Legislación electoral  vasca
Legislación electoral  vasca

I. IDAZPURUA
ERABAKI OROKORRAK

AURKIBIDE
5/1990 Legea zioen azalpena   
15/1998 Legea zioen azalpena   
6/2000 Legea zioen azalpena  
1/2003 Legea zioen azalpena  
4/2005 Legea zioen azalpena  
I. IDAZPURUA 
Erabaki orokorrak
 
II. IDAZPURUA 
Hauteskunde eraketa 
 
III. IDAZPURUA 
Hauteskunde Administraritza 
 
IV. IDAZPURUA 
Hauteskundeetarako deia
 
V. IDAZPURUA
Hauteskunde-bidea
 
VI. IDAZPURUA 
Hauteskundeei eta 
hauteskunde-auzipideetatikako  jazarpenei buruzko 
ihardunbiderako arau nagusiak 
 
VII. IDAZPURUA 
Hauteskundeetako dirusarrerak, 
gastuak eta diru-laguntzak 
 
Xedapenak 
Erabaki gehigarriak, 
aldi baterako, azkenak eta 
baliogabetzeko
 

 

1. Atala.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak araupetzea da Lege honen xedea.

2. Atala.

1.- Legez euskaldun izanik, botua emateko eskubidearen jabe diren guztiak izango dira hautatzaile.

2.- Botua eman ahal izateko, Hautatzaile-Erroldan izena emanda egotea ezinbestekoa izango da.

3. Atala.

1.- Botoa emateko eskubiderik gabekoak:

a) Sendetsitako auzi-epaiz, zigorrak dirauen artean botoa emateko eskubidea kentzezko zigor nagusia edo osagarria jarri zaienak.

b) Sendetsitako auzi-epaiz gaitasungabeko aldarrikatuak; epai horrek beti ere botoa emateko gaieztasuna berariz adierazi beharko du.

c) Epailari-baimenaz sikiatria-eritegiratuak, barnealdiak dirauen artean eta Epailariaren baimenak botoa emateko gaieztasuna berariz adierazten baldin badu.

2.- Atal honetan ohartemandako ondorioetarako, gaitasungabetze edo eritegiratzeez arduratzen diren Epailariek eta Epaitegiek berarizko erabakiak eman beharko dituzte botoa emateko gaieztasunari buruz. Gaieztasun horretaz jabetuz gero, Herri-Erroldari eman beharko diote horren berri, honek beharrezko idaztoharra egin dezan.

4. Atala.

1.- Autonomi Estatutoaren 7. atalean jartzen diren baldintzak betez, hautagai izan eta Lege honetan esaten diren hautaezin-zioen pean ez dauden herritarrak izango dira hautagai.

2.- Azaroaren 27ko 2.917/81 Errege-Dekretuak araupetzen duen Biztanle-Erroldean sartzen diren Espainiako Erregeren familiko kideak, ez eta hauen ezkontideak ere, ez dira hautagai izango.

3.- Hautaezin zio izango da ondorengo ihardunetan aritzea:

a) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko herri-alorrean:

- Sailburuorde, Idazkari Nagusi, Zuzendari, Zuzendariorde, Lurralde-Ordezkari edo Administraritzako aukerango izendapenezko, horiei atxikiriko, beste ezein kargu.

- Lehendakari, Zuzendari Nagusi, Idazkari Nagusi edo erakunde burujabeetako zein norbanako-alorreko legepeko erakunde-izaikietako aukerango izendapenezko beste zein kargu. Alabaina, Eusko Legebiltzarreko kideak, herri-erakunde, izaiki edo zuzeneko nahiz zeharkako herri-partaidetzazko enpresetako zuzendaritzako baltzuango ihardutze-sail edo Arduratze-Batzordetakoak izan daitezke, horien izendapena Eusko Legebiltzarrari baldin badagokio.

- Ararteko edo Arartekoaren Laguntzaile; Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko Buru edo Kide; Ebazpen-Batzordeko Buru edo Kide; Ekonomi eta Gizarte-Kontseiluko Buru; eta erakunde horietam diharduten aukerango izendapenezko kargu.

b) Estaduaren herri-alorrean:

- Epai-Agintaritzaren Kontseilu Nagusiko Lehendakari edo Kontseilukide, Epailari, Auzimaisu edo iharduneango Herri-Salatari. Estaduko Herri-Salatari Nagusi.

- Jaurlaritzako Lehendakari, Ministrari edo Estatuko Idazkari, bai eta Estatuko Administrazioko aukerango izendapenezko beste ezein kargu ere; Jaurlaritzaren Ordezkari, Probintzia-Gobernari eta Probintzia-Gobernariorde eta lurralde-mailan aginpide bereziak izanezko antzeko agintari; Lehendakari, Zuzendari Nagusi edo Idazkari Nagusi, nahiz hauei atxikiriko, herri-legepeko erakundeetako, ihardutze-erakunde burujabeetako, norbanako-legepeko herri-izaikietako nahiz Estaduaren herri-baltzuetako edo Estadua zuzeneko nahiz zeharkako partzuer izanezkoetako aukerango izendapenezko beste edozein kargu. Atzerriko Estadu baten edo nazioarte-mailako erakunde baten aurrean izendapena egiaztatutako eta bizitza han eginiko mandatugintzako Buru. "Banco de Espa¤a"ko Gobernari eta Gobernariorde; Mailegu Ofizialeko Erakundeko eta gainontzeko mailegu-erakunde ofizialetako Lehendakari eta Zuzendari. Hauteskunde-Erroldeko Idazguko Zuzendari eta Nukleo-Segurantzaj­ko Kontseilu Nagusiko Lehendakari, Kontseilari eta Idazkari Nagusi.

- Estadu osoarena baino eremu txikiagoa izanezko lurralde-esparru ezberdinetan Ministeritza bakoitzeko mailarik goreneko lanetan ari daitezenak; lurralde-mailako aginpide mugatua izanezko autonomi-erakundeetako Lendakari, Zuzendari eta eratxikitako kargu, eta bai Jaurlaritzak horietan dituen Ordezkariak; R.T.V.Eko lurralde-Ordezkariak; Gizarte-Segurantzaren Eraenpiderako Erakundeetako tokian-tokiko ihardutze-sailetako Lehendakariak eta Zuzendariak; Jaurlaritzaren Ordezkaritzetako eta Probintzi-Gobernaritzetako Idazkari Nagusiak, ez eta Hauteskunde-Erroldeko idazguko probintzia-Ordezkariak ere, guztiok bere aginte-mendeko lurralde-eremu osoan edo zati baten sartzen diren hauteskunde-barrutietatik.

- Konstituzio-Epaitegiko Lehendakari edo Auzimaisu, Estaduko Kontseiluko edo Kontuen Epaitegiko Lehendakari edo Kontseilukide, Konstituzioko 131.2 atalean aipatzen den Kontseiluko Lehendakari.

- "Defensor del Pueblo" eta honen Laguntzaile.

c) Beste Autonomi Elkarteen herri-alorrean:

- Beste Autonomi Elkarteetako Biltzarretako Kide edo Biltzar horiek izendatu beharreko Autonomi Erakundeetako kide.

- Beste Autonomi Elkarteen Jaurtze-Batzarretako Kide, bai eta Batzar horietako aukerango izendapenezko karguak ere.

d) Europako Elkartearen herri-alorrean:

- Batzordeko Lehendakari, Batzordekide, Idazkari Nagusi edo Zuzendari Nagusi.

- Kontseiluko Lehendakari, kide, Idazkari Nagusi edo Zuzendari Nagusi.

- Zuzentza-Epaitegiko Lehendakari, Epailari, Legelari Nagusi edo Idazkari Nagusi.

- Europako Batzordeko, Kontseiluko edo Legebiltzarreko aholku eta laguntzako ihardutze-sailetako goren karguak.

e) Kondaira-Lurraldeen eta toki-Administraritzen herri-alorrean:

- Kondaira-lurraldeen herri-Administraritzako Zuzendari Nagusi edo baliokide.

- Toki edo kondaira-lurraldeetako erakunde burujabe edo herri-baltzuetako Lehendakari, Zuzendari Nagusi, Eraenlari edo aukerango izendapenezko beste ezein kargu.

f) Hausteskunde-administrazioko edozein organotako kide izatea eta baita udaletako idazkari izatea eta eskualdeko hauteskunde-batzordeetako ordezkari izatea.(1)

g) Era berean, Estaduko Segurantza-Sail eta Indarretan, Ertzaintzan, Foru edo Udal-Ertzaingoetan ari direnak, bai eta iharduneango gudugizon profesional eta osagarrizkoak ere hautaezinak izango dira.

4.- Aurreko idazatian esandako kargu edo egitekoren batean ihardun eta hautagai gisa aurkeztu daitezenek, hautaezina dakarren kargua edo egitekoa erabat edo aldi baterako utzi egin dutela modu sinesgarriz egiaztatu beharko dute dagokien Hauteskunde-Batzordearen aurrean.

5.- Hautagai-zerrenda bateko izan eta hautaezintzat jotako kargu edo egitekoren batera iritsi daitezenek, egoera hori dagokion Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi beharko diote, eta honek aurkezturiko hautagai-zerrendatik hautagaia kentzea aldarrikatuko du.

6.- Azkenik, hautaezinak izango dira:

a) Sendetsitako epaiz askatasungabetzeko zigorra eman zaienak, zigorrak dirauen bitartean.

b) Epaia sendetsitakoa izan ez arren, matxinadaren bategatik zigortuak nahiz biziaren, gorputzeko osotasunaren edo inoren askatasunaren aurkako lege-hausteegatik zigortutako izuekintza-erakundeetako kideak.

5. Atala.-

1.- Hautaezin-zio guztiak bidebatez elkartuezin-zio izango dira.

2.- Gainera, ondorengo ihardun edo karguetan aritzea elkartuezin-zio izango da:

a) Autonomi Elkarteko herri-alorrean:

- Ekonomi eta Gizarte-Kontseiluko, Lan-Harremanetako Kontseiluko, Euskal Gizarte-Ongunderako Kontseiluko, Koperatibetako Goren Kontseiluko eta antzerako aholkularitzako ihardutze-sailetako Lehendakari, Idazkari Nagusi, Kontseilukide edo beste ezein kargu, Legebiltzarkide izan eta kargu horietan aritzeko Legebiltzarrak aukeratutakoak izan daitezenak salbu.

- Autonomi Elkarteko Herri-Administraritzaren edo ihardutze-sail eta erakundeen zerbitzupeko lanariak, egiten diren zerbitzu horien jaurpidea dena dela, zuzendaritza, eraentza edo administraritza hutsean ez diharduten irakaskuntzakoak, osasunketakoak edo ikerkuntzakoak salbu.

b) Estaduko herri-alorrean:

- Kongresuko Diputatuak.

c) Europako Batasuneko sektore publikoan: (1)

- Europako Legebiltzarreko diputatua.

6. Atala.

Eusko Legebiltzarreko kideek norbanako-alorreko lanetan aritu ahal izango dute, honako hauetan salbu:

a) Autonomi Elkarteko iraskunde-mailako Herri-Administraritzako zein nagusiko eraentza, aldezpena, zuzendaritza edo aholkularitza-ihardunak, Administraritza horrek erabaki beharreko diren, herri-zerbitzuren bati zuzenean eragin edo herri-laguntzak edo bermeak lortzera jo dezaten gaietan. Doakienek aitortzen zaien eskubide batez baliatuz zuzenean egin ditzaten norbere-alorreko ihardunak, ez eta arau orokor batean jarritakoa betetzetik datozkien laguntzak edo bermeak ere ez dira arau honen erabiltze-eremuan sartzen.

b) Autonomi Elkartearen diruz ordain daitezen herri-lan, zerbitzu edo horniduren akuratzaile edo zordunkide-ihardunak, edo ihardun horietan ari diren baltzu edo enpresen zuzendaritza, ordezkaritza edo urgazlaritza-eginkizunak atxikita daramatzaten karguak.

c) Legebiltzarkide hautatua izan ondoren eta hori den bitartean, berenez edo baltzuan, Autonomi Elkarteko Herri-Administraritzaren aldeko urgazpen-zerbitzuak edo bestelakorik emateko hitzarmenak egitea.

d) Hautatua izan eta gero, Autonomi Elkarteko herri-alorreko izaikiekin hitzarmenak, zerbitzu edo hornidurak izan ditzaten enpresa edo baltzuetan 100eko 10etik gorako partaidetza izatea, ondare-bidez bada salbu.

e) Funtsean dirubidezko xedea izan eta agirian aurrezki eta maileguetara joarazi dezaten enpresa edo baltzuetako Arduratze-Batzordeburu, Batzordekide, Arduralari, Zuzendari Nagusi, Eraenlari edo baliokideko karguetan ihardutzea.

7. Atala.

Nolanahi ere, Eusko Legebiltzarkideek ez dute edozein erakunde-mailatako herri-Diruegitamuen pentzutango lansari batetik gora jasotzerik izango, ez eta elkartuezineko ihardunei dagozkien ordainsariak aukeratzerik ere, bateragarriak direnengatik bakoitzean dagozkien bidesari eta kalte-ordainen kaltetan gabe.

8. Atala.

Legebiltzarkideek Lege honetan zehazten direnetako elkartuezin-zio izan daitezkeen ihardun guztien adierazpena egin beharko dute, eta bai diru-eskuraketak edo ondare-abantailak ematen dizkieten beste nolanahiko ihardunena eta beren ogasunena ere. Adierazpen hori Legebiltzarrean aurkeztu beharko da, bai legebiltzarkidetasuna jasotzekoan, bai eta beren egoera aldatzekoan ere.

Ihardunen eta ogasunen adierazpen horiek Zuduen Errolda batean sartuko dira. Errolda horrek Legebiltzarreko lehendakaria izango du zaindari eta Legebiltzarrak jar ditzan barne-arauak jaurpide.

(1) 15/1998 Legeak aldarazia