I Atalburua Hauteskundeetako Agiripaperen Jazarpenen
aurkezpena
133. Atala.
1.- Honako hauek guztiak, agiri-bidezko lege-egiketei
buruzko zergapidetatik jare geldituzkoak izanik, paper arruntean
egin eta doangoak izango dira:
a) Egiteari, birraztertzeari eta Hautatzaile-Erroldan sartzeari
buruzko eske-idazki, bilkura-agiri, egiaztagiri eta biderapen-agiri
guztiak.
b) Hautatzaileak bere gaitasuna, edo artez doakionetan
beste hautatzaile batzuren gaitasuna edo gaitasunik eza
egiaztatzeko behar ditzan agiripaper guztiak. Agiripaper
horiek ez da beste ezertarako erabiltzerik izango, eta hori
egin dezatenak dagokien zergaren ebasletzat joko dira.
c) Jazarpenak, kexuak, egiaztagiriak, eske-idazkiak, eskabideak,
zuzenketa-eskeak eta goradeiak eta hauteskunde-alorreko
beste ezein egipide eta agiri, eta bai horiei darizkien
zehaztapidetza eta ekintzak eta horiei edozein agintaritza-mailatan
bere bideak eginaraztea ere, eskribau-agiriak barne.
2.- Beste herrilanari bategandik agiripaperen bat edo adierazpenen
bat hartu behar, eta eraman behar lioketen bezain laister
eskuratzen ez badiote, horretzazko erantzun-beharra bere
gain hartu eta horretarako berariz gaitutako batek bidali
behar zukeenaren pentzutan jaso dezala aginduko du.
3.- Eman behar diren hauteskunde-agirien aldakiek, mekanikazko
ezein aldakigintza-bidez egin daitezkeen izenpeak eta ikurratzak
daramatzatenean baino ez dute eragite-indarrik izango.
II. Atalburua Administrazio-Bideetako
Biderapena
134. Atala
1.- Lege honetan epaikaritza-alorreko goradei edo jazartze-bideren
bat jarri ez dadinetan, Hauteskunde-Batzordeen erabakien
aurka goragoko mailako Batzordearen aurrerako goradeiak
egin ahal izango dira, eta horrek goradeia egitetik hasi
eta bost egunen barruan eman beharko du erabakia.
2.- Erabakiaren berria jaso ondorengo hogeita lau orduren
barruan, erabaki hori eman duen Batzordean egingo da goradeia
eta honek, bere txosten eta guzti, zehaztapidetza berrogeita
zortzi orduren barruan igorri beharko dio erabakia eman
behar duen Batzordeari. Azken honen erabakiaren aurkako
administrazio nahiz epaikaritza-mailako goradeirik egiterik
ez da izango.
135. Atala.
Arduralaritzabide-Legea ordezko izango da hautaskunde-ihardunbideari
buruzko arauekiko.
136. Atala.
1.- Hauteskunde-Batzordeek, goradei bat ebaztean, ez dute
jazarritako erabakietan jarritako zigorrak gehitzerik izango.
2.- Lege honen 30.1.d) atalean agindutakoa
aurreko zatian ohartemandakotik kanpo gelditzen da, eta
bai 152. eta 153. ataletan ohartemandakoa hausteagatik jarritako
zigorren aurkako goradeia ere, adierazi gabeko dirueskuraketa
berriak edo izkutatutako gastu-atal berriak agertzen direnean. (1)
III. Atalburua Hauteskunde-Auzipidetatikako
Eskabidea
137. Atala.
Euskal Herriko Epaitegi Nagusiaren Arduralaritza-Auzipidetarako
Saila izango da hauteskunde-auzipideetatikako eskeez lehenengo
eta besterik gabeko auzialdian arduratzeko gai.
(1) 15/1998
Legeak aldarazia
|