aulki bakoitzeko.
b) Ehun pezeta hautagai-zerrenda bakoitzak lortutako
boto bakoitzeko; baina, beti ere kideetako batek behintzat
aulki bat lortu duenean dagokion barrutian.
c) Bost milioi pezeta hauteskunde-barruti bakoitzeko,
hauteskunde-barrutian aulki bat behintzat lortu dutenentzat.
2.- Aurreko idazatian aipatutako dirulaguntzez gain,
diruz lagunduko dira, halaber, hautesleei propaganda, kartazalak
eta boto-txartelak zuzenean eta izen-abizenak jarrita bidaltzeagatik
eratorritako gastuak edo hauteskundeetarako publizitateko
beste edozein elementu, ondorengoaren arabera:
a) Hogeita bost pezeta ordainduko dira hautesle bakoitzeko,
hautagai-zerrenda aurkeztu eta aulkia lortu duten hauteskunde-barrutietan.
b) Diruz lagundutako kopurua ez da lege honetako 147.
atalean aurreikusitako mugaren barruan sartuta egongo, idazati
honetan aipatzen den jarduera gauzatu dela justifikatzen
denean, beti ere.
3.- Aurreko zatian ohartemandako zenbatekoak lehenagotik
zehaztutako pezeta-kopuruei buruzkoak dira. Eusko Jaurlaritzako
Herriogasuntzaren ardura izanezko Sailaren aginduz, zenbateko
horiek hauteskundetarako deia egin ondorengo zazpi egunetan
eguneratuko dira.
4.- Politika-talde bakoitzari emandako hauteskundetarako
diru-laguntzak ez du aitortutako eta Herri-Kontuen Euskal
Epaitegiak bidezkotzat jotako hauteskunde-gastuetako kopurua
baino haundiagoa izan behar.
VII. Atalburua Zigorrak
152. Atala.
1.- Zigor-legearen aldetikako erantzunbeharraren, edo Lege
honetako 145. atalaren gai diren ihardutze-erakunde eta
erakundeen iharduna araupetzen duten legepideak erabiliz
atera daitezkeen erantzunbeharren kaltetan gabe, debekatutako
diruak hartu izanaren egiaztapenak izan zitezkeen dirulaguntzak
erabat galtzea ekarriko du, eta hartutako debekatutako dirumoltzo
horren hiru halako zigor bat.
2.- Zigor hori aurreko atalean jarritakoaren gainetikakoa
izan ahal izango da.
153. Atala.
1.- Zuritu gabeko dirueskuraketak edo izkutatutako gastu-diruatalak
egon izana egiaztatu dadinean, zigorrak zuritu gabekoaren
edo izkutatutakoaren hiru halakoa izan ahal izango du. Erantzunbeharra
politika-alderdi, batasun edo bazkunak izango du, horiek
gero hauteskundeetako kontuen eraentza bere gain izan dutenei
eraso ahal izatearen kaltetan gabe.
2.- Arestian esandakoa gertatuz gero, dirulaguntza hartzeko
eskubidea baldin badago, dirulaguntzari zigorrak jotzen
duena kenduko zaio. Dirulaguntzatarako eskubiderik egon
ez, edo zigorra baino gutxiagorako eskubidea izanez gero,
diru-zenbateko hori, osorik edo osatzeko falta den zatia,
eskudirutan eskuratuko da, legez onartutako ezein bidetatik
lakatu daitekeela.
154. Atala.
Aurreko ataletan esandakoak eragite-indarra izan dezan,
zigorren berri Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak
edo Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek Eusko Jaurlaritzako
Herriogasuntzako ardura duen Sailari jakitera eman beharko
diote eta horrek hartu izanaren egiaztagiria egingo du.
(1) 15/1998
Legeak aldarazia
|