Legislación electoral  vasca
Legislación electoral  vasca

II. IDAZPURUA
HAUTESKUNDE-ERAKETA

AURKIBIDE
5/1990 Legea zioen azalpena   
15/1998 Legea zioen azalpena   
6/2000 Legea zioen azalpena  
1/2003 Legea zioen azalpena  
4/2005 Legea zioen azalpena  
I. IDAZPURUA 
Erabaki orokorrak
 
II. IDAZPURUA 
Hauteskunde eraketa 
 
III. IDAZPURUA 
Hauteskunde Administraritza 
 
IV. IDAZPURUA 
Hauteskundeetarako deia
 
V. IDAZPURUA
Hauteskunde-bidea
 
VI. IDAZPURUA 
Hauteskundeei eta 
hauteskunde-auzipideetatikako  jazarpenei buruzko 
ihardunbiderako arau nagusiak 
 
VII. IDAZPURUA 
Hauteskundeetako dirusarrerak, 
gastuak eta diru-laguntzak 
 
Xedapenak 
Erabaki gehigarriak, 
aldi baterako, azkenak eta 
baliogabetzeko
 

 

9. Atala.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, kondaira-lurraldea izango da hauteskunde-barruti.

10. Atala.

Hauteskunde-barruti bakoitzeko hogeitabost legebiltzarkide hautatuko dira.

11. Atala.

1.- Legebiltzar-tokien banakuntzan sartu ahal izateko, dagokion hauteskunde-barrutian izandako baliozko boto guztien 100etik 3ekoa gutxienez atera beharko da.(1)

2.- Hautagai-zerrendek ateratakoak eta boto zuriak kontatuko dira baliozko bototzat.

12. Atala.

1.- Hauteskunde-barruti bakoitzean alderdi edo hautagai-zerrenda bakoitzari legebiltzar-tokiak ematea, ondorengo arauak erabiliz egingo da:

a) Hauteskunde-barruti bakoitzean aurkeztu daitezen hautagai-zerrendak itxitakoak eta aldaezinekoak izango dira.

b) Botoen kontaketa egin ondoren, zerrendak botorik gehien ateratakotik hasitako hurrenkeran jarriko dira.

c) Zerrenda bakoitzak ateratako baliozko boto guztien biren, hiruren, etabarren arteko banaketa egingo da.

d) Legebiltzar-tokiak, hori egin eta banakin haundienak eman ditzaten zerrendei emango zaizkie, haundienetik txikienerainoko goitik beherako hurrenkeraz.

Toki bat ematerakoan bi hautagai-zerrendek edo gehiagok ematen dituzten banakinak berdinak izatea gertatuz gero, ebazpena hamarrenak aterata egingo da, legebiltzar-tokia hamarren gehien izan ditzan hautagai-zerrendari emanaz.

e) Aurreko zatian esandako araua erabiliz gero berdintasunak oraindik irautea gertatuz gero, legebiltzar-tokia orohar boto gehiago ateratako zerrendari emango zaio.

f) d) letran esandako araua erabiliz banakinak eta botoen guztizkoak berdinak izatea gertatuz gero, lehenengo legebiltzar-tokia zotz eginda emango da, eta ondorengoak txandakatuz.

g) Zerrenda bakoitzari dagozkion legebiltzar-tokien zenbatekoak zehaztu ondoren hautagaiei ematea, zerrendan izan dezaten hurrenkerari hertsiki atxikiz egingo da.

2.- Hautatutako legebiltzarkide aldarrikatutako bat hiltzea, ezinduta gelditzea edo bere tokia uztea gertatuz gero, aldarrikatutako hautagai-zerrenda berean hurrengo egon dadin hautagaiari emango zaio legebiltzar-tokia.

3.- Ordezkaketak legegintza-aldi osoak diraueno egin ahal izango dira.

(1) 6/2000 Legeak aldarazia