|
46. Atala.
1.- Lehendakariak emango du deia egitezko Dekretua, indarreango
Jaurlaritza-Legean agintzen denaren arabera.
2.- Eusko Legebiltzarra garaiz-aurretik deusezteari buruz
indarreango Jaurlaritza-Legean berariz ohartematen direnetan
salbu, hauteskundeetarako deia egitezko Dekretua Eusko Legebiltzarren
manu-aldia bukatu aurretiazko hogeita boskarren egunean
egingo da, aldi hori egin ziren balio bereko hauteskunde-egunetik
lau urtera izango dela ulertzen dela, eta hurrengo egunean
argitaratuko Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian.
3.- Dekretuan hauteskundeak zein egunetan izango diren
zehaztu beharko da. Egun horrek deialdia Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik berrogeita
hamalaugarrena izan beharko du.
Hauteskundeen deialdia egiten duen dekretua
argitaratzen den egun berean sartuko da indarrean.
47. Atala. (1)
1.- Hauteskunde-mahai bakar batean edo batzuetan baliogabetzea
eragiteko moduko irregulartasunak izan eta berriz zatikako
hauteskundeak egiteko, hauteskunde-mahai edo sekzio bateko
edo batzuetako hauteskundeak baliorik gabekotzat jota egon
beharko dira epai irmoaren bidez. Dena den, hauteskunde-mahai,
sekzio bakar edo sekzioren batzuetan bozketa baliorik gabekotzat
jotzeak ez du eragingo mahai horietan berriz hauteskundeak
egitea, gune horietako emaitzek ez badute eragiten kasuan
kasuko barrutiko ordezkarien banaketa aldatzea.
2.- Zatikako hauteskundeen deialdia dekretu bidez
egingo da, eta hala erabaki beharko dute gobernuaren kontseiluak
epai irmoaren berri izan eta hurrengo egiten duten lehenengo
bileran. Zatikako hauteskundeak epai irmoa eman den egunetik
hasi eta hiru hilabete baino lehen burutu beharko dira,
eta botoa emateko ekintza hutsera mugatu ahal izango dira.
(1)
15/1998 Legeak aldarazia
|