Legislación electoral  vasca
Legislación electoral  vasca

EUSKO LEGEBILTZARREKO HAUTESKUNDEEI BURUZKO EKAINAREN 15EKO 5/1990 LEGEAREN ZIOEN ADIERAZPENA

AURKIBIDE
5/1990 Legea zioen azalpena   
15/1998 Legea zioen azalpena   
6/2000 Legea zioen azalpena  
1/2003 Legea zioen azalpena  
4/2005 Legea zioen azalpena  
I. IDAZPURUA 
Erabaki orokorrak
 
II. IDAZPURUA 
Hauteskunde eraketa 
 
III. IDAZPURUA 
Hauteskunde Administraritza 
 
IV. IDAZPURUA 
Hauteskundeetarako deia
 
V. IDAZPURUA
Hauteskunde-bidea
 
VI. IDAZPURUA 
Hauteskundeei eta 
hauteskunde-auzipideetatikako  jazarpenei buruzko 
ihardunbiderako arau nagusiak 
 
VII. IDAZPURUA 
Hauteskundeetako dirusarrerak, 
gastuak eta diru-laguntzak 
 
Xedapenak 
Erabaki gehigarriak, 
aldi baterako, azkenak eta 
baliogabetzeko
 

 

I

Demokraziadun gizarte ororen beharra da hiritar guztiek hauteskundeetan parte har dezatela bermatzea, horietan aukeratzen bait dira beren ordezkariak izango direnak.

Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 10.3 atalak bakarreango aginpidea aitortzen dio Autonomi Elkarteari "Eusko Legebiltzarrearekin zerikusirik duten hauteskundeetarako barne-legegintzan". Estatutuan ohartematen den hori eginbideratzea du xede Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde-Lege honek.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 28/1983 Legea indarrean jartzetik hona bost urte igaro, eta Hauteskunde-Jaurpide Nagusiaei buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Oinarrizko Legea, hots, ordurarte zeuden hauteskunde-arau guztiak: 20/1977 Erregeren Dekretu-Legea, 39/1978 Legea, 6/1983 Oinarrizko Legea eta 14/1980 Legea indargabetu zituena aldarrikatu izanaren ondorioz, esandako Hauteskunde-Legea eraberritzea aholkagarri egiten zuen arau-zatiketa bat gertatu da azken urteotan. Horretaz gainera, Estaduko Jaurlaritzak 1984.ean aurkeztutako konstituziotasunik ezagatikako jazarpenari buruz Konstituzio-Auzitegiak 1988.eko uztailaren 21ean emandako ebazpena, esandako 28/1983 Legearen zenbait atal baliogatzen zituena, kontutan hartzen badugu, ezinbesteko gertatzen da euskal hauteskunde-arauak oraingo Lege honen bidez egokitzea.

Egoera honek nolabaiteko lege-segurtasunik eza sortarazi edo, gutxienez, hauteskundeetan eskuhartzen duten politika-taldeei eta ihardutze-era ezagun batera jadanik ohituta dauden hautatzaileei zalantzak, argipide-eskeak, kexuak, goradeiak eta zuzenketa-eskeak ekarri diezaizkieke.

Guzti horrek, batetik, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 28/1983 Legea eraberritu beharra adierazten du, hauteskundeei buruzko arau guztiak argitzeko eta, horrela, egon dagoen lege-segurtasunik ezaren arrisku haundiak galerazteko, erizpide kideko eta berdintsuak ezarriz. Bestetik, eraberritze horretan hauteskunde-eraketa osoaren ihardutze-modua hobetzeko beharrezko diren teknika-hobekuntzak eta zuzenketak sartu behar dira.

Horregatik, Hauteskunde-Jaurpide Nagusiei buruzko 5/1985 Oinarri-Legeak eta esandako Konstituzio-Auzitegiaren ebazpenak diotenaren aurka dauden 28/1983 Legeko atalen ordez eta horiek zuzenduz, gaurko arauen egoerari egokitu eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen izaera eta eremua, baita hauteskunde horiek hobetzeko behar diren teknika-hobekuntzak ere, kontutan hartzen dituzten hainbat arau sartzen dira, hauteskunde-ihardunbide berdintsuak izateko zenbait aldaketa eta zuzenketa eginez eta, ondorioz, hauteskunde-bidearen eginkortasunerako behar den lege-segurtasunaren ezinbesteko osagai diren konfiantza eta segurtasuna sortaraziz.

Azkenik, Lege honek Hauteskunde-Jaurpide Nagusiei buruzko Oinarrizko Legean oharteman gabe egon eta hauteskunde-bidearen nolakotasunari hainbat hobekuntza dakarzkioten zenbait gai sartzen ditu.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Lege honetan sartzen diren eta aurreko euskal Hauteskunde-Legea egituratzen zuten atal gehienei nahiko daragieten aldakuntzen eta teknika-hobekuntzen nolakoa kontutan hartuz, legegintza-modurik egokiena erabili da, idazkeraren argitasun eta erabilgarritasunari begira. Lege berri honek ez du xede atal-moltzoaren zati bat aldatzea, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-jaurpide osoaren erabateko birrazterpena egitea baino.

 

II

Zazpi idazpuruk, bost erabaki gehigarrik, bi aldibaterako erabakik, hiru azken erabakik eta indargabetzeko erabaki batek osatzen dute Legearen egitura.

 

III

Erabaki orokorrei buruzko Lehenengo Idazpurua Legearen eremuaren mugapenaz, hautatzailetasunaz, hautagaitasunaz, hautaezinez eta elkartuezinez ari da.

Hautatzailetasuna ahalik eta modurik zabalenean araupetu da, gara-adinarekin, indarreango Hautatzaile-Erroldean sartuta egotearekin eta botoa emateko eskubideaz gabeturik ez egotearekin kidekatuz.

Hautagai izatea politika-aldetik euskaldun den hautatzaile izateari lotuta doa, Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 7. atalak ohartematen duenez.

Hautaezin-zioek, lehenengo eta behin, aginteen banakuntzaren arauerako irizpidea argi eta garbi dute xede. Alde batetik, Euskal Jaurtze-Agintaritzaren eta Legegintzakoaren arteko banakuntza denez; bestetik, berriz, euskal aginteen eta Estaduko aginteen arteko banakuntzaren aldetik. Bigarrenez, hauteskunde-bidearen gardentasuna eta norberekoikeriarik eza bermatze-xedezko hautaezin-zioak jartzen dira.

Legebiltzarkideen elkartuezinei gagozkiela, hauek Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 26.5 atalaren aginduz hauteskunde-legeek araupetu beharreko elkartuezin-egoerak dakartzaten zioei dagozkie.

 

IV

Bigarren Idazpuruak Hauteskunde-Eraketa du gai.

Idazpuru horrek, lehenengo eta behin, hauta daitezkeen 25 legebiltzarkideren kopuru bera finkatzen du hauteskunde-barruti bakoitzeko.

Hauteskundeak kondaira-lurralde bakoitzean egingo dira, ordezkotza-heintasunaren araberako irizpideei atxikiz, legebiltzarkide-tokien banakuntzan sartu ahal izateko emandako baliozko botoen %5ekoa jartzen dela.

Halaber, hautatutako hautagaia hiltzea, honek bere tokia uztea edo ezinduta gelditzea gertatuz gero, aldarrikatutako zerrenda berean hurrengo agertzen denari emango zaio aulkia, zerrenda horretako hurrenkerari jarraiki.

 

V

Hirugarren Idazpuruak Hauteskunde-Administraritza araupetzen du.

Hirugarren idazpuru horrek, erabaki nagusiei buruzko Lehenengo Atalburuan, Hauteskunde-Batzorde eta Sailetan egituratzen den hauteskunde-erakuntza zehazten du, Euskal Hauteskunde-Administraritza hiru moetatako Hauteskunde-Batzordek osatuta geratzen dela: Autonomia-Elkarte osoan aginte-mendea duen Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea, hauteskunde-barruti bakoitza bere aginte-mendeko duen Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordea, eta aginpidez epailaritza-barrutietara mugatzen den Eskualdeko Hauteskunde-Batzordea.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak, bere aginpideen barruan, herritarrek botoa emateko eskubidea erabili eta hauteskundeetan eskuhar dezatena bermatzera laguntzen du, hauteskunde-gaietan, aldi hau zuzentzen duten Hauteskunde-Batzordeei laguntza eginkor eta iraunkorra emateko ihardutze-sail aginteduna Herrizaingo-Saila dela.

Esandako Hirugarren Idazpuruko Bigarren Atalburua Hauteskunde-Batzordeez ari da, beren osatze-modua, aginpideak, erakuntza eta ihardutze-modua araupetzen direla.

Hauteskunde-Batzordeen osatze-moduari gagozkiola, epai-agintaritzako kideei ematen zaie Hauteskunde-Batzordeetako lehendakaritza eta auzimaisuei, epailariei eta legelari edo zuzenbide-lanbidedunei batzordekide izatea; beraz, politika-epailaritzako osatze-modua jartzen da, argi eta garbi.

Alde beronetatik, Legeak Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen benetako iraunkortasunezko iharduera ziurtatzen du, Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen iharduera hauteskundeak izan eta ehun egun igaro arte bermatuz. Bestalde, Hauteskunde-Batzordetako kideen ordezkapen-jaurpidea zehazten da eta Batzorde horietako kideen aldaezintasuna finkatzen.

Hauteskunde-Batzordeek Hauteskunde-Erroldeari buruzkoan dituzten aginpideak, Konstituzio-Auzitegiaren 1988.eko Uztailaren 21eko ebazpenaren arabera zehazten dira.

Hirugarren Idazpuruko Hirugarren Atalburua Hauteskunde-Sail eta Mahaiei buruz ari da.

Hauteskunde-Sail, Mahai eta Tegien zenbatekoa eta mugak jarri eta argitaratzeari buruzko hauteskunde-erakuntza, Hauteskunde-Erroldearen Idazguak Euskal Autonomi Elkartean dituen Ordezkaritzei dagokie.

Hauteskunde-Mahaiak, Udaletan, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen zaingopean, zozketa-bidez hautatutako Mahaipuru batek eta bi Mahaikidek osatuzkoak izango dira, Batzorde hauei, horrela, alderdikeriarik gabekoak izateko berme guztiz Udalei ematen zaien administraritza-lana kenduz.

 

VI

Laugarren Idazpuruak, indarreango Jaurlaritza-Legeari atxikiz, Lehendakariaren Dekretuz egin beharko den Hauteskundeetarako deialdia du gai, deia egitezko Dekretua Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu eta hauteskundeak berrogeita hamalaugarren egunetik hirurogeigarrenera bitartean egingo direla finkatuz.

 

VII

Boskarren Idazpuruak hauteskunde-bideari dagokion guztia araupetzen du, beren Sail eta guztiko bederatzi Atalburutan zehar.

Lehenengo Atalburua hautagaien aurkezpen eta aldarrikapenaz ari da, eta ordezkari nagusia eta hautagai-zerrendakoa, Hauteskunde-Administraritzarekiko harremanetan beronen laguntzaile direnez, araupetzen dira.

Hautagai batzuezko hauteskunde-barrutikako heintasunaren araberako erapidea denez gero, hautagaien aurkezpena politika-alderdien, baterakundeen eta hauteskunde-batasun eta bazkunen esku uzten da, azkeneko bi horiei buruzko berarizko arauak jarriz.

Batasunekiko araupeketak, elkartuta aurkezten diren alderdi edo baterakundeei hautagai-zerrendak berenez aurkeztea debekatu egiten die. Halaber, hauteskundeetara aurkezten diren politika-taldeei, hauteskunde-barruti berean hautagai-zerrenda bat baino gehiago aurkeztea debekatu egiten zaie. Hauteskundeetara aurkeztu direnen arteko aukera-berdintasunaren arauerako oinarri-irizpidea bermatu nahi da horrela, hautagaiei dagozkien herri-laguntzak hautagai-zerrenda bakoitzari ematen zaizkionez gero, debeku hori izan ezean aukera-berdintasuna kaltetan aterako bait litzateke.
Bazkunak, barrutiko Hautatzaile-Erroldean sartutakoen 100eko 1ekoen izenpea eskatuz, araupetzeak zera du xede: herri-laguntzez baliatuz, bere zuduak aldezteko berenezko bideak izan behar dituzten arren, hautatzaileei bere aukera egin dezaten jaurtze-egitasmo batzuk aurkeztea helburu duen ihardun bat bestetarakotuz herritarrentzat nahaspide gertatu behar ez duten gutxi batzuen nahientzako ozengailu bat aurkitzea xede izan dezaten hautagai-zerrendei bideak istea.
Hautagai-zerrenda baten baino gehiagotan egotea debekatu egiten da eta, horren ariora, hautagai-zerrendak aurkeztekoan hautagai bakoitzaren onarpena egiaztatzez gainera, hautagai-zerrenda baten baino ez daudela adieraztea eskatzen zaie. Halaber, Hautatzaile-Erroldeko zerrendetan sartuta egon gabe, hautagai izateko aukera ematen da, beti ere administraritza-egoitza Autonomi Elkarteko ezein udalerritan izan beharko duela.

Hauteskunde-bidearen aldi honetan, hautagaiek hautagaitasun-baldintzak betetzen dituztela eta hautagai-zerrendak jarrita dauden arauei atxikiz eginda daudela egiaztatzea dute Batzordeek funtsezko egiteko, arau horiek, hautagai bakoitza zerrenda baten baino ez dela agertzen eta zerrendok garbi eta egiaz eginda daudeneko lege-segurtasuna hautatzaileei bermatzera jotzen dutela. Horretxegatik, atzera egitea, hiltzea edo hautaezinen bat agertzea gertatutakoan salbu, zerrendetako izen-hurrenkera ez dago zerrendok behin-betiko aldarrikatu ondoren aldatzerik, ordezkaketa egiteko hurrenkera ordezkoen izenena bera dela. Agindu-bidezko zuzenketez gainera, beste hautagai-zerrenda batzutako ordezkariek egin ditzaketen jazarpenak ere araupetzen dira eta, hori, legezko segurtasuna eta hauteskunde-bidearen argitasuna eta gardentasuna bermatzeko helburu beraz.

Aldarrikapenaren bidezkotasunik eza, hautagai-zerrendek berenez dituzten akatsak eta hautagaiei banaka dagozkienak elkarrengandik bereiziz araupetzen da, hautagaiak aurkeztekoan izandako akatsek nahitaez hautagai-zerrenda osoari zertan eraginik ez dutela eritzi eta, noiz nola, ondorio ezberdinak ematen zaizkiela.

Hautagai-zerrendak aldarrikatuta, Administraritza-Auzipidetarako Auzitegian egin beharko den hautagai eta hautagai-zerrenden aldarrikapenaren aurkako jazarpena araupetzen da.

Hauteskunde-amarruak edo lege-aldetikako gehiegikeriak galerazteko xedez halaber, behin hautagai-zerrendak aldarrikatuz gero, beren hautagai-zerrenda osoa hauteskundeetatik ken dezaten politika-alderdi edo, hala badagokio, hautagaiei Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek jarri ahal izango dizkieten zigorrak araupetzen dira.
Hauteskunde-ekintzaldiari buruzko arauak Legearen esandako Boskarren Idazpuruko Bigarren Atalburuan ematen dira.
Lehenengo Sailaren erabaki orokorrek hauteskunde-ekintzaldia hamabost egunekoa izango dela finkatzen eta Eusko Jaurlaritzaren erakunde-mailako zabalkundea araupetzen dute.

Bigarren Atalburu horretako Bigarren Sailean hauteskunde-zabalkundearen ondorioetarako aurre-ekintzaldia araupetzen da, horrela, hauteskunde-auzien iturburu izan litezkeen ulertze-moduen zio diren lege-hutsuneak galeraziz eta hauteskunde-zabalkunderik egiterik izango ez dutenak finkatuz. Azkenik, hautagai-zerrendek, hauteskunde-ekintzaldiak dirauen bitartean, egunkarietan eta norbanako-alorreko mezubideetan iragarkiak akuratzeko eskubidea dutela esaten da, hauteskunde-zabalkunderako iragarkiak norbanako-alorreko TB-irratetxeetan akuratzerik izango ez dela.

Hirugarren Saila hautagai-zerrendak hauteskunde-ekintzaldian herri-tegi eta lekuneez doan baliatzeaz ari da, hautagai-zerrenda guztientzako, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen bitartez, zuzentasun eta aukera-berdintasunaren araberako irizpideei atxikiz, tegi eta lekune horiek izendatzeko modu ezberdina ezarriz. Bestalde, politika-taldeen erantzukizuna, egindako hauspen edo kalteengatikakoa, zehazten da, eta bai idatzi-irudizko iragarkiak baimendutako lekuetatik kanpo jartzeagatikako zigorra eta hauteskundeak bukatu ondoren hauteskunde-iragarkiak kendu beharra ere.

Herri-mailako mezubideetan doango iragarraldiez baliatzeko eskubidea ere araupetzen da Laugarren Sailean, iragarraldi horiek politika-alderdi bakoitzak Eusko Legebiltzarrerako aurreko hauteskundeetan ateratako botoen guztizko zenbatekoaren heinean emanez. Era berean, doango iragarraldien banaketa-saloa Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari egiteko, Irrati eta TB Batzordea ere araupetzen da.

Halaber, aginpidea aitortzen zaio Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari Irrati eta TB-ko herri-mailako mezubideetan doango hauteskunde-iragarraldiak banatzeko, eta hauteskunde-iragarkien doango denboraldia banatzeko neurri-taula ere finkatzen da, haiek iragartzeko unea eta hurrenkera zehazteko arauekin batera.
Boskarren Sailean zuzenketarako eskubidea jasotzen da.

Azkenik, Seigarren Sailean iritzi-itaunketak eta ikerketak argitaratzeko jaurpidea araupetzen da, hauteskunde-eguna baino hogei ordu lehenagotik hauteskundeei buruzko iritzi-itaunketen eta ikerketen emaitzak zabaltzeko debekua azpimarratzen dela.

Legearen Boskarren Idazpruaren gainerako Atalburuek, Hauteskunde-tegia irekitzen denetik erabateko boto-kontaketa eta hautatutako legebiltzarkideen aldarrikapena egin arteko aldi berezien bilbakuntza egiten dute.

 

VIII

Legearen Seigarren Idazpuruak agiripaperak eta hauteskunde-jazarpenak aurkezteko eta egiteko modua araupetzen du, administrazio-bideei dagozkienetarako bide erraz eta azkar ebaztekoa jarriz.

 

IX

Zazpigarren Idazpuruak hauteskunde-eskuraketak, gastuak eta dirulaguntzak araupetzen ditu.

Zazpigarren Idazpuruko Lehenengo Atalburuak hauteskunde-kontaduritzaz arduratuko den hauteskunde-administraria jartzen du.

Bigarren Atalburua hauteskunde-kontuei eta kontaduritza zehatzari dagokie.

Hirugarren Atalburuan araupetzen dira hauteskunde-eskuraketak eta ekarketa-iturburuak, Eusko Jaurlaritzak politika-alderdien hauteskunde-gastuetarako herri-laguntzen pentzutango aurrerapena emateko aukera ohartarazten dela.

Laugarren Atalburuak mugatu egiten ditu hauteskunde-gastuak, hautagai-zerrendak aurkezten dituzteneko barrutietako legezko biztanle-kopuruaren eta hamazazpi pezeten arteko biderketa eginda ateratzen dena hauteskunde-barruti bakoitzeko mugatzat jarriz, kopuru hau barrutiko hogeitabost miloi pezetako kopuruz gehitu daitekeela.

Boskarren Atalburuan hauteskunde-kontaduritzaren zaingoa, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak eskuhartuz, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeen bitartez egingo dela araupetzen da.

Hauteskunde-gastutarako herri-dirulaguntzak finkatzeko arauak Seigarren Atalburuan zehazten dira.
Azkenik, Zazpigarren Atalburua hauteskunde-eskuraketa eta gastuei buruzko atalburuetan ohartematen dena hausteagatik ezarriko diren zigorrez ari da.

 

X

Legearen Lehenengo Azken Erabakia, hauteskunde-jaurpide orokorrari buruz indarrean dagoen araupidetzara, eta berariz, Lege honetan ohartematen ez den guztietan erabili beharreko izango den Gorte Nagusietarako Diputatuen hauteskundeetarako ohartemandakoetara joarazten duen txatal moduan eratzen da.