|
I. Atalburua Hautagaien Aurkezpena
eta Aldarrikapena
Lehenengo Saila: Hauteskunde-Administraritzaren Aurreko
Ordezkariak
48. Atala.
1.- Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu nahi
duten alderdi, baterakunde, batasun eta bazkunek Hauteskunde-Administraritzaren
aurrean beren izenean ihardutzeko ordezkariak hautatuko
dituzte.
2.- Ordezkari orokorrek aurkezten diren alderdi, baterakunde
eta batasunen izenean ihardungo dute Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordearen aurrean. Hautatzaile-bazkunen suztatzaileak
bazkun horien ordezkari orokor izango dira, eta berorien
izenean ihardungo dute Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen
aurrean.
3.- Hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariak zerrenda horietako
hautagaien ordezkari izango dira eta, hautagai-zerrendaren
izenean, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen oharpen
guztiei men egin eta somatu daitezen akats edo oker guztiak
zuzentzeko bere laguntza emateko eskubidea eta eginbeharra
izango dute, eta hautagaiek, hautagai-zerrenda onartze hutsarengatik,
hauteskunde-gaietako auzibideetan iharduteko esku ematen
ematen diete. Ordezkarien erabakiek hautagai-zerrenda behartu
egingo dute lege-aldetik.
4.- Alderdi eta baterakunde bakoitzak ordezkari orokor
bana eta ordezko beste bana hautatuko dituzte, idatziz,
Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen aurrean, hauteskundeetarako
deia egin eta zortzi egunen barruan. Batasunek dei hori
egin ondorengo hamar egunen barruan egingo dute. Idatzi
horretan hautatutakoen onarpena adierazi beharko da. Ordezkoak
ordezkari orokorra kanpoan izatea, hiltzea edo ezinduta
gelditzea gertatuz gero baino ezin izango du jokatu.
5.- Ordezkari orokor bakoitzak, idatziz, deia egin eta
hamar egunen barruan, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen
aurrean, bere alderdi, baterakunde eta bazkunak hauteskunde-barruti
bakoitzean aurkez ditzan hautagai-zerrendetako lurralde-ordezkariak
eta dagozkien ordezkoak hautatuko ditu. Idatzian hautatutakoen
onarpena adierazi beharko da. Ordezkoek lurralde-ordezkariak
kanpoan izatea, hiltzea edo ezinduta gelditzea gertatuz
gero baino ezin izango dute jokatu. Ordezkari hauek eta
hauen ordezkoek hautagai-zerrenda aurkezten deneko barrutian
izan beharko dute beren egoitza.
6.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak bi eguneko
epearen barruan jakinaraziko dizkie Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeei hauen barrutiko hautagai-zerrendetako
lurralde-ordezkarien izenak.
7.- Hautatzaile-bazkunen suztatzaileek hautagai-zerrendak
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeen aurrean aurkezteko
unean bertan hautatuko dituzte beren zerrenden lurralde-ordezkariak
eta hauen ordezkoak. Hautaketa horiek orduan bertan onartu
beharko dira.
8.- Hautagai-zerrendetako lurralde-ordezkariek, boto-emanketako
eguna baino zazpi lehenago artekoan, idatziz, eskudun bat
eta bi ordezko gehienez izendatu ahal izango dituzte, Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordeen aurrean. Idatzian izendaturiko eskudunen
eta ordezkoen onarpena adierazi beharko da.
Eskudunek hautagai-zerrendako lurralde-ordezkariak
dituen ahalmenak eurak izango dituzte dagokien Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordearen aurrean.
Bigarren Saila: Hautagai-Zerrenden Aurkezpena
49. Atala.
1.- Honako hauek eskuhartu ahal izango dute Eusko Legebiltzarrerako
Hauteskundeetan, hautagaien edo hautagai-zerrenden aurkezpena
egin ondoren:
a) Politika-alderdiei buruzko legeetan horretarako
ohartemandako Erroldean izena emandako politika-alderdi
eta baterakundeek.
b) Aurreko idazatian aipatutako alderdi eta baterakundeek
hauteskundeetarako egindako batasunek.
c) Hauteskunde-barruti bateko hautatzaileen bazkunek.
2.- Hauteskundeetara batera aurkezteko batasun-itunea egin
dezaten alderdi eta baterakundeek Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari
jakinarazi beharko diote, deia egin eta hamar egunen barruan.
Jakinarazpen horretan batasunaren izena, jaurpide izango
dituen arauak eta horren zuzendaritza edo koordinazioko
ihardutze-saileko buru direnak adierazi beharko dira. Batasunak
hautagai-zerrendak Kondaira-Lurralde baten baino gehiagotan
aurkezten baditu, jakinarazpen hori Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari
adierazi beharko zaio.
50. Atala.
1.- Hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek edo hautatzaile-bazkunen
suztatzaileek beren hautagai-zerrendak, deia egitezko Dekretua
Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu eta hamaboskarren
eta hogeigarren egunen arteko aldian, bi egunok barne, aurkeztuko
dizkiote Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari.
2.- Aurkezpen-idazkian honako hauek zehaztuko dira:
a) Hauteskunde-egiteraldian ezin aldatuko diren izena,
izenlaburrak eta ezaugarri-ikurra. Ez dira onartuko:
- legez eraturiko beste alderdienekiko edo ohiz
erabili dutenekiko nahaspide izan daitezkeen;
- Euskal Herriaren, kondaira-lurraldeen, udalen
edo horietako erakunde nahiz sailetako harmarria, ikurrina,
irudiak eta bestelako ikurrak izan ditzaten edo horiek bezalako
izen, izenlabur edo ezaugarriak.
b) Hautagaien eta ordezkoen izen-abizenak, egoitza
zehatza, eta bai bakoitza zerrendan zenbakarrena den ere.
Hauteskundeetarako baterakundeak edo batasunak izan daitezenean,
hautagaiaren izenaren ondoren zein alderdi edo baterakundetako
den berariz zehaztu ahal izango da, alderdi edo baterakunde
hori barruti berean berenezko hautagai-zerrendarekin aurkezten
ez bada. Hautagaien izenaren ondoan politika-atxikitasunik
gabea dela adierazi ahal izango da.
c) Kondaira-Lurraldeko hiriburuan bizi den hautagai-zerrendako
lurralde-ordezkariaren izen-abizenak. Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeek ordezkariarekin izango dituzte harreman
guztiak, ez beste inorekin.
d) Hautagai-zerrendan sartzea onartzen delako egiaztapen-agiria,
hautagai eta ordezko bakoitzak izenpetuta, eta baita Autonomi
Elkarte osoan zerrenda batean baino ez dagoelako adierazpena,
eta hautagai izateko baldintza guztiak betetzen dituelakoarena
ere. Adierazpenak Estatuko Nortasun-Txartelaren aldakia
eramango du berebaitan.
e) Hautagaia Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Hautatzaile-Erroldean
sartuta dagoelako egiaztagiria. Esandako Erroldeko zerrendetan
ez agertzea gertatuz gero, Autonomi Elkarteko ezein Udalerritan
administrazio-egoitza duelako egiaztagiria eraman beharko
da. Eta Autonomi Estatutuaren 7. atalaren 2. idazatiak hartzen
dituenentzat, legezko euskalduntasuna ematen duten gainontzeko
baldintzak betetzen dituztelako adierazpena.
3.- Politika-alderdiek, baterakundeek eta batasunek aurkeztu
ditzaten zerrendek euren lurralde-ordezkariek izenpetuta
egon beharko dute. Hautatzaile-bazkunak izan daitezenean,
horien suztatzaileek izenpetuta.
4.- Alderdi politikoek, federazioek, koalizioek edo
hautesleen elkarteek aurkezten dituzten hautagai-zerrendetan,
%50, gutxienez, emakumeak izango dira. Proportzio hori hautagai-zerrenda
osoan eta sei izeneko tarte bakoitzean mantenduko da. Lurralde
historikoko hauteskunde batzorde eskudunek, inola ere, artikulu
honetan hautagien nahiz ordezkoen kasuan ezartzen dena betetzen
duten hautagai-zerrendak baino ez dituzte onartuko. (1)
51. Atala.
1.- Ezein hautagaik edo ordezkarik ezingo du zerrenda bakar
batean baizik egon edo hauteskunde-barruti bakar batetik
baizik aurkeztu.
2.- Ezein politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-batasun
edo bazkunek ezingo du hauteskunde-barruti berean hautagai-zerrenda
bat baino aurkeztu.
3.- Baterakundeen edo batasunen batean sartutako ezein
taldek ezingo du bera osakide deneko baterakundeak edo batasunak
hautagai-zerrenda bat aurkeztutako hauteskunde-barrutian
bere berenezko hautagai-zerrendarik aurkeztu.
52. Atala.
Zerrendek bete behar diren legebiltzar-toki hainbat
hautagai izan beharko dituzte eta, gainera, hiru ordezko,
gutxienez eta bost gehienez. Ez da baldintza hori bete ez
dezan zerrendarik onartuko.
53. Atala.
1.- Hautatzaile-bazkunak hauteskunde-barruti bakar baterako
eratuko dira. Hauteskunde-ekintzaldian beste hauteskunde-barruti
batzuetako beste hautatzaile-bazkunekin ihardun ahal izango
dute batean, beste inorekin ez.
2.- Hauteskunde-bazkun bat sortarazteko, dagokion hauteskunde-barrutiko
hautatzaile-erroldean sartutakoen ehuneko batekoen izenpeak
gutxienez beharko dira. Hautatzaile bakoitzak ezingo dio
laguntza hori hauteskunde-bazkun bakar bati baino eman.
3.- Legez eskatzen den izenpe-zenbatekoa eta izenpetzaileen
nortasuna herri-sendesle baten aurrean izenpetutako onespen-idazki
baten bidez egiaztatuko da Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen
aurrean.
4.- Hautatzaile-bazkunek ezingo dituzte politika-alderdiek
nahiz baterakundeek bere dituzten ikur eta ezaugarriak erabili.
54. Atala.
1.- Bigarren Sail honetako agiripaper guztiak jatorrizko
agirietan aurkeztuko dira.
2.- Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek
agiri guztien kopia bat egin eta Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordera
bidaliko dute. Agiri horien jatorrizkoa Lurralde Historikoko
hauteskunde-batzordeen zaintzapean geratuko da. (2)
55. Atala.
1.- Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeko Idazkaritzak,
aurkezpena egin deneko eguna eta ordua erasota izan ditzan
biderapen-agiria egin, eta hartu duelako egiaztagiria emango
du.
2.- Idazkariak, hautagai-zerrenda bakoitzari aurkezte-hurrenkeraz
dagokion zenbakarrena jarriko dio. Zenbakarren horri argitalpen
ofizial guztietan eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzorde
bakoitzeko agiri-sortan eutsiko zaio.
Hirugarren Saila: Hautagai-zerrenden iragarpena
56. Atala.
1.- Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu eta
biharamonean, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeko
Lehendakariak horiek Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian
argitaratu daitezela aginduko du eta, epe beraren barruan,
agirisortaren kopia bat Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari
bidaliko dio. (2)
2.- Hauteskunde-barruti guztietako hautagai-zerrendak,
hautagai zerrendok aurkezteko epearen azken egunaren ondorengo
bigarren egunean iragarriko dira. Egun horretantxe argitaratuko
dira Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian.
3.- Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu dadin egunaren
biharamonean, hautagai-zerrenda guztiekiko agirisorta Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeek ihardun diharduten tegietan egongo
da, hauteskundeetara aurkezten diren hautagai-zerrenden
lurrralde-ordezkariek ezagutu, eta hala egokituz gero, jazarri
dakizkion.
Laugarren Saila: Hutsen zuzenketa eta jazarpenak
57. Atala.
1.- Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo
lau eguneko epearen barruan, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea
bilduko da, hauteskunde-barruti batetik baino gehiagotatik
aurkezten den hautagairik ez dagoela egiaztatzeko eta, hala
behar izanez gero, Lege honen 59. atalean ohartematen denaren
arabera, doakionari gorabehera horren berri emateko.
2.- Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak hautagai-zerrendak
aurkezteko epea bukatu dadin egunaren biharamonean bilduko
dira, aurkeztutako agiri-sorta aztertzeko. Somatutako arauzkontrakotasunak
hautagai-zerrendaren lurralde-ordezkariari adieraziko zaizkio,
hutagai-zerrendak argitaratzetik hasi eta bi eguneko epearen
barruan. Ordezkariak bi eguneko epea izango du gora jo edo
hutsak zuzentzeko.
58. Atala.
1.- Hauteskundeetara aurkezten diren hautagai-zerrenden
lurralde-ordezkariak hautagai-zerrendei jazarri ahal izango
zaizkie, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu
eta bi eguneko epearen barruan.
2.- Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak, epe horren
barruan, jazarpena egin zaion hautagai-zerrendaren ordezkariari
jakinaraziko dio, bidezko deritzan aldezpena egin dezan.
Jazarpena egin zaion hautagai-zerrendaren lurralde-ordezkariak
bi eguneko epea izango du zuzenketak egiteko.
59. Atala.
1.- Hautagairen bat edo ordezkoren bat barruti batzutako
zerrendetan agertzea gertatuz gero, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak,
agindu-bidez edo doakionen batek eskatuta, zerrendetako
bat aukeratu dezaneko eskea egingo dio hautagaiari. Barruti
bateko zerrenda batean baino gehiagotan agertzea gertatuz
gero, modu berean ihardungo du dagokion Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeak.
2.- Behin-betiko aldarrikapena baino lehenago aukera hori
egin ez badu, ordezko gisa agertu dadineko zerrendatik edo
zerrendetatik kendu egingo da. Zerrenda baten baino gehiagotan
hautagai gisa agertzen bada, zerrenda guztietatik kenduko
da.
Boskarren Saila: Hautagaien aldarrikapena
60. Atala.
Hauteskundeetarako deia argitaratu eta hurrengo hogeita
zazpigarren egunean, Kondaira-Lurraldetako Hauteskunde-Batzordeek
hautagaien aldarrikapena egingo dute.
61. Atala.
1.- Ondoren esaten diren zertzeladatako bat gerta dadinean,
Hauteskunde-Batzordeek ez dute hautagai-zerrenden aldarrikapenik
egingo:
a) Epez kanpo aurkeztu daitezenean.
b) Beharrezkoa den hautagai-zenbatekorik ez dutenean.
c) Idazpuru honen Bigarren Sailean jarritako baldintzetakoren
bat betetzen ez denean.
2.- Zuzendu gabe utzitako akatsak hautagaiei baino ez dagozkienenan,
horiek kendu eta zerrendaren aldarrikapena egingo du, hori
eginez gero aurreko zatiko b) idazatian esandakoa gertatzen
bada salbu, orduan ez bait du hautagai-zerrendaren aldarrikapenik
egingo.
62. Atala.
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak aldarrikatutako
hautagai-zerrendak biharamonean argitaratuko dira Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
63. Atala.
1.- Zerrendak behin-betiko aldarrikatu ondoren ez da horietan
inolako hurrenkera-aldakuntzarik onartuko. Aldakuntza, baliozkoa
izan dadin, hautagai-zerrenda izenpetzen duenari jakinarazi
beharko zaio.
2.- Hautagaiek, hauteskunde-ekintzaldiaren hasiera artekoan,
hautagai-zerrendan egotetik atzera egin ahal izango dute.
Atzera egite hori Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian
argitaratuko da.
64. Atala.
1.- Atzera egitezko idazkia Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari
bidaliko zaio.
2.- Atzera egiten duenak berenez aurkeztu beharko du, atzera
egitezko idazkiarekin batera hautagai-zerrendaren lurralde-ordezkariari
sinisterazte-indarrez jakin-arazi zaiolako egiaztagiria
eramanez edo, hala badagokio, hautagai-zerrendaren lurralde-ordezkaria
lagun daramala.
3.- Atzera egitezko idazkia Batzordeko Idazkariari eskuratuko
zaio.
65. Atala.
1.- Honako hauetan egingo da ordezkaketa:
a) Hil izanagatik.
b) Atzera egin izanagatik.
c) Aldarrikapenetik boto-egunerarteko aldian hautaezina
gertatu izanagatik.
d) Hautagai bat kentzea darion akats bat zuzendu
izanagatik.
2.- Ordezkaketa egin dadinetan, zerrendan geratutako toki
hutsa, zerrendako hurrengo hautagaiak edo ordezkoak beteko
du.
66. Atala.
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek 400.000
pezetarainoko isuna jarriko diete alderdi, baterakunde,
batasun eta hautatzaile-bazkunei, eta hala badagokio, hautagaiei,
hauen hautagai-zerrendak aldarrikatu eta gero, beren hautagai-zerrenda
osoa hauteskundeetatik kentzen badute.
Seigarren Saila: Hautagaien eta Hautagai-zerrenden aldarrikapenaren
aurkako jazarpenak.
67. Atala.
1.- Aldarrikapena egitetik aurrera, bazter geratutako ezein
hautagaik eta aldarrikatutako edo aldarrikapena ukatu zaien
hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek bi eguneko epea
izango dute Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeen aldarrikatze-erabakien
aurkako jazarpena Administrazio-Auzipidetarako Auzitegiaren
aurrean egiteko. Jazarpena aurkeztekoan bertan aurkeztu
beharko dituzte, bidezko egiaztapideekin batera, bidezko
eritzitako aldezpenak.
2.- Aurreko idazatian ohartematen den jazarpena egiteko
aldia aldarrikatutako hautagaiak argitara daitezenetik hasiko
da kontatzen, bazter utzi denaren edo direnen ordezkariari
arauzko jakinarazpena egitearen kaltetan gabe.
3.- Epai-erabakia jazarpena egin ondorengo bi egunen barruan
eman beharko da eta sendo eta gora jo-ezinekoa izango, Konstituzio-Auzitegiaren
aurreko babes-ihardupidearen kaltetan gabe. Azken honetarako,
atal honetan araupetzen den jazarpenaz betetakotzat joko
da Konstituzio-Auzitegiari buruzko Oinarrizko Legearen 44.1.1)
atalean jarritako baldintza.
4.- Babes-eskea bi eguneko epearen barruan egin beharko
da, eta Konstituzio-Auzitegiak hurrengo hiru egunen barruan
eman beharko du horri buruzko erabakia.
II. Atalburua
Hauteskunde-Ekintzaldia
Lehenengo Saila: Erabaki orokorrak
68. Atala.
1.- Botua erakarri-asmoz egindako legepeko ekintza guztiek
osatzen dute hauteskunde-ekintzaldia. Hautagaiek, alderdiek,
baterakundeek, batasunek edo hautatzaile-bazkunek egin ahal
izango dituzte ekintza horiek.
2.- Hauteskunde-ekintzaldiak hamabost egun iraungo du eta
hauteskunde-egunaren bezperako gauerdi-gauerdian bukatu
beharko du.
3.- Eusko Jaurlaritzak, hauteskunde-garaian, erakunde-mailako
ekintzaldia egingo du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei
buruzko argibideak emateko eta horietan eskuhartzera bultzatzeko.
Horrekin batera, beste argibide hauek ere emango ditu: bozketak
noiz eta non izango diren, hautesleak nortzuk diren, botoa
emateko modua zein den eta postaz nola eman daitekeen botoa,
eta bozketaren inguruko gainerako izapideen berri; dena
den, inola ere ez du eragingo hautesleen botoaren aukeran.
Erakunde-mailako ekintzaldia aurrera eramateko, euskal autonomia
erkidegoaren baitako jabego publikoko komunikabideetako
tarteak erabiliko dira, dohainik, eta baita autonomia erkidegora
mugatuta dauden estatuaren jabetzakoak ere. (2)
4.- Aurreko idazatian agindutakoa salbu utzirik, 1. idazatian
esandako lege-nortasundunez besteko inork ez du hauteskundeetarako
deia egiteko egunetik aurrera hauteskunde-ekintzaldirik
egiterik izango, Konstituzioko 20. atalean esaten denaren
kaltetan gabe.
Bigarren Saila: Hauteskunde-zabalkundea
69. Atala.
Ertzaintzako, Mi¤oien Saileko, Udaltzaingoetako,
Estatuko Gudarosteetako edo Segurantza-Sail eta Indarretako
iharduneango kide guztiei, eta bai iharduneango Epailari,
Auzimaisu eta Salatariei eta Hauteskunde-Batzordetakoei
ere, debekatu egiten zaie hauteskunde-zabalkunderik edo
hauteskunde-ekintzaldiko beste ezein ihardun egitea.
70. Atala.
1.- Hauteskunde-zabalkundea ez da inolako administraritza-artapean
egongo, ez eta Hauteskunde-Batzordeenean ere.
2.- Iritzi edo adierazpen-mailako hogenei darizkiekeen
lege-hauspenak gaitasundun Epailaritzapekoak izango dira,
ez beste inorenak.
71. Atala.
1.- Lege honen 68. Ataleko 2. idazatian jartzen den aldiaz
kanpo botoak bereganatzeko zuzendutako iragarpen-ekintzak
egitea debekatu egingo zaie hautagaiei, politika-alderdiei,
baterakundeei, batasunei edo bazkunei. Honen ondorioetarako,
honako hauei eritziko zaie iragarpen-ekintza, bertan botoa
zuzenean eskatzen ez bada ere:
a) Herri zein norbanako-jabetzapeko gizarte-adierazpideetan
iragarkiak jartzea.
b) Kalean iragarki-oholtzak, banderatxoak, pankartak,
hornirudiak, etabar jartzea.
c) Artez zein postabidez, gutunak nahiz liburuskak
banatzea.
2.- Baldin eta botoa eskatzen ez bada, alderdi, baterakunde,
batasun edo bazkunek ideiak eta eritziak zabaltzeko eta,
orohar, Lege-Antolapidetzak aitortzen dizkien egitekoak
gauzatzeko ohizko ekintzapideak, eta bereziki, hautagaiak
eta egiturauak aurkeztea, ez dira aurreko zenbakian araupetzen
den debekuan sartuko.
3.- Boto-emanketaren egunean ez eta bezperan ere, hautagaiek,
alderdiek, baterakundeek, batasun edo bazkunek ez dute gizarte-adierazpideetan
botoa hartzera jotzeko inolako agiriko agerpen eta adierazpenik
egiterik izango.
72. Atala. (2)
1.- Hauteskunde-kanpainan zehar, egunkari eta irrati
pribatuetan iragarkiak kontratatzeko eskubidea izango dute
hautagai-zerrendek, baina iragarki horietan egindako gastuak
ezin izango du lege honen 147.2. atalean alderdi, federazio,
koalizio eta taldeentzako gehienez ere jarritako gastu-mugaren
%20 baino handiagoa izan.
2.- Hauteskundeetako iragarkien tarifak ez dira izango
merkatuko gainerako iragarkientzat indarrean daudenak baino
garestiagoak, eta hautagai-zerrenden artean ere ez da inolako
bereizkeriarik egingo iragarki horiek sartu edo ez, duen
prezioa nahiz kokalekua dela eta. Gainera, berariaz adierazi
beharko da zer diren iragarki horiek.
3.- Ezin izango da hauteskundeen iragarkiak egiteko telebista
pribatuetako tarterik erosi.
Hirugarren Saila: Herri-tegi eta tokiez baliatzea
73. Atala. (2)
1.- Udalek, beti, honako hauen zerrendak gertu eta
unean-uneangotuta eukiko dituzte:
a) Hauteskunde-ekintzetarako egokituko diren agintaritzaren
tegien eta herri-baliapidetarako zabalduko direnen zerrenda
bat. Horretarako, tegi horien jaurgoa izan dezaten ihardutze-erakundeekin
utzi ditzateneko arartekotzak egingo dituzte, horietaz baliatzeko
egunen eta orduen egutegi bat zehaztuz.
b) Doango irudi-idatzizko zabalkundea egiteko gordetako
tokien zerrenda, esaterako, zutoinak, kaleargiak, gelatxoak
eta gainerako herri-jabetzapeko tokiak.
2.- Debekatuta dago edonolako pintadak egitea, aurreko
idazatiko b) hizkian adierazten diren kokaguneetatik eta
espazioetatik kanpo.
Ezingo dira ipini ez eta ere:
- Banderatxoak, zintak eta antzeko elementuak.
- Pegatinak trafiko-seinaleetan edo hiriko bestelako
seinaleztapeneko elementuetan.
- Propaganda grafikoa egiten duen edozein elementu
paneletan, balaustradetan, hormetan, lorategietan eta abar,
ez kartelik ere, udalak ezarritako tokietatik kanpo.
- Tripodeak edo antzeko elementuak lurraren gainean.
- Banderak eta pankartak ere ezingo dira ipini.
Azkenik, debekatuta dago panfletoak jaurtitzea.
74. Atala.
1.- Hauteskundeetarako ekintzetan jendaurrean ihardutzeak
batzar-eskubideari buruzko legeetan jarritakoa izango du
araupide. Jaurtze-agintaritzari gai honetan aitortzen zaizkion
ahalmenak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeeek bereganatutzat
ulertuko dira.
2.- Nolanahi ere, jaurtze-agintaritzak herri-bakeari buruzko
aginpideei eutsiko die, eta alde honetatik, Batzordeek eurei
jakinarazi dakizkien bilkuren berri eman beharko diote.
75. Atala. (2)
1.- Ordaindu gabeko irudi bidezko propaganda egiteko
gordetako lekuetatik kanpora-lege honetako 73.1.b) atalean
aipatzen dira leku horiek-, hauteskundeetarako alderdi politiko,
hauteskundeetarako federazio, koalizio eta taldeek ezin
izango dute kartelik nahiz beste propaganda modurik erabili,
baimena eskuratu duten merkataritzako guneak ez baldin badira.
2.- Hautagai-zerrendek era horretako iragarkietan ezin
izango dute lege honetako 147.2. atalean aurreikusitako
gastu-mugaren %25a gainditu.
3.- 73. atalean agindutakoetarako, udalek, hauteskundeetarako
deia egin eta hurrengo zazpi egunen barruan, iragarkiak
dohainik jartzeko erabilgarri dauden tokiak zeintzuk diren
jakinaraziko diote kasuan kasuko eskualdeko hauteskunde-batzordeari.
4.- Udalak aipatutako lekuen bidezko banaketa egingo
du, hautagai-zerrenda guztiek superfizie berbera izan dezaten
eta erabilgarritasun berdintsua kokagune horietan.
5.- Hautagaiak zeintzuk diren adierazi ondorengo
bigarren egunean, batzordeak hautagai-zerrenda bakoitzaren
lurralde-ordezkariari edo honen eskudunari, bakoitzaren
iragarkietarako gordetako tokiak zeintzuk diren adierazi
beharko dio.
76. Atala.
1.- 74. atalean agindutakoetarako, Udalek, deia egin ondorengo
hamar egunen barruan, hauteskunde-ekintzak doan egiteko
gordetzen diren toki ofizialak eta herri-tokien berri emango
diote Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari, eta honek, berriz,
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari jakinaraziko
dio.
2.- Toki horien zerrendan, toki bakoitza erabil daitekeeneko
egunak eta orduak adierazi eta horiek deia egin ondorengo
hamabost eguneko epearen barruan, Kondaira-Lurraldeko Aldizkari
Ofizialean argitaratu beharko dira. Hortik aurrera, hautagai-zerrenden
ordezkariek edo hauenn eskudunek esandako tegiez eta tokiez
baliatzeko eskea egin ahal izango dute Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen
aurrean.
3.- Hautagaien aldarrikapena egin ondorengo laugarren egunean,
Eskualdeko Batzordeek tegi eta toki erabilgarrien izandako
eskeen banaketa egingo dute, eta, eskari berbera batek baino
gehiagok egitea gertatuz gero, aukera-berdintasunaren irizpideari
jarraituz eta, osagarri gisa, barruti berean, Eusko Legebiltzarrerako
azken hauteskundeetan botorik gehien ateratako alderdi,
baterakunde edo batasunen lehentasunen arabera. Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordeek ematen zaizkion tegiak eta tokiak
jakinaraziko dizkiote hautagai-zerrenda bakoitzaren lurralde-ordezkariari
edo honen eskudunari.
77. Atala.
Hautagai-zerrenda batekoek Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak
banakuntzari buruz hartutako erabakiak modu larrian edo
behin eta berriz haustea gertatuz gero, hauspenaren ondorengo
berrogeita zortzi orduen barruan horri buruz hartutako erabakiz,
hautagai-zerrenda hori tegien eta irudi-idatzizko irarkiak
jartzeko doango tokien banakuntza egitean kanpo utzi ahal
izango da. Kanpo uzte hori, izan daitezkeen herri eta administrazio-alorreko
erantzunbeharren kaltetan gabekoa izango da.
78. Atala.
1.- Politika-alderdi, baterakunde eta batasunek izan ditzaketen
administraritza-alorreko erantzukizunen kaltetan gabe, irudi-idatzizko
ezein iragarketa-moetek eraikintzetan egindako kalteegatikako
herrilege-alorreko erantzunbeharra izango dute.
2.- Hautatzaile-bazkunen izenpetzaileek bateango erantzukizuna
izango dute.
79. Atala.
Baimenik gabeko tokietan idatzi-irudizko iragarkiak
jartzeagatik edo idazketak egiteagatik, Udalak 500.000 pezetarainoko
zigorrak jarri ahal izango ditu, horretarako hasiarazitako
espedientearen bitartez eta doakionari entzun ondoren.
80. Atala.
1.- Politika-alderdi, baterakunde, batasun edo hautatzaile-bazkunek,
hauteskundeak egin eta hurrengo hamabost egunen barruan
idatzi-irudizko iragarkiak jarri zituzteneko tokietatik
kendu egin beharko dituzte.
2.- Politika-talde berezien idatzi-irudizko iragarkiak
elkargainduz jarri daitezenean, horiek kentzea jarri dituztenetako
azkenekoari dagokio.
3.- Aurreko zatietan ohartemandakoa betetzen ez bada, Udalek
egingo dute idatzi-irudizko iragarkien garbiketa. Garbiketa
horren zioz gertatu eta hauteskundetarako herri-laguntzaren
hartzekodun izan daitezen hautagai-zerrenda arau-hausleei
leporagarri izan dakizkien gastuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomi
eta Herriogasun-Sailari bidali ahal izango zaizkio; honek,
gastuen diru-zenbatekoa dagokien diru-laguntzetatik kenduko
du gero Udalei itzultzeko. Politika-talde arau-hausleek
diru-laguntzarik iritsi ez badute, Udalek dagokien diru-zenbatekoagatikako
tiramena egingo dute. Horri erantzuten ez bazaio Epaitegien
aurrean eskatu ahal izango da hertsipen-bidez.
Laugarren Saila: Herri-Jabetzapeko mezubideez baliatzea
81. Atala.
1.- Herri-jabetzapeko mezubideetan ez da hauteskundetako
zabalkunde-emanaldirik akuratzerik izango.
2.- Hauteskunde-kanpainan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoaren
baitako jabego publikoko komunikabideetako eta autonomia
erkidegora mugatuta dauden estatuaren jabetzako komunikabideetako
tarteak erabili ahal izango dituzte, dohainik, Eusko Legebiltzarreko
hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politiko, federazio,
koalizio eta taldeek.
3.- Emanaldi horien banaketa alderdi, bazkun edo baterakunde
bakoitzak Eusko Legebiltzarrerako izandako aurreko hauteskundeetan
izandako guztizko botoen eretzean eginezkoa izango da.
82. Atala.
1.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea izango da,
mezubideen jabea dena dela, horietatik egin daitezen hauteskunde-zabaldundeko
doango emanaldien banakuntza egiteko gaitasunaren jabe den
agintaritza bakarra. Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen
esanetara, esandako emanaldien banakuntza-saloa egiteko,
Irrati-Telebistako lantaldea izango da.
2.- Lantalde hori Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak
hautagaien zerrendak aldarrikatu ondorengo hirurogeita hamabi
orduren barruan izendatuko du eta osatu, deiaren gai diren
hauteskundeetan eskuhartzen duten eta bukatzen den legegintzaldian
Eusko Legebiltzarra eratzean ordezkotzarik zuten alderdi,
bazkun, elkarte edo baterakundeetako bakoitzeko ordezkari
banak osatuko dute. Ordezkari horiek, Eusko Legebiltzarrarren
aurreko legegintzaldi-hasierako osakeraren arauera, heineko
indarreko botoa emango dute.
3.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, aurreko
idazatian esandakoari jarraiki hautatutako ordezkarien artetik,
Lantaldeko Lehendakaria ere hautatuko du.
83. Atala.
1.- Herri-jabetzapeko irrati eta telebista bakoitzeko,
eta hauek izan ditzaten saio-eremu ezberdinetako doango
hauteskunde-zabalkunderako aldiak honako taula honen arauera
egingo dira:
a) Eusko Legebiltzarrerako izandako azken hauteskundeetan
eskuhartu ez edo ordezkaririk lortu ez zuten alderdi, baterakunde,
bazkun eta batasunentzat eta, ordezkaririk lortu arren,
Autonomi Elkartean emandako baliozko botoen guztizkoaren
ehuneko 5ekoa lortu ez zutenentzat, hamar minutu.
b) Eusko Legebiltzarrerako izandako azken hauteskundeetan
ordezkorik lortu bai, baina a) idazatian esandako botoen
guztizkoaren ehuneko 5ekotik 20 bitartekoa lortu zuten alderdi,
baterakunde, hauteskunde-bazkun eta batasunentzat, hogei
minutu.
c) Eusko Legebiltzarrerako izandako azken hauteskundeetan
ordezkorik lortu bai, eta a) idazatian esandako botoen guztizkoaren
ehuneko 20koa gutxienez lortu zuten alderdi, baterakunde,
hauteskunde-bazkun eta batasunentzat, hogeita hamar minutu.
2.- Aurreko idazatian esandako herri-jabetzapeko mezubideetan
doango hauteskunde-zabalkundea egiteko tarteak izateko eskubidea
hautagai-zerrendak Euskal Herriko Autonomi Elkarteko hiru
hauteskunde-barrutietan aurkez ditzaten alderdi, baterakunde,
hauteskunde-bazkun eta batasunek izango dute.
3.- Bere hautagai-zerrendak hauteskunde-barruti baten edo
bitan besterik aurkeztu ez ditzaten alderdi, baterakunde,
bazkun eta batasunek atal honetako lehenengo idazatian ezarritako
taularen arabera, aurkezpena egiten dutenekotik gora gabeko
lur edo irratsaio-eremuko dituzten irrati eta herri-mailako
telebistetan doango hauteskunde-zabalkunderako eskubidea
izango dute. Aurreko hauteskundeetan lortutako botoak kontatzeko,
kasu honetan, hauteskunde-barruti bakoitzari egingo zaio
arreta.
4.- Atal honetako lehenengo lerroaldian esandako baliozko
botoen guztizkoaren ehunekoen kontaketa egiteko, Eusko Legebiltzarrerako
lehenago izandako hauteskundeetan bazkun edo baterakundeetako
partaide izandako alderdi bat hauteskundeetara aurkez dadinean,
bazkun edo baterakunde horretako alderdi bakoitzak bukatzen
den legegintzaldian Eusko Legebiltzarra eratzean izan zituen
legebiltzarkideen kopuruaren heinean egingo da boto-banaketa.
84. Atala.
Hauteskunde-ekintzaldiari hasiera eman baino lehen,
Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak hauteskundeetara
aurkezten diren politika-alderdi, baterakunde, bazkun eta
batasunek hauteskunde-zabalkundearen emanalditarako izango
dituzten uneak eta hurrenkera zehaztuko ditu, beti ere,
Eusko Legebiltzarrerako izandako aurreko hauteskundeetan
boto gehien lortu zituztenen nahiak kontutan izanik.
85. Atala. (2)
Jabetza publikoa duten komunikabideen
antolaketak informazioaren neutraltasuna eta politika- eta
gizarte-aniztasunarekiko errespetua bermatuko ditu informazioa
emateko programa guztietan, informazioa emateko askatasunari
zor zaion errespetua kaltetu gabe. Nolanahi ere, aipatutako
komunikabideetako administrazio-organoek hauteskunde-garaian
har ditzaketen erabakiak errekurritu daitezke autonomia
erkidegoko hauteskunde-batzordean.
Boskarren Saila: Zuzenketak egiteko eskubidea
86. Atala.
Hauteskundeetara aurkeztutako alderdi, baterakunde,
bazkun eta batasunetako hautagai edo agintariei buruzko
gertaerarik edozein mezubidetatik zabaldu eta horiek hauei
zehaztasunik gabeko edo horien zabalkundea kaltegarri
izan dakiekeela eritziko balie, zuzenketarako eskubideaz
baliatu ahal izango dute, martxoaren 26ko 2/1984 Oinarri-Legean
ezartzen denaren arauera, honako berarizkotasun hauek izanez:
a) Zuzenketa egin nahi zaioneko albistea argitaratu ondorengo
hiru egunetan zuzenketa argitaratzeko biderik ematen ez
duen aldizkotasunez ateratzen den argitalbidez emango balitz,
mezubideko zuzendariak, eskualde bereko eta antzeko zabalkundea
izanezko beste mezubide baten, bere pentzutan argitaratu
arazi beharko du.
b) Esandako Oinarri-Legearen 5. ataleko 2. idazatian araupetzen
den hitzezko epaia, eskea egiten den egunaren hurrengo lauen
barruan izango da.
Seigarren Saila: Hauteskunde-Itaunketak
87. Atala.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundetarako deia egiten
den egunetik hauteskunde-eguna bitartean, hauteskunde-itaunketak
argitaratzeko honako jaurpidea ezarriko da:
1.- Ikerketa-ekintzaldiak nahiz itaunketak egiten dituzten
guztiek, horien argitalpen guztietan ere azaldu beharko
dituzten eta ondoren ematen diren zehaztasunak lan horiekin
batera emateko ardura izango dute:
a) Ikerketa-ekintzaldia egin duen herri nahiz norbanako-alorreko
antolatzaile edo erakundearen edo norbanakoaren izena eta
egoitza, baita lan hori egiteko agindua eman duenarena ere.
b) Ikerketa-ekintzaldiaren teknika-aldetikako ezaugarriak;
hauen artean nahitaez honako alderdi hauek azaldu beharko
dute: usiketa-modua, usiketaren maila, horren okerrerako
tartea, ordezkotza-maila, itaunketak egin zaizkienak aukeratzeko
erabilitako bidea eta bertatik bertako lana noiz egin zen.
c) Galdegaitan erabilitako gai guztiak eta horietako
bakoitzari erantzunik eman ez diotenen kopurua.
2.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea argitaratutako
ikerketa-ekintzaldietako xehetasun eta adierazpenetan gezurrik,
xehetasun-gordeketarik edo nahita egindako aldaketarik gabeak
izateaz arduratuko da, baita aurreko lerroaldian esandako
berezitasunak behar bezala betetzeaz eta atal honetako 7.
idazatian ezarritako debekuari men egiteaz ere, Hauteskunde-Batzorde
Nagusiaren agintepideen kaltetan gabe.
3.- Aurreko idazatian ohartemandakoari jarraiki, Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, argitaratutako ikerketa-ekintzaldi
edo itaunketa egin duenari, beharrezkotzat jo ditzan egiaztaketak
egin ahal izateko, egoki eritzitako osagarrizko teknikazko
argipideak eskatu ahal izango dizkio.
Argipide hauetan ez da, indarrean dauden legeen arauera,
enpresak berak nahiz honen bezeroak erabiltzekoak diren
gaiei buruzko xehetasunak hartzerik izango.
4.- Lege honetako aginduak zapalduz, ikerketa-ekintzaldirik
argitaratu edo horren zabalkunderik egin duten mezubideak
Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak eskatutako zuzenketak,
horien nondikakoa eta zuzenketaren zergatia iragarriz, zuzenketaren
gai den albisteak izan zuen irratsaio nahiz telesaio edo
argitalpeneko orri berean hiru egunen barruan argitaratzera
eta horien zabalkunde egitera behartuta egongo dira.
5.- Aldatu nahi den ikerketa-ekintzaldi edo itaunketa,
bere aldizkotasunagatik, zuzenketa jasotzetik hiru egunen
barruan egiteko bide ematen ez duen argitalpenean egina
izango balitz, mezubide horretako zuzendariak, gorabehera
hori aditzera emanez eta esandako aldiaren barruan, zuzenketa,
eskualde bereko eta antzeko salmenta-kopurua izanezko beste
mezubide baten, bere pentzutan argitaratu beharko du.
6-. Batzordearen itaunketei eta ikerketa-ekintzaldiei buruzko
erabakiak doakienei jakitera eman eta argitaratu egingo
dira. Hauteskunde-Batzorde Nagusiaren aurrean jazarri ahal
izango dira erabaki horiek, Lege honen 134. atalean ohartemandako
moduan.
Hauteskunde-Batzorde Nagusiaren erabakiak Administraritza-Auzipidetako
Aginte-mendearen aurrean jazarri ahal izango dira, hori
Araupetzeko Legean ohartematen denez eta aldezaurre birrabiatze-eskea
nahitaez egin beharrik gabe.
7.- Boto-emanketak izateko egunaren aurretiko bostetan
debekatuta egongo da, mezubidea dena dela, hauteskundeei
buruzko ikerketa-ekintzaldiak argitaratzea eta horiek ezagutzera
ematea.
Boto-emanketako egunean ere debekatuta egongo da,
hauteskundeei buruzko ikerketa-ekintzaldi nahiz behin-behingo
emaitzak, arratsaldeko 8ak aurretik, edozein mezubidetatik
ematea.
Bietan, dagokion Hauteskunde-Batzordeak 50.000 pezetatik
400.000 arteko isuna ipiniko du.
8.- Hauteskundeen deialdia egiten denetik bozketa egin
baino bost egun lehenagora arteko epean, administrazio publikoen
baitako erakunderen batek boto-asmoari buruzko inkestaren
bat edo hauteskundeetarako sondeoren bat egiten badu, azterketa
horien emaitzen berri hauteskundeetan parte hartuko duten
erakunde politikoei eman beharko zaie, eskabidea egiten
dutenetik berrogeita zortzi ordu igaro baino lehen. Horretarako,
inkesta edo sondeoa egin duen erakundeak dena delako azterketa
egin dela jakinarazi beharko dio Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeari,
azken horrek azterketen berri eman diezaien hautagai-zerrenden
ordezkari orokorrei. Horrela, ordezkari horiek inkesta edo
sondeoak eskatu ahal izango dituzte. (2)
III Atalburua Boto-txartelak eta eskutitz-azalak
88. Atala.
1.- Jaurlaritzak Dekretoz zehaztuko ditu boto-txartelen
eta eskutitz-azalen eredu ofiziala eta horiek izan beharko
dituzten ezaugarriak, baita Lege honetan ohartemandako atabaka,
tegi eta gainontzeko agirienak ere. Boto-txartel, eskutitz-azal
eta gainontzeko hauteskunde-agirien irarketako, gertaketako
eta eskuraketako baldintzak Dekretoz zehaztuko dira.
2.- Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek onartuko
dute, Lege honetan ezarritako irizpideen eta aurreko idazatian
ohartemandako Dekretoan zehaztu daitezenen arauera, beren
hauteskunde-barrutirako boto-txartelen eredu ofiziala.
89. Atala.
(Ez da aplikatuko.)
90. Atala.
1.- Eusko Jaurlaritzak Herrizaingo-Sailaren bidez egingo
ditu boto-txartel, eskutitz-azal eta hauteskundeei buruzko
gainontzeko agiritan nahiko aukerak izateko bermapideak,
gero Hauteskunde-Mahaietara Lege honetako 88. atalean ohartemandako
Dekretoan finka dadin unean eta baldintzatan bidaltzeko,
haiek Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeei eskuratzea bermatuz.
2.- Boto-txartelen gertaketari hautagai-zerrenden aldarrikapena
egin bezain azkar ekingo zaio. Gertatutako lehenengo boto-txartelak
Atzerrian bizi direnek emateko postazko bototarako izango
dira.
3.- Lege honetako 67. atalean ezarritakoaren arauera, hautagai-zerrenden
aldarrikapenaren aurkako jazarpenik egin baldin bada, horrek
hartzen dituen boto-txartelen gertakuntza, jazarpena egin
zaieneko hauteskunde-barrutian, jazarpen horiei buruzko
erabakia eman arte atzeratuko da.
91. Atala.
1.- Boto-txartel, eskutitz-azal eta hauteskundeei buruzko
gainontzeko agirietako idazkiak Autonomi Elkartean ofizial
diren bi hizkuntzetan irarriko dira.
2.- Boto-txartelek honako xehapen hauek izan beharko dituzte
berebaitan:
a) Hautagai-zerrendaren izena, izenlaburrak eta ikurra.
b) Hautagaien izenak, hautagai-zerrendan jarritako
hurrenkeraren arauera, ordezkoenak jarri gabe.
IV Atalburua
Artekariak eta Ahaldunak
92. Atala.
1.- Hautagai-zerrenda bakoitzaren lurralde-ordezkariak
edo dagokion Eskualdeko Hauteskunde-Batzordean horren izeneko
direnek, Hauteskunde-Mahai bakoitzeko, bertan egonik, boto-emanketa
jarrita dauden arauei atxikiz egiten dela egiaztatuko duten
bi Artekari izendatu ahal izango dituzte.
2.- Edozein pertsona izan daiteke artekari, adinez nagusi
bada eta eskubide zibil eta politikoen jabe bada erabat,
nahiz eta lege honetako 2. artikuluaren arabera hautesle
ez izan. Hautesle ez bada, ez du boto-eskubiderik izango
hauteskunde horretan.
Artekaria hautesle bada bere eginkizuna beteko duen mahaiari
dagokion hauteskunde-barrutian, mahai horretan eman ahal
izango du botoa. (3)
3.- Izendapena orri hondodunetan egin, eta izendatze-eguna
eta izenpea daramatzaten izendapen-agiriak emanaz egingo
da.
4.- Artekariak izendatzea boto-emanketako egunaren aurreko
herena arte egin ahal izango dira.
5.- Artekari bakoitzari buruzko orri-talonarioak bost
orrikoak izango dira: bata, jatorrizkoa, artekariak edo
haren ordezkariak gordeko du; bigarrena artekariari emango
zaio izendapen-agiri gisa erabiltzeko; hirugarrena Eskualdeko
Hauteskunde Batzordeari igorriko zaio, kasuan kasukoari,
artekariak parte hartuko duen Hauteskunde Mahaiari helaraz
diezaion; laugarrena ere Hauteskunde Batzorde horri bidaliko
zaio, baina artekaria eginkizunak beteko dituen hauteskunde-barrutian
hautesle denean bakarrik, handik artekariak botoa emateko
eskubidea duen Hauteskunde Mahaira bidaltzeko eta mahai
horrek artekaria bere hautesle-zerrendatik ken dezan; eta
bosgarrena Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen esku geldituko
da. (3)
6.- Ordezkariak edo honen izenekoak, hautagai-zerrendak
aldarrikatzeko aldiaren bigarren egunetik hasi eta boto-egunaren
aurreko berrogeita zortzi orduak artean, Artekarien izendapen-agiriak
Eskualdeko Hauteskunde-Batzordean aurkeztuko ditu.
7.- Artekaria bere eginkizunak beteko dituen hauteskunde-barrutian
hautesle dela egiaztatu ahal izateko, Eskualdeko Hauteskunde
Batzordeak dagokion Lurralde Historikoko hautesle-zerrendaren
kopia bat edukiko du bere esku, erabiltzeko modukoa.
(3)
8.- Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak Hauteskunde-Mahaiei
orri hondodunaren hirugarren edo laugarren zatiak igorri,
hauek boto-emanketako egunean eratzen direnean euren esku
izateko moduan igorriko dizkie.
9.- Horiek boto-egunean Mahaian sartzeko, Lehendakariak
eta Mahaikideek horiek dakarten izendapen-agiria Mahaiak
daukan orri hondodunarekin bat datorrela egiaztatu beharko
dute. Ezezkoan, edo orri hondodunik ez izatea gertatuz gero,
tokia eman ahal izango zaie, baina gorabehera hori Mahaiaren
Agirian erasota utziz.
10.- Artekaria izendapen-agiriarekin agertzen bada Hauteskunde
Mahaira, mahaiburuak mahaiko kide izaten utziko dio, nahiz
eta Mahaiak, artean, Hauteskunde Batzordetik taloi-orririk
jaso izan ez. Horrelakoetan, eginkizunak beteko dituen hauteskunde-barrutian
hautesle izan arren, artekariak ezingo du botorik eman izendapen-agiria
aurkeztu duen mahai horretan.
Artekaria izendapen-agiririk gabe agertzen bada, Mahaiak,
ordurako taloi-orria jasota badu, haren nortasuna egiaztatu
eta Mahaiko kide izaten utziko dio. Horrelakoetan, artekaria
bere eginkizunak beteko dituen hauteskunde-barrutian hautesle
bada, izendapen-agiria aurkeztu duen Mahai horretan botoa
emateko eskubidea izango du. (3)
11.- Artekaria zortzi eta erdiak jo eta gero agertzen
bada Mahaira, ordurako haren eratze-agiria eginda dagoela,
mahaiburuak ez dio Mahaian kide izaten utziko, eta bere
eginkizunak beteko dituen hauteskunde-barrutian hautesle
izan beharko du Mahai horretan botoa eman ahal izateko. (3)
93. Atala.
1.- Artekariek hauteskunde-mahaiko eztabaidetan hizpidea
bai baina boto-eskubiderik gabe eskuhartuko dute, boto-emanketa
eta boto-kontaketa ondo egin daitezeneko laguntza emanez,
Lehendakariarekin eta Mahaikideekin batean hauteskunde-bideak
Legeak dioenez egin daitezenari arreta eginez.
2.- Legearen arauera, Artekariek honako hauek egin ahal
izango dituzte:
a) Mahaiaren Erakuntza eta Boto-kontaketako Agiriaren,
Bilkurako Orotariko Agiriaren edo horietako jakineko zati
baten egiaztagiriak eskatu. Hautagai-zerrenda bakoitzeko
ez da egiaztagiri bana besterik emango.
b) Hautatzailearen nortasunari buruzko jazarpena:
hau agerian egin beharko dute.
c) Nahi badute, boto-emailearen izena eta zenbagarrena
idatzi.
d) Boto-emanketa egitean, Lehendakariak irakurritako
boto-txartela ikusteko eskatu.
e) Mahaiak ebatzi beharko lukeen edo bere ustez gaizki
ebatzi den ezein hauteskunde-egintza edo egiketari buruz
bidezko eritzitako gaitzespenak eta zuzenketa-eskeak, bere
gaitzespen eta zuzenketa-eskea Bilkurako Orotariko Agirian
erasota utzi-arazteko eskubidez.
3.- Artekari direla egiazta dezaten inoren konturako langileek
eta herri-lanariek, boto-emanketako eguna lan-egun bada,
egun horretako lanaldirako ordaindutako baimena izateko
eskubidea izango dute. Dena dela, biharamonean lanaldia
bost orduz gutxitzeko eskubidea izango dute.
94. Atala.
1.- Hauteskundetara aurkeztu daitezen politika-talde guztiek,
boto-emanketako egun bera artekoan, hautagai-zerrendako
lurralde ordezkariaren bidez eta horretarako egindako esku-ematez,
hauteskunde-egintza eta egiketetan hautagai-zerrendaren
ordezkari izan daitezen Ahaldunak izendatu ahal izango dituzte.
2.- Edozein izan daiteke ahalordedun, adinez nagusi
bada eta eskubide zibil eta politikoen jabe bada erabat. (3)
3.- Ahalordetzea notario-agirian egingo da, edo, bestela,
hauetako baten aurrean, ahalordeak bere eginkizunak beteko
dituen lekuaren arabera: bere eginkizunak hauteskunde-barruti
baten baino gehiagotan bete behar baditu, Euskal Autonomia
Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko idazkariaren aurrean;
Eskualdeko Hauteskunde Batzorde bat baino gehiagotako sekzioetan
bete behar baditu, Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko
idazkariaren aurrean, eta Eskualdeko Hauteskunde Batzorde
bakar bateko sekzioetan bete behar baditu, Eskualdeko Hauteskunde
Batzorde horretako idazkariaren aurrean. Dena delako Hauteskunde
Batzordeak izendapen-agiria egingo du ezarritako eredu ofizialaren
arabera. (3)
4.- Ahaldunek Artekarien eskubideak eurak izango dituzte.
Lehendakariak nortasun-agiria eta egiaztagiriak erakusteko
eskea egin ahal izango die. Bere botoa Hautatzaile-Zerrendango
erasopenaren arauera dagokien Sail edo Mahaian eman beharko
dute.
5.- Ahaldun direla egiazta dezaten inoren konturako langileek
eta herri-lanariek, boto-emanketako egunean ordaindutako
baimena izateko eskubidea izango dute.
95. Atala.
Artekari eta Ahaldunek ordezkatzen duten politika-erakundearen
izen, ikur eta izenlaburrak izanezko gehienez 10 x 10 zmko
ikur-buru edo itsaskiak erabili ahal izango dituzte, baita
Artekaria-Interventor edo, hala badagokio, Ahalduna-Apoderado
hitza ere, ezagupidetarako xede hutsez.
96. Atala.
Boto-emanaldiak dirauen bitartean, hauteskunde-mahai
bakoitzean, hautagai-zerrenda bakoitzeko artekari edo ahaldun-lanetan,
ez dute hiru lagunek baino gehiagok aritzerik izango.
V Atalburua
Hauteskunde-Mahaien Eraketa
97. Atala.
1.- Lehendakaria, bi Mahaikideak, horietako bakoitzaren
ordezkoak eta Artekariak goizeko zortzietan bilduko dira
Mahaia egon dedineko tegian.
2.- Lehendakari bat eta bi Mahaikide bertan egon ezik ez
da Mahaia eratzerik izango.
98. Atala.
1.- Izendatutakoak, hala behar izanez gero, hurrengoez
ordezkatuko dira, horien hurrenkeraren arauera.
2.- Lehendakaria azalduko ez balitz, lehenengo ordezkariak
hartuko du bere tokia. Hau ere azalduko ez balitz, honen
bigarren ordezkariak hartuko du haren tokia, eta hau ere
azalduko ez balitz, lehenengo Mahaikideak edo bigarrenak,
hurrenkera honi jarraiki hartuko du Lehendakaritza. Azaldu
ez diren Mahaikideen edo Lehendakaritzaz jabetzen direnen
ordezkotzan hauen ordezkoak jarriko dira.
3.- Mahaia eratzea ezinezko egiten duten huts-egiteak gertatuz
gero, Artekariek edo bertan dauden norbanakoek, berehala,
Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari jakinaraziko diote, eta
horrek ordezkari bat izendatuko du. Hau hauteskunde-sailera
joango da, bertan daudenen artetik Mahaiko kide berriak
izendatzeko.
Dena dela, Batzordeak, gertatutakoaren berri, Herri-Salataritzari
emango dio eta, hori, Mahaiko kideen edo azaldu ez ziren
hauen ordezkoen agiango zigor-erantzukizuna argi uzteko.
4.- Aurreko zatian esandakoa dena dela, boto-emanketari
hasiera emateko legez jarritako ordua baino beste bi geroago,
Mahaiak osatzerik izango ez balitz, atal honetako hirugarren
zatian izendatutako ordezkariak gora-behera honen berri
Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari emango dio eta honek,
Mahai horretan boto-emanketa berriak hurrengo bi egunen
barruan izateko deia egingo du. Deiaren aldaki bat boto-emanketako
aretoko atean berehala jarriko da eta Mahai berriko kideak
agindu-bidez izendatuko ditu.
99. Atala.
(Ez da aplikatuko. 15/1998 Legearen 132 Ter I. artikulua
aplikatuko da.)
100. Atala.
1.- Lehendakariak, boto-emanketarako ordua baino lehen,
horrek berak, Mahaikideek eta egiaztatutako izendapen-agirien
jabe izan daitezen Artekariek izenpetutako eratze-agiria
egingo du.
2.- Agiri horrek honako hauek izan beharko ditu nahitaez
berebaitan:
a) Lehendakariaren eta Mahaikideen izenak eta nortasun-egiaztapenak.
b) Bertan dauden Artekariak, eta zein hautagai-zerrendaren
izenekoak diren.
c) Beste gorabehera batzuk.
3.- Lehendakariak, nahitaez, hautagai-zerrenda bakoitzeko,
agiriaren egiaztagiri bana emango die eskatu dezaten Artekari
edo Ahaldunei.
4.- Lehendakariak eman beharreko egiaztagiria eskuratu
ez edo ematea atzeratzen badu, doakien edo doakion ordezkariek
edo ordezkariak bere jazarpena egin ahal izango dute edo
du, aldaki batekingo idazkiaren bidez.
Aldaki bat hauteskunde-zehaztapidetzari eratxikiko zaio,
eta bestea ordezkariak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari
bidaliko dio.
VI Atalburua Boto-Emanketa
101. Atala.
1.- Botoak ematea izendatutako eguneko goizeko bederatzietatik
arratsaldeko zortziak arte egingo da, etenik gabe.
2.- Boto-emanketek dirauten artean, Lehendakariak eta Mahaikideek,
aldi baterako eta bidezko arrazoiegatik, Hauteskunde-Mahaitik
alde egin ahal izango dute, baina Mahaian beti ere horko
bi kidek bertan izan beharko dute.
3.- (Ez da aplikatuko. 15/1998 Legearen 132 Quater III.
1. artikulua aplikatuko da.)
102. Atala.
1.- Boto-emanketak ezingo du besterik ezinean baino hasi
ez edo eten.
Ez hastea edo etetzea, beti, Mahaiko Lehendakariaren
zio eta guztiko idazkiz erabakiko da eta horrek, berehala,
idazkiaren aldaki bat Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari
bidaliko dio; horrek, agertzen diren zioak egiaztatu eta,
bidezko bada, hartutako erabakiei dagozkien erantzun-beharrak
eskatu beharko ditu eta, hala badagokio, Epailaritzari erru-adierazpena
egingo dio.
2.- Boto-emanketa etetzea gertatuz gero, sartutako boto-txartelak
ezabatu egingo dira.
3.- Kondaira-Lurraldeko Batzordeak ondorengo bigarren egunean
boto-emanketa berria egiteko deia egin, eta lehengo gorabeherak
berritu ez daitezeneko aurretiazko neurriak hartuko ditu.
103. Atala.
Mahaia eratu ondoren, boto-emanketa Lehendakariak
"boto-emanketa hasten da", nahiz, "empieza la votación"
hitzak ozenki esanaz bat hasiko da.
104. Atala.
1.- Botoa isilpekoa izango da.
2.- (Ez da aplikatuko. 15/1998 Legearen 132 Quater I. 1.
artikulua aplikatuko da.)
3.- (Ez da aplikatuko. 15/1998 Legearen 132 Quater II.
artikulua aplikatuko da.)
105. Atala.
1.- Botoa emateko eskubidea dagoela egiaztatzeko,
erroldako egiaztatutako zerrendetan agertu edo erroldako
berariazko egiaztagiria behar izango da, eta bi kasu
horietan, gainera, hautesleak nor den erakutsi beharko
du Nortasun Agiri Nazionalaren bidez, pasaportearen bidez
edo jabearen argazkia duen gidatzeko baimenaren bidez. (2)
2.- Hautesleek behin bakarrik eman ahal izango dute
botoa. Dagokien Sekzioan emango dute botoa, eta dagokien
Mahaian. Salbuespen bakarra artekariena izango da, beren
eginkizunak beteko dituzten Mahaiaren hauteskunde-barrutian
hautesle direnean. Hala badira, behar den moduan izendapen-agiria
aurkezturik, Mahai horretan bakarrik eman ahal izango dute
botoa. (3)
3.- Atal honetako 1. lerroaldean aipatzen diren erroldako
egiaztatutako zerrendetan, botoa emateko egunean adinez
nagusiak diren hautesleak baino ez dira agertuko. (2)
4.- Halaber, Saileko Erroldekoak izateko eskubidea dagokion
epailaritza-epaia erakutsiz egiazta dezatenek ere, botoa
eman ahal izango dute.
106. Atala.
1.- (Ez da aplikatuko. 15/1998 Legearen 132 Quater I. 2,
3 eta 4 artikulua aplikatuko da.)
2.- Bere izena euskal idazkeraren arauera idatzita egotearen
ondorioz edo beste edozein ziogatik, hautatzailearen egiaztapen-bideraketan
hautatzaile-erroldan eta dagokion Erresumako Nortasun-Txartelean
agertzen diren izen-deituren artean ezein ezberdintasun
dagoela ikusiko balitz, Mahaiak segurtatu beharko du haren
nortasuna.
3.- Artekari, Ahaldun edo beste hautatzaileren batek jarki,
hautatzailearen nortasunari buruzko jazarpen edo zalantzarik
sor dadinean, Mahaiak gehiengoz hartuko du erabakia. Erabakia
hartzeko, egiaztagiriak eta une horretan bertan egon daitezen
hautatzaileek egin ditzaten adierazpenak izango dira kontutan
eta, hautagai-zerrendaren bateko ordezkariak eskatuz gero,
horri guztiorri buruzko agiri bat egingo da. Nolanahi ere,
dagokion Epaitegiari erru-adierazpena egin dakiola aginduko
da, inoren izenaz jabetu denari edo berea gezurrez ukatu
duenari bere erantzunbeharra eskatu dakion.
4.- Artekari edo eskudunek erreklamazioren bat egiten
baldin badute bozketako edozein ekintza dela-eta, eta horrek
hautesleek botoa emateko duten eskubide aktiboa ez gauzatzea
eragiten baldin badu, mahaiak gehiengoaren bidez erabakiko
du, eta baita bilkura-agirian jasota utzi ere erabakitakoa
eta zein izan den erreklamazioaren arrazoia. (2)
107. Atala.
(Ez da aplikatuko. 15/1998 Legearen 132 Quater I. 5., 6.
eta 7. artikulua aplikatuko da.)
108. Atala.
1.- Botoa ematea eskubide eta askatasunez egitekoa da.
Ez da inor jakineko alderako botoa ematera behartzerik izango.
2.- Mahaiko Lehendakariak, eta hori ez badago, mahaipuru
dagoen Mahaikideak bakarreango agintea izango du Hauteskunde-Mahaiaren
tegiaren barruan bakea zaintzeko, hautatzailearen askatasuna
babesteko eta Legea betearazteko. Halaber, boto-askatasuna
bermatzeko beharrezko izan daitezen neurriak hartuko ditu.
Ertzaintzako indarrek eskatu dakizkien laguntzak emango
dizkiote Lehendakariari.
Lehendakaria, tegiko atea hurrengo atalean zehazten
direnentzat jare eta zabalik egon dadinaz arduratuko da.
3.- Inork ez du Hauteskunde-Sailaren tegian armak edo arma
gisa erabili daitezkeen tresnak daramatzala sartzerik izango.
Lehendakariak, agindu hori hautsi dezatenak berehala egozteko
aginduko du.
4.- Sailen tegietan herri-bakea hautsi dezan ezein gorabehera,
eta bai hori sortarazi dutenen izen-deiturak ere, Hauteskunde-aldiko
Orotariko Agirian zehaztuko dira.
5.- Inolako agintarik ez du Lehendakariak, Mahaikideak
eta Mahaietako Artekariak, hautaketako orduetan, beren egitekoak
bete behar dituzten bitartean, orduantxeko eta agiriko lege-haustekoan
salbu, atzipetzerik izango.
6.- Eskribauek hauteskundeei datxezkien gorabeherei buruzko
sendespenak, baita bere barrutitik kanpokoak ere, baina
beti kondaira-lurralde baten beraren eremuan, eta berarizko
baimen-beharrik gabe egin ahal izango dituzte.
109. Atala.
Sailen tegietan honako hauek baino ez dute sartzerik
izango: bertako hautatzaileek, hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek
eta hautagaiek, hauen Ahaldunek eta Artekariek; eskribauek,
hauteskundeei datxekien eta boto-isiltasunaren aurkako izan
gabeko ezein gorabeheren herri-sendespena egiteko; Hauteskunde-Batzordeetako
kideek eta lehenengo auzialditarako Epailariek eta hauen
eskudunek, hauen karguari dagokion zerbaitetara joan daitezenaren
baldintzapean; Lehendakariak dei egin diezaien agintaritza-eskudunek;
hauteskundeei buruzko argipideak biltzeko euskal Administrazioak
izendatutakoek; gaisorik daudenei, ezinduei eta irakurtzen
eta idazten ez dakitenei laguntzera joandakoek; Hauteskunde-Aretoak
hauteskundetako gaiez osatuta eukitzeko ardura dutenek.
110. Atala.
Langileek botoa emateko eskubidea egiteratzeko beharrezko
izan dadin aldia alor horretan erabili beharreko diren orotariko
legepideek agindu dezatenaren arauera araupetuko da.
111. Atala.
Boto-emanketako egunean, ez Sailetako aretoetan, ez eta
horien inguruetan ere, ez da hautagai-zerrenden aldeko inolako
zabalkunderik, ez eta boto-emaileei beren botoaz galderarik
egiterik ere izango botoa eman baino lehenago.(2) Ez
da, edozein eratan, aretoetako sarreretan oztopobide gerta
daitezkeen taldeak egiterik ere egingo, eta boto-eskubideaz
askatasun osoz baliatzeari eragozpenak jarri diezaieketenei
nahiz inor behartu dezaketenei ere ez zaie ingurutan ibiltzen
utziko. Guzti hauei buruzkoan, Mahaiko Lehendakariak beharrezko
eritzitako neurri guztiak hartuko ditu.
112. Atala.
1.- Arratsaldeko zortzietan Lehendakariak ozenki esango
du: "boto-emanketa bukatzera doa", nahiz, "se va a concluir
la votación", eta ez dio inor gehiagori tegian sartzen
utziko. Lehendakariak bertan dauden hautatzaileetakoren
bat oraindik bere botoa eman gabe dagoen galdetu, eta ondoren
eman daitezen botoak onartu egingo dira.
2.- Herritarrek botoa emateko aldia bukatu ondoren, Lehendakariak
postatikako boto-txartelak dakartzaten eskutitz-azalak atabakan
sartuko ditu.
3.- (Ez da aplikatuko.)
4.- Azkenik, zenbatutako hautatzaile-zerrendak,
orri guztien bazter batean eta idatzitako azken izenaren
azpi-azpian izenpetuko dituzte Mahaikideek eta Artekariek.
113. Atala.
Mahaiak ondoren esaten direnetan ez du onartuko postatikako
botorik:
a) Postatikako boto-emalea hautatzaile-zerrendan sartuta
egon ez dadinean.
b) Mahaiari bidalitako eskutitza-azalaren barruan Hauteskunde-Erroldako
Idazgu-Ordezkaritzak egindako egiaztapen-irarkia egon ez
dadinean.
c) Hautatzaile-zerrendan botoa postaz emateko eskea erasota
agertu ez dadinean.
114. Atala.
1.- Postatikako botoei jazartzea botoz-boto banaka egin
beharko da, postatikako botoei orohar jazartzea onartzen
ez dela. Hauteskunde-Mahaiak gehiengoz erabaki beharko du
esandako jazarpen hori onartzen duen ala ez.
2.- Jazarpena onartuko ez balu, Lehendakariak postatikako
botoa atabakan sartuko du, Boto-emanaldiaren Orotariko Agirian
Mahaiaren erabakia eta jazarpenaren zioa erasoz.
3.- Mahaiak jazarpena onartzen badu, Lehendakariak ez
du postatikako botoa atabakan sartuko, eta jazarpena egin
zaioneko postatikako boto hori, gainontzeko hauteskunde-agiriekin
batean, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko
zaio.
VII Atalburua Hauteskunde-Mahaietako
boto-emanketa
115. Atala.
Honako hauek izango dira baliorik gabeko botoak:
a) Eredu ofizialez besteko eskutitz-azal edo txartelez
emandakoak, eta bai eskutitz-azalik gabeko txartelez emandakoak
eta hautagai-zerrenda berezien boto-txartel bat baino gehiago
daramatzan eskutitz-azalean emandakoak ere. Eskutitz-azal
baten hautagai-zerrenda beraren txartel bat baino gehiago
egotea gertatuz gero, boto bakar bat bait litzan kontatuko
da.
b) Bertako izenak aldatu edo zeharmarratu edo izenen
hurrenkera aldatu deneko txartelez emandako botoak.
c) Irainak edo botoaz besteko ezein hitz daramatzaten
botoak.
d) Eskutitz-azalak gainean ezaupideak daramatzatenak.
116. Atala.
Boto-txartelik gabeko eskutitz-azalei dagozkien botoak
zuritzat, baina baliozkotzat, kontatuko dira. Eta, era
berean, zuritzat baina baliozkotzat joko dira hauteskunde-barrutitik
legez erretiratutako hautagai-zerrendari emandako botoak. (2)
117. Atala.
1.- Boto-kontaketa jendaurrekoa izango da eta nahi dezaten
guztiek egon ahal izango dute bertan, hori egiten den tegian
Lehendakariaren aburuz aski toki baldin badago.
2.- Lehendakariak, bakea boto-kontaketa egitea eragotziko
duen edo eragozten duen moduan hausten dela eritziz gero,
tegia hustu dadila agindu ahal izango du. Hori gertatuz
gero, hautagaien lurralde-ordezkariek, Artekariek eta Ahaldunek,
eskribauek, Lehendakariak dei egindako aginte-eskudunek,
Hauteskunde-Batzordetako kideek, Lehenengo Epaibidetarako
Epailariek edo horien eskudunek baino ez dute bertan egoteko
eskubiderik izango, Mahaiko kideez gainera.
118. Atala.
(Ez da aplikatuko. 15/1998 Legearen 132 Quinques III. 1.
eta 2. artikulua aplikatuko da.)
119. Atala.
(Ez da aplikatuko. 15/1998 Legearen 132 Quinques III. 3.
artikulua aplikatuko da.)
120. Atala.
1.- (Ez da aplikatuko. 15/1998 Legearen 132 Quinques V.
1. artikulua aplikatuko da)
2.- Hautagai-zerrenden ordezkari eta horietako kide guztiek,
eta bai Ahaldunek eta Artekariek ere, Boto-emanketaren Bilkurako
nahiz horko ezein alderdiri buruzko egiaztatutako Agiria
doan eta berehala eman dakieneko eskubidea izango dute,
eta Mahaiek ez dute eginbehar hori ez betetzeko aitzakirik
jartzerik izango.
3.- (Ez da aplikatuko. 15/1998 Legearen 132 Quater VII.
4. eta 5. artikulua aplikatuko da.)
4.- Halaber, Lehendakariak hartutako Artekarien izendapen-agiriak,
hondodun orriak eta, hauen ezean, Artekariek ekarritako
izendapen-agiriak ere Boto-emanketako Agiriari eratxikiko
zaizkio.
121. Atala.
1.- Ondoren, Mahaiak, hauteskundeetako agirisorta gertatu
eta lau eskutitz-azal berezitan sartuko du, honela:
a) (Ez da aplikatuko. 15/1998 Legearen 132 Quinques VI.
1. artikulua aplikatuko da.)
b) (Ez da aplikatuko15/1998 Legearen 132 Quinques VI. 2.
artikulua aplikatuko da.)
c) Eskutitz-azal guztiak itxi ondoren, Lehendakariak, Mahaikideek
eta bertan diren Artekariek horietan jarriko dute izenpea,
itxituraren aldenik-alden.
122. Atala.
1.- Esandako agirisorta hori osatu ondoren, Lehendakaria
eta Mahaikideak eta nahi dezaten Artekariak, berehala Lehen-Auzipidetarako
edo Udal-Epaitegiaren Egoitzara joango dira lau zorroak
haren esku uztera.
2.- Lehen-Auzipidetarako edo Udal-Epailariak Lehen dakariaren,
Mahaikideen eta Artekarien nortasuna egiaztatuko du horien
Erresumako Nortasun-Txartelak eta Mahaiko kide direla erakutsi
dezaten agiriak ikuskatuz. Egiteko hori bete ondoren Epailariak
eskutitz-azaletan bere izenpeak jarriko ditu, itxituraren
aldenik-alden.
Epailariak eskuratu dioten agirisorta hartu duelako
egiaztagiria emango dio Mahaiko Lehendakariari, zein egunetan
eta ordutan eskuratu dioten bertan adieraziz.
123. Atala.
1.- Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak, boto-emanketakoa
baino zortzi egun lehenago, horretarako bilduta, Epai-Arduralaritzako
bost herrilanari gutxienez izendatuko ditu, atal honetan
ematen zaizkien egitekoak betetzeko.
2.- Herrilanari horiek, Ertzaintzako bi kide lagun dituztela,
eta Ertzaintzaren zaingo-auto baten, eta Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeak zehaztu dezan irizpidez eskualdeka
banatuta, hauteskunde-barrutiko udal guztietara joango dira,
horietako Epailariek euki ditzaten eskutitz-azalak jasoaz.
Epai-arduralaritzako herrilanariak, kanpo aldetik
behar bezala dagoela egiaztatu ondoren, ematen zaion agirisorta
hartu duelako egiaztagiria emango dio Epailariari.
3.- Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak zehaztuko
ditu, antolakidetza egiteko Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo-Saileko
arduradunarekin edo arduradunekin bildu ondoren, ertzain-araldeen
zenbatekoa, horiei eratxikitako herrilanariak, eta hauteskunde-agirisorta
biltzeko egin behar duten bidea.
4.- Hauteskunde-agirisorta biltzea, hauteskundeak egin
eta biharamoneko goizeko bederatzietan hasita egingo da.
5.- Hauteskunde-agirisorta Epailariari eskuratzen zaionetik
Batzordearen izenekoek jaso arterainoko aldian, Epailaria
izango da hura gordetzearen eta bila doazkionei emateko
arduradun.
6.- Lehen-Auzipidetarako edo Udal-Epailariak Epai-Arduralaritzako
herrilanariari bat, bi eta hiru zenbakizko eskutitz-azalak
emango dizkio, lau zenbakizkoa dagokion Lehen-Auzipidetarako
edo Udal-Epaitegian gordeta gelditzen dela.
7.- Eskutitz-azalak bildu ondoren, Epai-Arduralaritzako
herrilanariak, Ertzaintzako bi kide beti ere lagun dituela,
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen tegira joan
eta hartu duen agirisorta bertan utziko du.
8.- Bat eta bi zenbakizko eskutitz-azalak Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordean geldituko dira eta horrek, berehala,
eta egoki deritzen neurriak hartuz, hiru zenbakizkoa Eusko
Jaurlaritzako Herrizaingo-Sailera bidaliko du, boto-emanketa
nola izan den jakin eta horretzazko argipideak izan ditzan.
VIII. Atalburua
Guztizko Boto-Kontaketa
124. Atala.
1.- Guztizko boto-kontaketa egitea Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeak boto-emanketaren ondorengo boskarren
lan-egunean egin eta hauteskundeak izan ondorengo bederatzi
egun igaro baino lehen bukatu beharko du.
2.- Guztizko boto-kontaketa ekintza bakarra eta jendaurrekoa
izango da.
125. Atala.
1.- Lurralde historikoko hauteskunde-batzorde bakoitza
idazkariak bere eginkizunak aurrera eramaten dituen egoitzan
bilduko da, agertzen diren hautagai-zerrendetako ordezkariekin
edo horien eskudunekin. Lehendakariak batzordea sortzeko
akta idatziko du eta berak, mahaikideek eta idazkariak izenpetuko
dute, eta baita hautagai-zerrenden ordezkariek edo behar
bezala egiaztatutako horien eskudunek. (2)
2.- Guztizko boto-kontaketa egin ahal izateko Lehendakariak
eta Mahaiko gainontzeko kideen erdiak eta batek gutxienez
egon beharko dute bertan.
3.- Nahitaezko gutxienezko zenbateko hori bertan
ez izatea gertatuz gero, boto-kontaketa bi ordu atzeratuko
da, eta orduan ere ez badago, Lehendakariak hurrengo lehenengo
lan-eguneko bilkurarako deia egingo du, hori bertan daudenei
eta Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari jakinaraziz.
4.- Bilkura berria bertan egon daitezen Batzordekideen
zenbatekoa dena dela egingo da.
5.- Bi bilkurok goizeko hamarretan hasiko dira.
126. Atala.
1.- Guztizko boto-kontaketa Mahairik-Mahai egingo da.
2.- Lehenengo, eta Mahaietako bat zenbakizko eskutitz-azalak
ireki baino lehen, osorik dauden ikusiko da. Gero eskutitz-azalok
Mahairik-Mahai irekiko dira, behar diren agiri guztiak daramatzaten
ikuskatuz. Mahairen bateko bat zenbakizko eskutitz-azalik
izan ez, edo hor beharrezko agiri guztiak egongo ez balira,
horren ordez dagokion bi zenbakizko eskutitz-azala hartuko
da.
3.- (Ez da aplikatuko. 15/1998 Legearen 132 Quinques VIII.
artikulua aplikatuko da.)
4.- Idazkariak Mahai bakoitzeko botoen laburpena jakinaraziko
du.
5.- Batzordekidetako batek, botoen guztizko kontaketa egiteko
eta gero Legebiltzarkide-tokiak emateko beharrezko izan
daitezen xehapenak hartuko ditu.
6.- Agiriak aztertu-alan, hautagaien ordezkariek edo hauen
eskudunek ez dute inolako jazarpenik, ez eta zuzenketa-eskerik
ere, egiterik izango, irakurritako xehetasunen zehaztasunari
buruzko unean-uneko oharrak salbu.
7.- Batzordeak ezin izango du aktarik ez botorik
baliorik gabe utzi. Dituen eskumenak mahai bakoitzean onartutako
botoen kontaketa egiaztatzera mugatzen dira, mahaiek hartutako
erabakiak kontuan izanda eta aktetan jasotakoaren arabera
(horiek ezean, akta horien egiaztagirietan esaten dena hartuko
da kontuan). Dena den, salbuespena izango dira hurrengo
atalean jasotako egoerak, baina akats material soilak, egitezko
akatsak eta aritmetikakoak baino ezin izango dira zuzendu. (2)
127. Atala.
1.- Mahai baten elkarren ezberdin izan eta Mahaiko kideek
izenpetutako eta ontzat emandako agiri bi egotea gertatuz
gero, Batzordeak ez du ez bata ez bestea kontatuko.
2.- Era berean, batzordeak ez ditu botoak zenbatuko
hautesleen erroldak mahaiari emandako hautesleak baino gehiago
baldin badira boto horiek, baina gehitze horren arrazoia
aurkeztutako erroldako egiaztagiriak edo epaitegietako
epaiak izan baldin badira. Salbuespena izango dira, dena
den, artekariek emandako botoak edo akats materialak,
egitezko akatsak eta aritmetikakoak; izan ere, kasu horietan
zuzendu egingo dira akatsak. (2)
3.- Boto-kontaketa ez da hamar ordutan ihardun ondoren
baino etengo, eta hori gertatuz gero, une hartan aztertzen
ari deneko Saileko botoak kontatzea bukatu beharko da. Boto-kontaketari
biharamonean jarraituko zaio, Lehendakariak esan dezan orduan.
128. Atala. (2)
1.- Botoen batuketa orokorra amaitzen denean, Lurralde
Historikoko hauteskunde-batzordeak kasuan kasuko hauteskunde-barrutiko
zenbaketa-egiaztagiria idatziko du, eta ondorengo datuak
jaso beharko dira, berariaz, egiaztagiri horretan:
a) Mahaiari zenbat hautesle dagozkion, hauteskunde-erroldako
zerrendetan esaten denaren arabera.
b) Erroldako zenbat egiaztagiri berezi aurkeztu
diren, hauteskunde-erroldan alta direla erakusteko.
c) Epaitegietako zenbat epai aurkeztu diren.
d) Zenbatek eman duten botoa.
e) Zenbat boto izan diren baliorik gabekoak.
f) Zenbat boto izan diren zuriak.
g) Hautagai-zerrenda bakoitzak zenbat boto eskuratu
dituen.
2.- Aurreko pausoa eman ondoren, bilkura-agiria ere
idatziko da, bertan jasotzeko bozketa orokorra egitean izandako
gorabehera guztiak. Bilkura-agiria eta zenbaketa-egiaztagiria
lehendakariak, mahaikideek eta hauteskunde-batzordeko idazkariak
izenpetuko dute, eta baita hautagai-zerrenden ordezkariek
edo behar bezala egiaztatutako horien eskudunek.
3.- Boto-bilketa amaitzen denean, ordezkariek eta horien
eskudunek egun bateko epea izango dute erreklamazioak eta
kexuak adierazteko. Erreklamazio eta kexu horiek hauteskunde-mahaien
bilkura-agirietan edo hauteskunde-batzordearen zenbaketa
orokorraren bilkura-agirian jasotako gorabeherei buruzkoak
baino ezin izango dira izan. Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeak
bi egun izango ditu horietaz erabakitzeko.
4.- Aurreko lerroaldean aipatzen den erabakiaren aurka
hautagai-zerrenden ordezkariek edo horien eskudunek errekurtsoa
aurkeztu ahal izango dute Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordearen
aurrean, egun bateko epean. Errekurtsoa aurkeztu eta biharamunean,
hauteskunde-batzordeak espedientea -txosten eta guzti- Autonomia
Erkidegoko hauteskunde-batzordera bidaliko du. Bidaltze
hori agintzen duen erabakia, bidalketa egin eta gero, barrutian
parte hartu duten hautagai-zerrenden ordezkariei jakinaraziko
zaie, eta baita dei egin ere Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen
aurrean agertzeko hurrengo egunean. Autonomia Erkidegoko
hauteskunde-batzordeak, aldeek diotena gehienez ere bi egunez
entzun ondoren, errekurtsoari buruzko erabakia hartuko du
hurrengo egunean. Gero, erabaki horren berri emango dio
kasuan kasuko lurralde historikoko hauteskunde-batzordeari,
hautatutakoak izendatzeko.
129. Atala. (2)
1.- Aurreko ataleko hirugarren eta laugarren lerroaldeetan
aurreikusitako epeak igaro eta ez bada erreklamaziorik edo
kexurik agertu boto-zenbaketa orokorragatik, edo aurkeztutakoei
buruz Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak erabakia
hartuta baldin badu, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek
hautetsiak izendatuko dituzte hauteskundeen egunetik hogei
egun igaro baino lehen. Horretarako, hautagai-zerrendei
dagozkien aulkiak banatuko dira, lege honetako 11. eta 12.
ataletan aurreikusitako banaketa-arauez bat.
2.- Gorago aipatutako eginkizun guztiak amaitu
ondoren, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak izendapenen
agiria idatziko du, bi kopiatan, eta lehendakariak, idazkariak
eta une horretan bertan diren hautagai-zerrendetako ordezkariek
edo horien eskudunek izenpetuko dituzte.
3.- Agiri horren aleetako bat hauteskunde-batzordean geratuko
da artxibatuta, horretarako irekitako espedientean, eta
jatorrizkoa, berriz, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordera
bidaliko da.
4.- Izendapenen agirian datu hauek idatzi beharko dira:
a) Hautesleak zenbat izan diren.
b) Botoa zenbat pertsonak eman duen.
c) Baliorik gabeko zenbat boto izan diren.
d) Balio duten zenbat boto izan diren.
e) Zenbat boto zuri izan diren.
f) Hautagai-zerrendek zenbat boto eskuratu dituzten.
g) Hautagai-zerrenda bakoitzak zenbat boto eta
aulki eskuratu dituen.
h) Izendatutako hautetsien izenen zerrenda.
5.- Izendapenen agirian, izandako erreklamazioak
nahiz kexuak eta horiei buruz hartutako erabakiak jasoko
dira, eta baita Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen
aurrean aurkeztutako errekurtsoa (halakorik egon bada) eta
horretaz hartutako erabakia.
6.- Izendapenen agirien egiaztatutako kopiak
egingo dira eta hautagai-zerrenden ordezkariei, eskudunei
edo artekariei banatuko zaizkie, eskatzen baldin
badituzte. Hautagai-zerrenda bakoitzari ezin izango zaio
agiri edo ziurtagiri bat baino gehiago eman.
7.- Halaber, aldarrikatutako hautagaiei ere aldarrikapenaren
egiaztagiria emango zaie, Legebiltzarrera aurkezteko erabili
dezaten.
8.- Hauteskunde-Batzordeak, egiaztagiri eta izendapen-agiri
horiek doazkienei, hautagai-zerrendaren ordezkariaren bidez,
boto-kontaketa egin eta hurrengo berrogeita zortzi orduen
barruan bidali dakizkiela erabaki ahal izango du.
9.- Era berean, Batzordeak, euskal Administrazioaren
izenean bertan egon dadinari ere agiriaren aldaki bat emango
dio, jakinarazte eta argipidetarako xede hutsez.
130. Atala.
Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaritzak,
Autonomi Elkarteko hauteskunde-barrutietan aldarrikatutako
Legebiltzarkideen zerrenda Legebiltzarrari bidaliko dio.
131. Atala.
1.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, hautagai-zerrenden
Kondaira-Lurraldekako emaitzak, hala badagokio, izendatutako
legebiltzar-tokien kopuruarekin batera, hautatuen aldarrikapena
egin ondorengo hamalau egunen barruan, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian
argitaratu beharko ditu. Era berean, Agintaritza-Aldizkari
horretan, hautagai-zerrenda bakoitzak Autonomi Elkarte osoan
lortutako emaitzak eta, hala badagokio, zerrenda horietako
bakoitzari izendatutako legebiltzar-tokien guztizko zenbatekoa
ere argitaratu beharko dira, hori guzti hori, hautatuen
aldarrikapenaren aurkako hauteskunde-auzipidetatikako jazarpenen
kaltetan gabe.
2.- Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeek bakoitzak
bere Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean, hautatuen
aldarrikapena egin ondorengo hamalau egunen barruan argitaratu
beharko dituzte hautagai-zerrenda bakoitzaren udalerrikako
eta kondaira-lurraldekako emaitzak, baita zerrenda bakoitzari,
hala badagokio, zenbat legebiltzar-toki izendatu zaizkion
ere, hori guzti hori, hautatuen aldarrikapenaren aurkako
hauteskunde-auzipidetatikako jazarpenen kaltetan gabe.
IX Atalburua,lfin. Hauteskunde-hauspenak
132. Atala. (2)
Agintzezko eta debekatzezko hauteskunde-arauak, gaizkintza
izan gabe hautsi izanagatikako zigorrak ipiniko ditu gaitasuna
duen Hauteskunde-Batzordeak, Lege honen 29.j) eta 30.1.d)
ataletan ohartematen denaren arauera. Agintariak edo herrilanariak
badira, 20.000 pezetatik 200.000rakoa izango da eta norbanakoak
badira, 5.000 pezetatik 100.000rakoa, Lege honetan kopuru
haundiagoa ezartzen bada salbu.
X. Atalburua. Bozketa elektronikoari
dagokion prozedura (4)
132. atala. Bigarrena.- Boto elektronikoari dagozkion
elementuak, hauteskunde-batzordeen eta Eusko Jaurlaritzaren
eskurantzak, eta alderdien, federazioen, koalizioen eta
taldeen partehartzea.
I.- Honako elementu hauek sartzen dira boto elektronikoaren
sisteman:
a) Banda magnetikoa duen bozketa-txartela
b) Hautestontzi elektronikoa.
c) Botoa emateko pantaila.
d) Huteskunde-kabina.
e) Softwarea edo hauteskundeetako programa informatikoa.
II.-
1. Hautestontzi elektronikoaren eta botoa
emateko pantailaren hauteskunde-softwarea honako hau da:
programa informatikoen multzoa hautestontzia ireki eta ixteko,
mahaiak balioztatutako banda magnetikoa duten txartelen
bidez botatzeko, hautestontzian erregistratutako banda magnetikoa
duten txartel-kopurua kontrolatzeko, botoak zenbatzeko eta
mahaiko hauteskunde-emaitzak jakinarazteko; eta hori guztia
lege honen arabera egiteko aukera eman behar dute.
2. Horrezaz gain, hauteskundeetako softwareak ondoren
adierazten diren datu hauek eduki beharko ditu hauteskunde-barruti
bakoitzeko:
a) Hauteskunde-prozesuaren eguna
b) Aurkeztutako hautagai-zerrenda bakoitzaren izena
eta, hala egokituz gero, sigla eta sinboloa; baita boto
zuria emateko aukera eta boto baliogabea ematekoa ere, lege
honetako 132. Laugarren I.2. atalean azaltzen den modura.
c) Hautagaien izenak, aurkeztutako hautagai-zerrendan
azaltzen diren hurrenkeran; ez dira ordezko hautagaiak
sartuko.
3. Hauteskunde-mahaietarako edukiko du, halaber, mahai
bakoitzaren identifikazioa eta kokapena. Honako datu hauek
azalduko dira: lurralde historikoa, udala, barrutia, sekzioa
eta mahaia; bai eta hautesleen kopurua, boto emaileen kopurua,
boto baliogabeen kopurua, boto zurien kopurua eta hautagai-zerrenda
bakoitzak eskuratutako boto-kopurua ere, aurkeztutako hurrenkeraren
arabera. Hautagai-zerrenda bakoitzaren izena eta siglak
adieraziko dira.
III.- 1. Boto elektronikoaren softwarean bozketa eta
hauteskunde-mahai bakoitzeko boto-zenbaketaren gardentasuna
eta objektibotasuna ziurtatu ahal izateko, Euskal Autonomia
Erkidegoko hauteskunde-batzordeak honako hauek egin beharko
ditu:
a) Lege honetako 132 Zazpigarren I.a) atalean aipatutako
hauteskunde-softwarearen funtzionamenduaren baliozkotasuna
onartu, aurreko 132 Bigarren II. 1. eta 3. atalean aurreikusitako
zehaztasunei dagokienez.
b) Hauteskunde-mahai bakoitzerako onartutako hauteskunde-softwarea,
aurreko atalean aipatutakoa, landu.
c) Aipatutako hauteskunde-software egokitua egon
egongo dela, eta eskualdeko hauteskunde-batzordeetara eta
mahaietara banatuko dela ziurtatu, euskarri magnetikoan
banatuko ere eta behar adina kopia, lege honetako 132. Hirugarren.
II. 1. atalean aurreikusten dena bete dadin.
d) Hauteskundeen ondoren hauteskunde-softwarearen
euskarri magnetikoak jaso eta amaieran euskarri horiek hautsi
egingo direla ziurtatu.
e) Legeak hauteskunde-softwareaz agindutako beste
edozein egiteko edo xedapen.
2. Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek
onartuko dute beren barrutiei dagokien hauteskunde-softwarearen
baliozkotasuna, lege honetako 132. Bigarren II. 2. atalean
aurreikusten diren xehetasunei dagokienean. Lurralde historikoko
hauteskunde-batzordeek onartuko dute, halaber, banda magnetikoa
duen bozketa-txartelaren eredu ofiziala, IV. atalean adierazten
den dekretuko irizpideetan ezarritakoaren arabera.
3. Hauteskunde-batzordeek Eusko Legebiltzarreko
informatika-zerbitzuaren laguntza izango dute 1. eta 2.
puntuetan azaldutako egitekoak gauzatu ahal izateko, informatika-zerbitzu
hori baita laguntzeko eta aholkuak emateko organoa.
Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeko
bileretan parte hartuko du Eusko Legebiltzarreko Informatika
Zerbitzuko arduradunak; arduradunak hitza izango du baina
botorik ez. Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek,
halaber, eskatu ahal izango dute aipatu berri dugun zerbitzuko
arduradunak beren bileretan parte hartzea, hitzarekin baino
botorik gabe, egoki iritzi dutenean. Arduraduna joatea ezinezkoa
bada ordezkoren bat bidaliko da.
4. Aurkeztutako hautagai-zerrenda bakoitzeko ordezkari
nagusiak, bere kabuz edo berak izendatutako informatikan
aditua den ordezko baten bitartez, eskatu ahal izango dio
autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeari, lege honetako
132 Bigarren II. atalean araututako hauteskundeetako softwarearen
funtzionamendu egokiari buruzko informazioa, behin betiko
onartu baino lehen. Hauteskunde-batzorde horrek zehaztuko
du horretarako egokia den prozedura.
IV.- 1. Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez zehaztuko ditu
bozketa elektronikorako eredu ofiziala, eta beharrezkoak
diren elementuek, atal honetako I. idazatian aipatutakoak,
eta ekipamendu-gailuek izan beharreko ezaugarri teknikoak
eta homologatzeko baldintza orokorrak. Hauteskunde-mahaietan
izan beharrekoak ezarriko dituzte eta, horrekin batera,
lege honetan ezarritako fidagarritasun, segurtasun eta isilpeko
baldintzak bete behar dituzte.
Dekretuan ezarriko dira, halaber, hauteskunde-kabinen
ezaugarriak eta lege honetan aurreikusten diren hauteskunde-agiriak
nolakoak izango diren, eta nola inprimatu, prestatu eta
banatuko diren.
2. Eusko Jaurlaritzaren egitekoa izango da, Herrizaingo
Sailaren bitartez, hauteskunde-mahai bakoitzerako hautestontzi
elektronikoa, botoa emateko pantaila, eta hauteskunde-kabina
izango direla eta bozketa hasi baino gutxienez ordubete
lehenago banatuko direla ziurtatzea.
3. Herrizaingo Sailak, ez beste inork, prestatu
eta banatuko ditu banda magnetikoa duten bozketa-txartelak,
hauteskunde-agiriak eta beharrezkoak izan daitezkeen gainerako
elementuak, hauteskundeetako softwarea izan ezik, 1. puntuan
aipatu den dekretuan ezarritako moduan eta momentuan. Ziurtatu
behar du elementu horiek guztiak eskualdeko hauteskunde-batzordeei
emango zaizkiela, gero hauteskunde-mahaietara bidali ahal
izateko.
V.- Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan
azalduko dira hauteskunde-mahai bakoitzeko hautestontzi
elektronikoko softwarean eta botoa emateko pantailetan dauden
mezuak, eta bai hauteskunde-agirietako testua ere.
132. atala. Hirugarrena.- Mahaietako baliabideak eta
bozketa elektronikoaren aurretik egin beharreko eragiketak.
I.- 1. Hautaslekutzat jotzen da hauteskunde-mahai bakarra
kokatzen den hautetegi batean dagoen esparrua, agindu honetan
eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990
Legearen 38.1., 132. Laugarren eta 132. Bosgarren ataletan
aurreikusten den eraginetarako.
2. Hauteskunde-mahai bakoitzak bi hautestontzi
izango ditu, bat boto elektronikorako eta bestea posta bidezko
botorako, boto-txartelekin eta kartazalekin; gutxienez hauteskunde-kabina
bana ere izango du edo, kabinarik izan ezean, hautesleari
isolatzeko aukera emango dion lekuren bat, botoa emateko
pantaila batekin.
3. Bozketa elektronikoa egin ahal izateko
elementu eta ekipamendu-gailu guztiez gain, hauteskunde-mahaiak
agiriak eta beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eduki
beharko ditu, eta bai hautesle-erroldaren zerrenda ziurtatua
ere.
4. Hauteskunde-mahaia eratzeko unean edo eratu
ondoren hautalekuan elementu horietakoren bat ez badago,
mahaiburuak berehala jakinaraziko dio eskualdeko hauteskunde-batzordeari,
falta diren gauzak ekar ditzan.
5. Hautategi bakoitzak dagokion hauteskunde-barrutian
aurkeztutako hautagaien eta hautagai-zerrenden izenak jasotzen
dituen boletin ofizialaren ale bat edukiko du, hautesleek
ikusteko moduan. Horren xedea informazioa ematea besterik
ez da.
II.- 1. Bozketa hasi aurretik, hauteskunde-mahai bakoitzeko
mahaiburuak hauteskunde-softwarea eta bozketa elektronikoa
egiteko beharrezkoak diren elementuak eskuratuko ditu, kartazal
prezintatu batean. Kartazal horretan dagokion mahaiaren
identifikazioa idatzita egongo da eta mahaiburuari emango
zaio. Mahaiburuak jaso izanaren agiria izenpetu beharko
du.
Elementuren bat ez egon arren, bozketa hasi baldin
badaiteke, ma |