Legislación electoral  vasca
Legislación electoral  vasca

IV. IDAZPURUA
HAUTESKUNDEETARAKO DEIA

AURKIBIDE
5/1990 Legea zioen azalpena   
15/1998 Legea zioen azalpena   
6/2000 Legea zioen azalpena  
1/2003 Legea zioen azalpena  
4/2005 Legea zioen azalpena  
I. IDAZPURUA 
Erabaki orokorrak
 
II. IDAZPURUA 
Hauteskunde eraketa 
 
III. IDAZPURUA 
Hauteskunde Administraritza 
 
IV. IDAZPURUA 
Hauteskundeetarako deia
 
V. IDAZPURUA
Hauteskunde-bidea
 
VI. IDAZPURUA 
Hauteskundeei eta 
hauteskunde-auzipideetatikako  jazarpenei buruzko 
ihardunbiderako arau nagusiak 
 
VII. IDAZPURUA 
Hauteskundeetako dirusarrerak, 
gastuak eta diru-laguntzak 
 
Xedapenak 
Erabaki gehigarriak, 
aldi baterako, azkenak eta 
baliogabetzeko
 

 

46. Atala.

1.- Lehendakariak emango du deia egitezko Dekretua, indarreango Jaurlaritza-Legean agintzen denaren arabera.

2.- Eusko Legebiltzarra garaiz-aurretik deusezteari buruz indarreango Jaurlaritza-Legean berariz ohartematen direnetan salbu, hauteskundeetarako deia egitezko Dekretua Eusko Legebiltzarren manu-aldia bukatu aurretiazko hogeita boskarren egunean egingo da, aldi hori egin ziren balio bereko hauteskunde-egunetik lau urtera izango dela ulertzen dela, eta hurrengo egunean argitaratuko Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian.

3.- Dekretuan hauteskundeak zein egunetan izango diren zehaztu beharko da. Egun horrek deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik berrogeita hamalaugarrena izan beharko du.
Hauteskundeen deialdia egiten duen dekretua argitaratzen den egun berean sartuko da indarrean.

47. Atala. (1)

1.- Hauteskunde-mahai bakar batean edo batzuetan baliogabetzea eragiteko moduko irregulartasunak izan eta berriz zatikako hauteskundeak egiteko, hauteskunde-mahai edo sekzio bateko edo batzuetako hauteskundeak baliorik gabekotzat jota egon beharko dira epai irmoaren bidez. Dena den, hauteskunde-mahai, sekzio bakar edo sekzioren batzuetan bozketa baliorik gabekotzat jotzeak ez du eragingo mahai horietan berriz hauteskundeak egitea, gune horietako emaitzek ez badute eragiten kasuan kasuko barrutiko ordezkarien banaketa aldatzea.

2.- Zatikako hauteskundeen deialdia dekretu bidez egingo da, eta hala erabaki beharko dute gobernuaren kontseiluak epai irmoaren berri izan eta hurrengo egiten duten lehenengo bileran. Zatikako hauteskundeak epai irmoa eman den egunetik hasi eta hiru hilabete baino lehen burutu beharko dira, eta botoa emateko ekintza hutsera mugatu ahal izango dira.

(1) 15/1998 Legeak aldarazia