|
Lehenengoa.-
1.- Hauteskunde-egiteraldiak ekarri ditzan gastu guztiak
Autonomi Elkartearen Guztizko Diruegitamuen pentzutangoak
izango dira, horietarako dirubideak Euskal Herriko Autonomi
Elkartearen Ekonomi Itunea onartzezko 12/1981 Legearen II.
Atalburuak dioenez egitearen kaltetan gabe. Gastu horietan,
Hauteskunde-Batzordeen ihardunarenak, eta Batzordetako Idazkaritzetan
zerbitzu egiten dutenez bestekoak izan eta Batzordeak bere
egitekoa ahalik eta ondoen betetzeko beharrezko eritzitako
lanari teknikari edo laguntzaileek ekar ditzatenak sartuko
dira. Ahal dela, eta Batzordeen ihardunaren bereizkeriarik
ezarentzat kaltegarri izan ez dadin guztietan, lanari teknikari
eta laguntzaile horiek, Autonomi Elkarteko Administraritzaaren
zerbitzuan dihardutenak izango dira, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordearentzat Lege honetan ohartemandako
jaurpidea salbu.
2.- Nolanahi ere, Hauteskunde-Batzordeetako kideei eta
hauen zerbitzuko lanariei buruzko bide-sari eta diruzko
beste sariak bere gainontzeko irabazpideekin baterakoak
izan ahal izango dituzte, eta horien dirubide-zaingoa indarrean
dauden legeei atxikizkoa izango da.
3.- 20.3. eta 132 Bigarren III. ataletan jasotakoaren
arabera sortutako gastuak Eusko Legebiltzarreko aurrekontu-atalaren
gastuen egoeraren kontura finantzatuko dira. (1)
Bigarrena.-
Lege honetako 23.1 atalean ohartemandakoetarako, Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordeen lurralde-eremuak epaikaritza-barrutienak
izango dira.
Hirugarrena.-
Hauteskunde-Jaurpide Nagusiei buruzko ekainaren 19ko 5/1989
Oinarrizko Legearen Erabaki Gehigarrietako Lehenengo 2 zenbakian
ematen diren manuak bere osoan edo zati baten aldatzen direneko
Lege honetako atalak idazki honetan legegintzan taiuz aritzeko
arrazoiegatik jarri dira; ondorioz, Oinarrizko Legeko manu
horiek aldaketarik izaten duten une berean aldatutakotzat
ulertuko dira Lege honetako atal horiek.
Laugarrena.-
Lege honetan ohartemandako zenbatekoak lehenagotik zehaztutako
pezeta-kopuruei buruzkoak dira. Eusko Jaurlaritzako Herriogasuntza-Sailaren
Aginduz, zenbateko horiek hauteskundetarako deia egin ondorengo
zazpi egunetan eguneratuko dira. (1)
Boskarrena.-
Lege honetan ohartemandako elkartuezinekiko jaurpidea,
hemen agintzen denari jarraiki, hautatutako legebiltzarkideekin
ere erabiltzeko izango da.
ALDI BATERAKO ERABAKIAK
Lehenengoa.-
1.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Maikideen
lehenengo hautaketa, 18. ataleko ihardunbidearen arauera,
Lege hau indarrean jarri ondorengo hirurogei egunen barruan
egin beharko da.
2.- Zuzentzako Goren-Epaikaritzako eta Eusko Legebiltzarreko
Lehendakariek egindako hautaketen berri emango die Eusko
Jaurlaritzari, honek horien izendapena egin eta Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordea osatuko dutenen izenak argitara
Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian eman ditzan, eta
Batzorde hori ahalik eta azkarren eratuko da.
Bigarrena.-
Hauteskunde-Jaurpide Nagusiari buruzko Oinarrizko Legeko
8.6 atalak indarrean dirauen bitartean, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen
lurralde-eremuak 1979.eko Toki-mailako Hauteskundeetarako
jarritakoekin baterakoak izango dira.
AZKEN ERABAKIAK
Lehenengoa.-
Lege honetan ohartematen ez denerako hauteskunde-jaurpide
nagusiari buruz indarrean dauden arauak erabili beharko
dira, eta berariz, Gorteetako Diputatu Nagusien hauteskundeetarako
ohartemandakoak, hauteskundeen nolakoaren eta eremuaren
ondoriozko egokiketak eginik, noski, eta batean estatu-mailako
erakunde direnak, bestean, bere aginpideen eremuan, Euskal
Herriko Autonomi Elkarteko Administrazioari dagozkionak
izango direla kontutan hartuz.
Bigarrena.-
Berariz besterik esaten bada salbu, Lege honetan jartzen
diren epeak eta aldi-mugak kontatzeko egunak beti egutegi-egunak
izango dira.
Hirugarrena.-
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu
dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.
Laugarrena.- (1)
Eusko Jaurlaritzak ahalmena du lege hau garatzeko egoki
iritzi dituen xedapenak emateko.
15/1998KO
LEGEAREN AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu
eta biharamunean jarriko da indarrean.
BALIOGABETZEKO ERABAKIA
Lege hau indarrean jartzean, Ekainaren 30eko "euskal Legebiltzarkideen
ordezkaketa Araupetzeko" 8/1981 Legea, Azaroaren 25eko "Eusko
Legebiltzarreko Hauteskundeak Araupetzeko" 28/1983 Legea,
Abenduaren 19ko "Eusko Legebiltzarrerako 1984.eko Hauteskundeetan
erabili beharreko boto-atabakak, gelatxoak, boto-txartelak,
eskutitz-azalak eta gainontzeko agiripaperak atxikiko zaizkien
eredu ofizialak zehazteko" 274/1983 Dekretua; Urtarrilaren
16ko "Azaroaren 25eko 28/1983 Legearen 5. atala osatuzko"
15/1984 Dekretua; Urtarrilaren 23ko "Irrati eta Telebistarako
Batzordeari" buruzko 3171984 Dekretua; Urtarrilaren 30eko
"Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan eskuhar dezaten hautagai-zerrenden
kontaduritza-liburuari" buruzko 42/1984 Dekretua; Otsailaren
6ko "Herri-jabetzapeko adierazpideetan doango tokiak uzteari"
buruzko 40/1984 Dekretua; Otsailaren 13ko "Irrati eta Telebistarako
Batzordeari buruzko Urtarrilaren 23ko 31/1984 Dekretuaren
3.2 atala idazkeraz adatzeari" buruzko 47/1984 Dekretua;
Otsailaren 13ko "Herri-jabetzapeko Adierazpideetan doango
tokiak uzteari buruzko Otsailaren 6ko 40/1984 Dekretuaren
3. atala idazkeraz aldatzeari" buruzko 48/1984 Dekretua;
Irailaren 25eko "Eusko Legebiltzarrerako 1984.eko Hauteskundeetan
erabili beharreko boto-atabakak, gelatxoak, boto-txartelak,
eskutitz-azalak eta gainontzeko agiripaperak atxikiko zaizkien
eredu ofizialak zehazteko" 204/1986 Dekretua eta Lege honen
aurkako gainontzeko manu guztiak baliogabetuta geratuko
dira.
15/1998 LEGEAREN XEDAPEN
INDARGABETZAILE BAKARRA
Indargabetauk daude: «Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
aplika daitezkeen hauteskunde-arauak garatzen dituen» abuztuaren
3ko 250/1993 Dekretua, «Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak
onartu beharreko hauteskunde-agirien ereduak argitaratzeari
buruzko» 1994ko maiatzaren 9ko Agindua, eta lege honetan
ezarritakoari kontrajartzen zaizkion gainerako xedapen guztiak.
1/2003 LEGEAREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indarrik gabe gelditzen dira uztailaren
28ko 330/1994 Dekretuaren "Artekariak eta ahaldunak
izendatzea" izeneko 5. eranskinean jasotako eredu ofizialak.
Dekretu horretan zehazten dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan
erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-orri, kartazal
eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak; orobat,
indarrik gabe gelditzen dira beste hauek ere: material hori
eskura jartzeko prozedura, aipatutako 330/1994 Dekretu hori
aldatu zuen irailaren 8ko 228/1998 Dekretuaren 2.2 artikulua
eta lege honetan ezarritakoaren aurka doan xedapen oro"
(1)15/1998
Legeak aldarazia
|