|
I. Atalburua Erabaki Nagusiak
13. Atala.
1.- Hauteskunde-administraritzak hauteskunde-bidearen gardentasuna
eta bereizkeriarik eza eta herri-kargutara iristeko aukera-berdintasuna
Lege honek jartzen dituen modu eta neurritan bermatzea izango
du helburu, Epaitegiei dagozkien aginpideen kaltetan gabe.
2.- Hauteskunde-Batzorde Naugusiak bere dituen agintepideen
kaltetan gabe, euskal hauteskunde-Administraritza osatzen
duten ihardutze-sailei egokituko zaizkie egiteko horiek.
3.- Honako hauek osatuko dute euskal hauteskunde-Administraritza:
Autonomi Elkarteko, Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeek
eta bai hauteskunde-mahaiek ere.
14. Atala.
1.- Egituraz, Hauteskunde-Batzordeek eta Hauteskunde-Sailek
osatuko dute hauteskunde-erakuntza.
2.- Hauteskunde-Batzordeek beren tegietan egingo dituzte
euren bilerak, eta, haien ezean, Batzordeetako Idazkariek
beren karguetan ari daitezenekoetan.
15. Atala.
Herri-agintari guztiak, beren aginte-eremuaren barruan,
Hauteskunde-Administrazioak bere egitekoak behar bezala
bete ditzan beren laguntza ematera behartuta egongo dira.
16. Atala.
1.- Eusko Jaurlaritzak eta Autonomi Elkarteko Administraritzak,
bere aginpideen barruan, herritarrek botoa emateko eskubidea
erabiltzea eta hauteskundeetan eskuhartzea bermatzera lagunduko
dute.
2.- Barne-Saila izango da hauteskunde-gaietarako Autonomi
Elkarteko Administraritzako ihardutze-sail aginteduna eta,
etengabe, hauteskunde-bideari laguntza ematezko honako lan
hauek egingo ditu:
a) Hauteskundeak teknikaren aldetik behar bezala egingo
direla bermatzeko Hauteskunde-Batzordeei aholkuak ematea.
b) Hauteskunde-Batzordeek beren egitekoa betetzeko behar
ditzaten lanari eta gauzazko eskuarteak euren esku jartzea.
c) Hauteskunde-Batzordeetako kideen eta hauen zerbitzupeko
lanarien bidesari eta sariztapenen saloak Jaurlaritza-Batzarrari
aurkeztea, bai eta Hauteskunde-Mahaietako Buru eta Kideei,
hala izanez gero, dagozkien bidesarienak ere.
d) Hauteskunde-bidea Lege honetan jarritakoaren arauera
egiteko beharrezko izan daitezen teknikazko ekintza guztiak
egitarautzea, eraentzea eta betetzea.
e) Lege hau edo honen araudiak garatzeko araupide guztiak
gertatzerakoan eskuhartzea eta bere iritzia ematea.
f) Lege honek eman diezaizkion beste eginkizun guztiak.
3.- Aurreko idazatien gai diren egitekoak Lege honetan
Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearentzat ohartemandako
jaurpideen eta Hauteskunde-Administraritzari dagozkion egiteko
eta aginpideen kaltetan gabekoak izango dira.
17. Atala.
1.- Hauteskunde-Batzordeetako Lehendakaritza, Kidegoa eta
Idazkaritza, eta bai Hauteskunde-Mahaietako kide izatea
ere, nahitaezkoa izango da.
2.- Hauteskunde-Batzorde bateko kide izatea beste bateko
izatearekin bateraezina izango da.
3. Hori gertatuz gero, bete beharreko egitekoa goragoko
mailakoan egiteratuko da, eta biak maila berekoak izatea
gertatuz gero, aukeratu dadin horretan.
4. Hauteskunde-Batzordeetako kideek ez dute artekari nahiz
ahaldun-ihardunetarako izendatuak izaterik izango.
II. Atalburua Hauteskunde-Batzordeak
Lehenengo Saila: Batzordeen osatze-modua
18. Atala. (1)
1.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea ihardutze-sail
iraunkorra izango da eta horrela osatuko:
a) Euskal Herriko Zuzentzako Goren-Epaitegiko Lehendakaria.
b) Zuzentzako Goren-Epaitegiko Jaurtze-Sailak zozketa-bidez
izendatutako bost Batzordekide Auzimaisuk.
c) Autonomia Erkidegoan bizi diren katedradun, zuzenbide,
zientzia politiko edo soziologiako irakasle titular
-eta lanean dihardutenak-, edo aitortutako itzaleko legelari
direnen artetik aukeratutako bost batzordekidek, Eusko Legebiltzarrak
izendatuta, Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoek
edo hautesleen federazio, koalizio edo taldeek proposatuta.
2.- Aurreko zenbakian esaten diren hautaketak Eusko Legebiltzarraren
eratze-bilkura egin ondorengo larogeita hamar egunen barruan
egin beharko dira. 1.c) idazatian ohartemandako lagunen
saloak epe horretan egiten ez badira, Legebiltzarreko Mahaiak
Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren egingo ditu hautaketak,
Legebiltzarrean egon dadin ordezkari-kopuruaren heinean.
3.- Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeko
lehendakariak hauteskunde-batzordeak dituen eginkizunetan
bakarrik jardungo du hauteskundeen deialdia egiten denetik
hautatutakoak aukeratu artean, eta hala egokitzen bada,
baita sortzen diren auzibideez emandako epaiak betetzen
diren arte ere; horien artean sartzen da hauteskundeen erregimen
orokorrean aurreikusitako anparoko errekurtsoa, hauteskundeak
direla-eta halakorik aurkezten bada.
4.- Aukeraturiko Lehendakari eta Batzordekideak
Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz izendatuko dira, eta bere
manu-aldian jarraituko dute Euskal Herriko Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzorde berria, hurrengo Legegintza-aldiaren
hasieran, bere tokiaz jabetu arte, beti ere, Batzordeko
Lehendakariak hauteskunde-ihardunak bukatutzat jotzen baldin
baditu.
5.- Hauteskundetarako deia eginezko Dekretua argitaratu
ondorengo hiru eguneko epearen barruan, hauteskunde-aldian
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea
nola osatuko den berriz argitaratu beharko da Euskal Herriko
Agintaritza-Aldizkarian.
19. Atala.
1.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaritza,
Epaitegi Goreneko Lehendakariari dagokio.
2.- Lehendakariordetza karreran aintzinakoena izan dadin
auzimaisuak izango du, eta horretan berdintasuna gertatuz
gero, zaharrenak.
3.- Eusko Legebiltzarreko Legelari Nagusia izango da Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Idazkari.
20. Atala.
1.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak Eusko Legebiltzarrean
izango du bere egoitza.
2.- Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen
esku batzorde horrek dituen lanak aurrera eramateko beharrezko
baliabide guztiak jarriko ditu Eusko Legebiltzarrak. (1)
3.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko kideen eta
hauen zerbitzuko lanarien bidesari eta ordainsariak, Eusko
Legebiltzarreko Mahaiaren saloz, Eusko Jaurlaritzak finkatuko
ditu.
4.- Eusko Legebiltzarreko Legelariak, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeari emandako lanak betetzeko beharrezko
diren lege eta teknika-aldetikako aholkularitza-lanetan
aritzeko, Batzordearekin batera arituko dira.
21. Atala. (1)
1.- Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordea honela osatuko
da:
a) Dagokion Probintzia-Auzitegiko Auzimaisu izan eta Epai-Agintaritzaren
Kontseilu Nagusiak zozketa-bidez hautatutako Hiru Batzordekide.
Dagokion Auzitegian aski Auzimaisu ez egonez gero, probintziako
hiriburuko norbere-mailako aginte-sailetako buruak izendatuko
dira.
b) Hauteskunde-batzorde nagusiak izendatutako bi
batzordekide, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak
proposatuta, lurralde historikoan bizi diren katedradun,
zuzenbide, zientzia politiko edo soziologiako irakasle
titularren, edo aitortutako itzaleko legelari direnen artetik
aukeratuta. Batzordekide horiek hautagaiak zeintzuk diren
aldarrikatu eta gero izendatuko dituzte. Horretarako, barrutian
aurkeztutako hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek batzordekide
izateko kargu horiek beteko dituzten pertsonak zeintzuk
izan beharko duten proposatuko dute denek batera. Proposamen
hori ez bada egiten hauteskunde-kanpaina hasi baino lehen,
Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak proposatuko
du izendapena.
2.- Atal honetako 1.a) idazatian aipatzen diren Batzordekideek
euren artetik aukeratuko dute Batzordeko Lehendakaria.
3.- Lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetako
lehendakariek dagokien hauteskunde-batzordeak dituen eginkizunetan
bakarrik jardungo dute, hauteskundeen deialdia egiten denetik
hautatutakoak aukeratu artean, eta hala egokitzen bada,
baita sortzen diren auzibideez emandako epaiak betetzen
diren arte ere; horien artean sartzen da hauteskundeen erregimen
orokorrean aurreikusitako anparoko errekurtsoa, hauteskundeak
direla-eta halakorik aurkezten bada kasuan kasuko barrutian.
Beraz, halakorik gertatzen bada, lege honetako 23.2 atalean
aurreikusitako epea luzatu egingo da.
4.- Kondaira-Lurraldeko Batzordeko Idazkaria bera
izango da dagokion Auzitegiko Idazkari, eta bat baino gehiego
egonez gero, zaharrena.
22. Atala.
1.- Eskualdeko Hauteskunde-Batzordea honela osatuko da:
a) Lehenengo Auzialditarako edo Argipide-Epailari izan
eta Euskal Herriko Epaitegi Goreneko Jaurtze-Sailak zozketa-bidez
hautatutako hiru Batzordekidek. Epai-barrutiren baten aski
Epailari ez egotea gertatuz gero, zozketa-bidez, epai-barruti
horretako Udal Epailariak izendatuko dira.
b) Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak izendatutako
bi batzordekide, barruti judizialean bizi diren zuzenbide,
zientzia politiko edo soziologiako lizentziatuen
artetik aukeratuta. Batzordekide horiek hautagaiak zeintzuk
diren aldarrikatu eta gero izendatuko dituzte. Horretarako,
barrutian aurkeztutako hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek
batzordekide izateko kargu horiek beteko dituzten pertsonak
zeintzuk izan beharko duten proposatuko dute denek batera.
Proposamen hori ez bada egiten hauteskunde-kanpaina hasi
baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak
proposatuko du izendapena. (1)
2.- Atal honen 1.a) idazatian aipatzen diren Batzordekideek
Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaria euren artetik
aukeratuko dute.
3.- Dagokion Lehen-Auzialditarako Epaitegiko Idazkaria
izango da Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeko Idazkari eta,
bat baino gehiago egonez gero, Epaitegi Dekanokoa.
4.- Udaletako Idazkariak Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeetako
Ordezkari izango dira eta horiekiko menpetasun hertsian
ihardungo dute.
23. Atala.
1.- Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek kondaira-lurraldeetako
hiriburuetan izango dute beren egoitza, eta Eskualdekoek
epai-barrutietako herriburuetan.
2.- Hauteskundeak egin eta ehun egunen buruan bukatuko
da Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen
manualdia.
3.- Euren manualdiak dirauen bitartean hauteskunde berrietarako
deia egitea gertatuz gero, Batzordeen aginpidea azken hauteskundeak
egin eta ehun egun burutu arte luzatzen dela ulertuko da.
24. Atala.
1.- Autonomi Elkarteko Administraritzak, Lege honen 16.
ataleko 1. zatian ohartemandakoetarako, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordearen bilkuretara joango den Ordezkaria
aurkeratuko du. Ordezkari honek Administraritzak Kondaira-Lurraldeetako
Hauteskunde-Batzordeetan izango dituen ordezkariak izandatuko
ditu, eta hauei ere Batzorde horien bilkura guztietarako
egin beharko zaie dei. Kasu guztietan, hizpidea bai baina
ez dute boto-eskubiderik izango.
2.- Halaber, Euskal Herriko Hauteskunde-Erroldeko Idazguaren
ordezkari batek eskuhartuko du Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordean,
hizpidea bai baina boto-eskubiderik gabe.
25. Atala.
1.- Hauteskunde-Batzordeetako Idazkariek bilkuretan hizpidea
izango dute, baina botoa emateko eskubiderik ez.
2.- Idazkariei, bateango ihardutze-erakundeei buruzkoetan
Administraritza-Bideari buruzko Legeak izendatzen dizkien
egitekoak egokituko zaizkie. Batipat, Batzordearen agiriak
gorde eta zaindu beharko dituzte, baita Batzordea deuseztatu
ondoren ere, agiri horiek Batzordeak bere egoitza dueneko
tegietan gordeta geratzen direla.
26. Atala.
Lege honen 27, 28 eta 31.2 ataletan ohartematen diren kasuetan,
eta bai arrazoizkoak izan eta Lehendakariak onartutako utzipenezkoetan
ere, ondorengo arauei atxikiz egingo da Hauteskunde-Batzordeetako
kideen ordezkaketa:
a) Lehendakariordeak ordezkatuko du Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaria; kasu honetan epailaritzatikako
batzordekide bat izendatu beharko da, Epaitegi Goreneko
Lehendakari berri bat izendatzea gertatzen bada salbu, orduan,
19.1 atalak dioena egingo bait da.
b) Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Batzordekideak
eta gainerako Hauteskunde-Batzordeetako Lehendakariak eta
Batzordekideak hautatuak izateko modu beretan ordezkatuko
dira.
c) Antxinatasun-irizpideei jarraiki ordezkatuko du Eusko
Legebiltzarreko beste Legelari batek Eusko Legebiltzarreko
Legelari Nagusia.
d) Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeetako
idazkariak antxinatasunaren arabera ordezkatuko dira.
27. Atala.
1.- Hauteskunde-Batzordeetako kideak aldaezinak izango
dira. Hauteskunde-hogen edo legehauspenen zioz soil-soilik
kendu ahal izango dira, batzordekideen erabateko gehiengoaren
erabakiz, Goren-Batzordeak beharrezko zehaztapidetza hasiarazi
ondoren, dagokion auzibidearen kaltetan gabe.
2.- Batzordeak berak, hori osatzen duten kideen erabateko
gehiengoak hartutako erabakiaren indarrez hasiarazitako
zehaztapidetzaren bidez baino ezin izango dira kargutik
kendu Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordekideak, dagokion
epaibidaren kaltetan gabe.
28. Atala.
Hauteskunde-aldiak dirauen bitartean, Lege honen 26. atalean
ohartematen diren Hauteskunde-Batzordeetako kideen ordezkaketak
egin, heriotza, tasuna galtzea, lan-tokiz aldatzea edo Batzordeko
izateko eragozpena, debekua edo elkartuezina dakarren beste
edozer gertatutako egunaren hurrengo lau egunetan egingo
dira. Hauteskunde-aldiaz kanpo, lehen aipatutako zioetakoren
batek hartutako Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko
kideen ordezkaketa, dagokion Batzordeko Lehendakariak hori
jakin eta hamabost eguneko gehienezko epearen barruan egingo
da.
Bigarren Saila: Batzordeen Aginpideak
29. Atala. (1)
Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen eginkizuna
izango da:
a) Hauteskundeetan zehar askatasun publikoak gauzatzen
direla bermatzea.
b) Autonomia Erkidegoko erakundeen eta Estatuan autonomia
erkidegoko eremura mugatuta dauden erakundeen baitako komunikabide
publikoetan tarteak dohainik erabiltzeko eskubidea ezartzea
eta bermatzea, eta tarte horiek banatzea hausteskundeen
prozesuan zehar.
c) Lurralde Historikoetako hauteskunde-batzordeek
egindako argibide-eskariez erabakitzea (behartze-indarrekoa
izanik) eta bere eskumenekoak diren arloei buruzko jarraibideak
ematea (derrigorrez betetzekoak izango dira).
d) Lurralde Historikoetako hauteskunde-batzordeek hartutako
erabakiak ezeztatzea, bere kabuz edozein unetan, edo interesatuak
hala eskatuta lege honen 134. atalean aurreikusitako epeen
barruan, erabaki horiek ez badatoz bat Autonomia Erkidegoko
hauteskunde-batzordeak hauteskundeei buruzko legeritik ateratako
interpretazioaz.
e) Hauteskundeei buruzko legeria ezartzea dela eta,
interpretatzean Lurralde Historikoetan izango diren irizpideak
bateratzea.
f) Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak proposatuta,
hainbat eredu onartzea: eratze-agirienak, zenbaketen egiaztagirienak
eta bilkura-agirienak, bai mahaietakoak nahiz lurralde historikoko
hauteskunde-batzordeenak. Hautetsiak izendatzeko akta ere
onartuko du. Eredu horiek akten kopiak berehala egin ahal
izatea ahalbidetu beharko dute, autokopiatu egiten diren
dokumentuen bidez edo antzeko beste prozedimendu batzuen
bidez.
g) Hausteskundeetako mahaikideentzako argibideen eskuliburua
aztertzea.
h) Arau hauetan esaten denaz bat edo eskumena ematen
dien beste edozein xedapenetan esandakoaz bat adierazitako
kexu, erreklamazio edo errekurtsoez erabakitzea.
i) Hauteskundeetako eragiketetan modu ofizialean
parte hartzen duten pertsona guztien zigor-jurisdikzioa
izatea.
j) Sortzen diren arauhausteak zuzentzea, auzitegien
esparrukoak ez baldin badira behintzat, eta egoki iritzitako
isunak jartzea, 400.000 pezetara arte.
k) Lege honen 12.2 atalak dioenaren arabera, hauteskundeak
egin eta 100 egun igaro ondoren, ezintasunagatik, uko egiteagatik
edo heriotzagatik bakanteren bat izaten bada, eusko legebiltzarkideei
izendapen-agiriak ematea.
l) Legeak edo hauteskundeen arloko beste edozein
arauk emandako gainerako eginkizunak.
30. Atala. (1)
1.- Lurralde historikoko eta eskualdeko hauteskunde-batzordeek,
beren lurralde-eremuan, ondoren aipatzen diren eskumenak
izango dituzte:
a) Hauteskundeetan zehar askatasun publikoak gauzatuko
direla bermatzea.
b) Arau hauetan esaten denaz bat edo eskumena ematen
dien beste edozein xedapenetan esandakoaz bat adierazitako
kexu, erreklamazio edo errekurtsoez erabakitzea.
c) Hauteskundeetako eragiketetan modu ofizialean parte
hartzen duten pertsona guztien zigor-jurisdikzioa izatea.
d) Sortzen diren arauhausteak zuzentzea, auzitegien
esparrukoak ez baldin badira behintzat, eta egoki iritzitako
isunak jartzea; isun horiek 100.000 pezetara artekoak izan
ahal izango dira Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordearen
kasuan, eta 50.000 pezetara artekoak eskualdeko hauteskunde-batzordeen
kasuan. Batzorde horiek, hain larria dela-eta beren
aginpidea gainditzen duten zigorrak dagozkien jokabideen
berri izanez gero, aginte-mailaz beren gaineko duten batzordeari
jakinarazi ahal izango dizkiote, lege honen 66. atalean
agindutakoa gertatuz gero salbu.
Gorago aipatzen diren isunak ez ordaintzea gertatuz
gero, dagokion hauteskunde-batzordeak zor-egiaztapena bidaliko
dio Foru Aldundian eskumena duen organoari, isuna behartze-bidetik
ordainarazteko.
e) Legean berariaz aipatzen diren gainerako eskumen
guztiak.
2.- Gainera, Lurralde Historikoetako hauteskunde-batzordeek,
Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak duen irizpide
nagusia kontuan izanda, beste aukera hauek ere izango dituzte:
a) Derrigorrez betetzeko jarraibideak ematea eskualdeetako
hauteskunde-batzordeei, hauteskundeekin zerikusia duen edozein
arlotan.
b) Eskualdeetako hauteskunde-batzordeek eskatutako argibide
guztiez erabakitzea; erabakia behartze-indarrekoa izango
da.
c) Eskualdeetako hauteskunde-batzordeek hartutako erabakiak
indarrik gabe uztea edozein unetan bere kabuz, edo interesatuak
hala eskatuta lege honen 134. atalean aurreikusitako epeen
barruan, Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeak egindako
interpretazioaz ez baldin badatoz bat erabaki horiek.
d) Eskualdeetako hauteskunde-batzordeek testuak ulertzeko
izango dituzten irizpideak bateratzea hauteskundeei buruzko
edozein arlotan.
3.- Eskualdeko hauteskunde-batzordeak bermatu beharko
du hauteskunde-mahai bakoitzean badaudela botoa emateko
beharrezko tresna eta osagaiak.
Hirugarren Saila: Erakuntza eta Ihardunak
31. Atala.
1.- Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak,
hasieran, hauteskundeetarako deia egin ondorengo hirugarren
egunean epailaritzatikako kideez eratuko dira.
2.- Batzorde hauetako kide izatekoetakoren batek hauteskundeetara
aurkezteko asmoa badu, hasierako erakuntzan jakinarazi beharko
dio dagokion Idazkariari, horren ordezkaketa egin dadin,
eta hori gehienez lau eguneko epearen barruan egingo da.
3.- Aurreko zenbakian esaten diren orkezkaketak behar izanez
gero egin ondoren, Lehendakaria hautatuko da. Biharamonean,
Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Batzordeetako Lehendakariek,
dagokien Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratuko
dute Batzordearen erakuntza eta osatze-modua ezagutzera
emateko erabakia, eta batzordekide bakoitza hor zergatik
dagoen zehaztu beharko da.
4.- Idazkariek egingo dute Batzorde hauen eratze-bilkuretarako
deia. Horretarako, Epai-Agintaritzako Kontseilu Nagusiak
eta, hala badagokio, Auzitegiko Lehendakariak, dagokion
Batzordeko kideen zerrenda jakinaraziko dio haietako bakoitzari.
32. Atala.
Euskal Hauteskunde-Administraritzaren ihardutze-sailen
erakuntzarako eta ihardunerako jaurpideak Lege honetan ohartemandakoak
izango dira, eta, horien ezean, Administraritza-Bideari
buruzko Legean bateango ihardutze-sailentzat ohartemandakoak.
33. Atala.
1.- Aginduz edo bi Batzordekidek eskatuta, Lehendakariek
egingo dute Hauteskunde-Batzordeen bilkuretarako deia. Lehendakariak
arrazoizko zioren bategatik deiak egiterik izango ez balu,
Idazkariak ordezkatuko du aginpide horretan.
2.- Ezein bilkura baliozkoa izan dadin, Kondaira-Lurraldeko
eta Eskualdeko Batzordeetako hiru kide gutxienez bertan
izatea nahi eta nahiezkoa izango da. Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordea bada, sei kidek izan beharko dute
bertan.
3.- Dei guztiak, eskuraketa eta deiaren gai den bilkuraren
eguna, gai-zerrenda eta gainerako gorabeheren berri jaso
delako segurtasuna izateko moduko ezein bidetatik egingo
dira. Behar bezala dei egin zaien Batzordekideek nahitaez
agertu beharko dute bilkuretara, arrazoirik eta zuribiderik
garaiz adierazi gabe agertzen ez badira erantzukizunak eskatuko
zaizkiela.
4.- Aurreko zenbakietan esandakoa dena dela, kide guztiak
bertan egon eta bilkura egitea ahobatez onartzen badute,
Batzordea ezein arazo aztertzeko deia egindakotzat eta balioz
eratutakotzat joko da.
5.- Erabakiak bertan daudenen boto-gehiengoz hartuko dira,
Lehendakariaren botoa ebazte-indarrekoa dela.
34. Atala.
1.- Hautatzaileek, bere egoitzari dagokion Eskualde-Batzordeari
egin beharko dizkiote bere argipide-eskeak.
2.- Hauteskunde-barruti bati baino gehiagori doazkiekeen
arazo orokorrak izan daitezenean, politika-alderdi, batasun
edo baterakunde eta hautatzaile-bazkunek Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeari aurkeztu ahal izango dizkiote bere
argipide-eskeak. Gainerakoetan, dagokien Kondaira-Lurraldeko
Batzordeari edo Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari egingo
dizkiote argipide-eskeak, baldin eta argipide-eskegilearen
aginte-eremua Batzorde horren agintepekoa bada.
3.- Herri-Agintari eta Erakundeek, iritzi-eskalearen aginte-eremua
bere agintepean izan dezan Batzordeari artez egin ahal izango
dizkiote bere argipide-eskeak.
35. Atala.
1.- Argipide-eskeak idatziz egongo dira eta horiek hartu
ditzan Batzordeak ebatziko ditu, bere iritziz garrantzitsua
delako edo orokortasun-irizpidez erabakitzeari komenigarri
deritzalako Goragoko mailako Batzorde bati bidaltzea erabaki
dezanean salbu.
2.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, irizpide-batasuna
lortzeko, ebatzi ditzan eta Kondaira-Lurraldeetako Batzordeei
egin dakizkien aholku-eskeen eremuan eragina izan dezaketen
gaiei buruzkoak izan daitezen aholku-eske guztiak Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeei jakinarazi beharko dizkie.
3.- Aholku-eskearen presak Hauteskunde-Batzordeari bilkurarako
deia egiteko astirik eman ez, eta lehendik ere Batzorde
horretxen edo Goragoko Baten horretazko kideko erabakiak
egon daitezenean, Lehendakariak erantzukizuna bere gain
hartuz, behin-behingo erantzuna eman ahal izango du, hori
Batzordeak egin dezan lehenengo bilkuran sendestearen edo
aldatzearen kaltetan gabe.
36. Atala.
1.- Egin zaizkien eta ebatzi ditzaten aholku-eskeen orokortasunak
hori komenigarri egin dezanetan, Hauteskunde-Batzordeek,
bere Lehendakariaren aginduz hartutako erabaki horiek edo
aholku-eskeen edukia iragarri egin beharko dituzte. Nolanahi
ere, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearenak izan
eta Kondaira-Lurraldeetakoei jakinarazi zaizkienak beti
argitaratu egingo dira.
2.- Argitalpena, kasu guztietan, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian
egingo da, eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeen
edo Eskualdekoen erabakiak direnetan, baita dagokion Kondaira-Lurraldeko
Aldizkari Ofizialean ere.
III. Atalburua Hauteskunde-Sailak
eta Mahaiak
Lehenengo Saila: Hauteskunde-Sailak
37. Atala.
1.- Hauteskunde-barruti bakoitzean hautatzaileak, botoa
emateko, Hauteskunde-Sailka eratuko dira.
2.- Sail bakoitzak, gehienez, bi mila hautatzaile eta,
gutxienez, bostehun hautatzaile izango ditu. Udal bakoitzean
Hauteskunde-Sail bat egongo da gutxienez.
3.- Ez da udalerri ezberdinetako aldeak hartzen dituen
Sailik izango.
4.- Sail bateko hautatzaileak alfabetoaren araberako hurrenkeran
egongo dira hautatzaile-zerrendetan.
38. Atala. (1)
1.- Hautatzaile-Erroldaren Idazguko Ordazkaritzek,
Udalei entzun ondoren, Hauteskunde-Sailen zenbatekoa eta
mugak, horien Tegien eta dagozkien Mahaien zerrenda, deia
egin ondorengo seigarren egunean, dagokion Kondaira-Lurraldeko
Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dute.
2.- Hautatzaileek, hurrengo sei egunen barruan, egindako
mugapenaren aurkako zuzenketa-eskeak aurkeztu ahal izango
dituzte Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen aurrean,
eta honek horiei buruzko erabaki finkoa hartuko du bost
egunen barruan hartuko du. Esandako erabakia Kondaira-Lurraldeko
Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da berrogeita zortzi
orduko epearen barruan.
3.- Hauteskunde atal, mahai eta lokalen argitalpena
euskaraz eta gazteleraz egingo da Lurralde Historikoan
gehien hedatzen diren bi egunkarietan, noiz-eta hautespenari
ekin aurreko hamar eguneko epearen barruan; halaber, Udaletan
erakusketa publikoa egingo da.
39. Atala.
Udalek, Hauteskunde-Sail eta Mahai guztiei dagozkien tegiak
non dauden behar bezala erakusteko iragarkiak jarri beharko
dituzte.
Bigarren Saila: Hauteskunde-Mahaiak
40. Atala.
Boto-emanketetan buru izatea eta horiek antolatzea, boto-kontaketa
egitea eta boto-emanketaren egunean Hauteskunde-Legea bete
dadinaz arduratzea izango dira Hauteskunde-Mahaien egitekoak.
41. Atala.
1.- Hauteskunde-Sail bakoitzean, Lehendakari batek eta
bi Mahaikidek osatutako Hauteskunde-Mahai bana izango da.
.
2.- Hala ere, Sail bateko hautatzaileen zenbatekoagatik
edo biztanlegoa barreiaturik dagoelako aholkagarri gertatuz
gero, Hautatzaile-Erroldako Idazguaren Ordazkaritzak, dagokion
Udalaren saloz, Mahai gehiago eratu eta Saileko hautatzailegoa
horien artean banatu ahal izango du. Lehenengo kasukoan,
Saileko hautatzailegoaren banaketa Mahaien artean alfabetoaren
hurrenkeran egingo da; Mahai hauek, ahal bada, tegi baten
bertan gela bereizietan jarri beharko dira. Barreiatutako
biztanlegoarekikoan, hautatzailearen egoitzatik dagokion
Mahairako alderik txikienari begira egingo da banaketa.
Mahai bakoitzari atxikitako hautatzaileen zenbatekoa ez
da inolaz ere berrehunetik beherakoa izango.
42. Atala.
1.- Hauteskunde-Mahaietako Lehendakari eta Mahaikide-karguak
nahitaezkoak izango dira.
2.- Ezingo dute Hauteskunde-Mahaietako izan:
a) Hauteskunde-Batzordeetako kide izan daitezenek.
b) Hauteskundeetara hautagai gisa aurkeztu daitezenek.
c) Hauteskunde-bidezko edo aukerango izendapenezko herri-kargudunek.
d) Bere herri eta politika-eskubideak erabat indarrean
izan ez ditzatenek.
3.- Eritetxean egon daitezen gaisoek eta gainontzekoek
hori mediku-egiaztagiri baten bidez zuritu dezatenean, hauteskunde-barrutitik
landa bizi direnek eta itsasontzi-lanariek edo beste edonork,
agiri eta guztiko bidezko arrazoiz, joan ezina adierazi
dezakete.
4.- Aurreko idazatietan aipatutakoren bat Mahaikide hautatzen
badute, dagokion Eskualde-Batzordeko Lehendakariari jakinaraziko
dio, ordezkoa jarri dezan
43. Atala.
1.- Udalei egokituko zaie Mahaiak eratzea, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen
ikuskaritzapean.
2.- Dagokion Saileko hautatzaile-erroldean sartuta egon,
hirurogeita bost urtetik beherakoak izan eta irakurtzen
eta idazten dakitenen artetik agiriko zozketa eginda hautatuko
dira Mahai bakoitzeko Lehendakaria eta Mahaikideak. Lehendakariak
Batxilerreko edo bigarren mailako Lanbide-Hezkuntzako titulua
izan beharko du, edo horren ezean Eskola-Gradudunarena edo
baliokidea.
3.- Modu berean egingo da Mahaiko kide bakoitzarentzako
bi ordezkoen izendapena.
4.- Lehen esandako zozketak deia egin ondorengo hogeita
boskarren eta hogeita bederatzigarren egunen artean egingo
dira.
44. Atala.
1.- Hautaketak egin ondorengo hiru egunen barruan
jakinarazi beharko zaizkie doazkienei. Jakinarazpenarekin
batera, mahaikideei dituzten eginkizunei buruzko argibideen
eskuliburua banatuko zaie. Mahaiburu eta mahaikide izendatutakoek
zazpi egun izango dituzte kargua hartzea eragozten dien
agiri bidezko eta justifikatutako arrazoia eskualdeko hauteskunde-batzordearen
aurrean azaltzeko. Batzordeak bost eguneko epearen barruan
horri buruzko erabakia hartu eta, hala badagokio, ordezkapena
lehenengo ordezkoari jakinaraziko dio. Erabaki horren aurka
ez da inora jotzerik izango. Nolanahi ere, lege honetan
erabakitakoaren arabera hautaezina izateari arrazoizko zio
iritziko zaio. (1)
2.- Gero, hautatutakoren bati bere kargua betetzera joan
ezina gertatuko balitzaio, Eskualde-Batzordeari, dagokion
iharduna baino hirurogeita hamabi ordu lehenago gutxienez
jakinarazio beharko dio, beharrezko zuriztagiriak atxikiz.
Ezina epe horretaz gero gertatuko balitz, Batzordeari gaztigua
bertan-behera egin beharko zaio eta, beti ere, Mahaia eratzeko
ordua baino lehenago. Kasu hauetan, Batzordeak, denborarik
egonez gero, egoeraren berri emango dio dagokion ordezkoari
eta, beharrezko balitz, beste bat izendatuko du.
3.- Lege honen 122.2 atalak dioenaren ondorioetarako, Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordeek, dagozkien Epailariei, Hauteskunde-Mahaietako
berenezko kide eta ordezkoen nortasun-xehapenak boto-emanketako
eguna baino lehen emango dizkiete.
45. Atala
Hauteskunde-Mahaipuru edo Mahaikidetarako izendatutako
inoren konturako langileek eta herrilanariek, boto-emanketako
eguna, lan-egun bada, egun horretako lanaldirako ordaindutako
baimena izateko eskubidea izango dute. Dena dela, biharamonean
lan-eguna bost orduz gutxitzeko eskubidea izango dute.
(1)
15/1998 Legeak aldarazia
|