|
1. Atala.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak araupetzea da Lege
honen xedea.
2. Atala.
1.- Legez euskaldun izanik, botua emateko eskubidearen
jabe diren guztiak izango dira hautatzaile.
2.- Botua eman ahal izateko, Hautatzaile-Erroldan izena
emanda egotea ezinbestekoa izango da.
3. Atala.
1.- Botoa emateko eskubiderik gabekoak:
a) Sendetsitako auzi-epaiz, zigorrak dirauen artean botoa
emateko eskubidea kentzezko zigor nagusia edo osagarria
jarri zaienak.
b) Sendetsitako auzi-epaiz gaitasungabeko aldarrikatuak;
epai horrek beti ere botoa emateko gaieztasuna berariz adierazi
beharko du.
c) Epailari-baimenaz sikiatria-eritegiratuak, barnealdiak
dirauen artean eta Epailariaren baimenak botoa emateko gaieztasuna
berariz adierazten baldin badu.
2.- Atal honetan ohartemandako ondorioetarako, gaitasungabetze
edo eritegiratzeez arduratzen diren Epailariek eta Epaitegiek
berarizko erabakiak eman beharko dituzte botoa emateko gaieztasunari
buruz. Gaieztasun horretaz jabetuz gero, Herri-Erroldari
eman beharko diote horren berri, honek beharrezko idaztoharra
egin dezan.
4. Atala.
1.- Autonomi Estatutoaren 7. atalean jartzen diren baldintzak
betez, hautagai izan eta Lege honetan esaten diren hautaezin-zioen
pean ez dauden herritarrak izango dira hautagai.
2.- Azaroaren 27ko 2.917/81 Errege-Dekretuak araupetzen
duen Biztanle-Erroldean sartzen diren Espainiako Erregeren
familiko kideak, ez eta hauen ezkontideak ere, ez dira hautagai
izango.
3.- Hautaezin zio izango da ondorengo ihardunetan aritzea:
a) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko herri-alorrean:
- Sailburuorde, Idazkari Nagusi, Zuzendari, Zuzendariorde,
Lurralde-Ordezkari edo Administraritzako aukerango izendapenezko,
horiei atxikiriko, beste ezein kargu.
- Lehendakari, Zuzendari Nagusi, Idazkari Nagusi edo erakunde
burujabeetako zein norbanako-alorreko legepeko erakunde-izaikietako
aukerango izendapenezko beste zein kargu. Alabaina, Eusko
Legebiltzarreko kideak, herri-erakunde, izaiki edo zuzeneko
nahiz zeharkako herri-partaidetzazko enpresetako zuzendaritzako
baltzuango ihardutze-sail edo Arduratze-Batzordetakoak izan
daitezke, horien izendapena Eusko Legebiltzarrari baldin
badagokio.
- Ararteko edo Arartekoaren Laguntzaile; Herri-Kontuen
Euskal Epaitegiko Buru edo Kide; Ebazpen-Batzordeko Buru
edo Kide; Ekonomi eta Gizarte-Kontseiluko Buru; eta erakunde
horietam diharduten aukerango izendapenezko kargu.
b) Estaduaren herri-alorrean:
-Epai-Agintaritzaren Kontseilu Nagusiko Lehendakari edo
Kontseilukide, Epailari, Auzimaisu edo iharduneango Herri-Salatari.
Estaduko Herri-Salatari Nagusi.
- Jaurlaritzako Lehendakari, Ministrari edo Estatuko Idazkari,
bai eta Estatuko Administrazioko aukerango izendapenezko
beste ezein kargu ere; Jaurlaritzaren Ordezkari, Probintzia-Gobernari
eta Probintzia-Gobernariorde eta lurralde-mailan aginpide
bereziak izanezko antzeko agintari; Lehendakari, Zuzendari
Nagusi edo Idazkari Nagusi, nahiz hauei atxikiriko, herri-legepeko
erakundeetako, ihardutze-erakunde burujabeetako, norbanako-legepeko
herri-izaikietako nahiz Estaduaren herri-baltzuetako edo
Estadua zuzeneko nahiz zeharkako partzuer izanezkoetako
aukerango izendapenezko beste edozein kargu. Atzerriko Estadu
baten edo nazioarte-mailako erakunde baten aurrean izendapena
egiaztatutako eta bizitza han eginiko mandatugintzako Buru.
"Banco de Espa¤a"ko Gobernari eta Gobernariorde;
Mailegu Ofizialeko Erakundeko eta gainontzeko mailegu-erakunde
ofizialetako Lehendakari eta Zuzendari. Hauteskunde-Erroldeko
Idazguko Zuzendari eta Nukleo-Segurantzajko Kontseilu
Nagusiko Lehendakari, Kontseilari eta Idazkari Nagusi.
- Estadu osoarena baino eremu txikiagoa izanezko lurralde-esparru
ezberdinetan Ministeritza bakoitzeko mailarik goreneko lanetan
ari daitezenak; lurralde-mailako aginpide mugatua izanezko
autonomi-erakundeetako Lendakari, Zuzendari eta eratxikitako
kargu, eta bai Jaurlaritzak horietan dituen Ordezkariak;
R.T.V.Eko lurralde-Ordezkariak; Gizarte-Segurantzaren Eraenpiderako
Erakundeetako tokian-tokiko ihardutze-sailetako Lehendakariak
eta Zuzendariak; Jaurlaritzaren Ordezkaritzetako eta Probintzi-Gobernaritzetako
Idazkari Nagusiak, ez eta Hauteskunde-Erroldeko idazguko
probintzia-Ordezkariak ere, guztiok bere aginte-mendeko
lurralde-eremu osoan edo zati baten sartzen diren hauteskunde-barrutietatik.
- Konstituzio-Epaitegiko Lehendakari edo Auzimaisu, Estaduko
Kontseiluko edo Kontuen Epaitegiko Lehendakari edo Kontseilukide,
Konstituzioko 131.2 atalean aipatzen den Kontseiluko Lehendakari.
- "Defensor del Pueblo" eta honen Laguntzaile.
c) Beste Autonomi Elkarteen herri-alorrean:
- Beste Autonomi Elkarteetako Biltzarretako Kide edo Biltzar
horiek izendatu beharreko Autonomi Erakundeetako kide.
- Beste Autonomi Elkarteen Jaurtze-Batzarretako Kide, bai
eta Batzar horietako aukerango izendapenezko karguak ere.
d) Europako Elkartearen herri-alorrean:
- Batzordeko Lehendakari, Batzordekide, Idazkari Nagusi
edo Zuzendari Nagusi.
- Kontseiluko Lehendakari, kide, Idazkari Nagusi edo Zuzendari
Nagusi.
- Zuzentza-Epaitegiko Lehendakari, Epailari, Legelari Nagusi
edo Idazkari Nagusi.
- Europako Batzordeko, Kontseiluko edo Legebiltzarreko
aholku eta laguntzako ihardutze-sailetako goren karguak.
e) Kondaira-Lurraldeen eta toki-Administraritzen herri-alorrean:
- Kondaira-lurraldeen herri-Administraritzako Zuzendari
Nagusi edo baliokide.
- Toki edo kondaira-lurraldeetako erakunde burujabe edo
herri-baltzuetako Lehendakari, Zuzendari Nagusi, Eraenlari
edo aukerango izendapenezko beste ezein kargu.
f) Hausteskunde-administrazioko edozein organotako kide
izatea eta baita udaletako idazkari izatea eta eskualdeko
hauteskunde-batzordeetako ordezkari izatea. (1)
g) Era berean, Estaduko Segurantza-Sail eta Indarretan,
Ertzaintzan, Foru edo Udal-Ertzaingoetan ari direnak, bai
eta iharduneango gudugizon profesional eta osagarrizkoak
ere hautaezinak izango dira.
4.- Aurreko idazatian esandako kargu edo egitekoren batean
ihardun eta hautagai gisa aurkeztu daitezenek, hautaezina
dakarren kargua edo egitekoa erabat edo aldi baterako utzi
egin dutela modu sinesgarriz egiaztatu beharko dute dagokien
Hauteskunde-Batzordearen aurrean.
5.- Hautagai-zerrenda bateko izan eta hautaezintzat jotako
kargu edo egitekoren batera iritsi daitezenek, egoera hori
dagokion Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi beharko diote,
eta honek aurkezturiko hautagai-zerrendatik hautagaia kentzea
aldarrikatuko du.
6.- Azkenik, hautaezinak izango dira:
a) Sendetsitako epaiz askatasungabetzeko zigorra eman zaienak,
zigorrak dirauen bitartean.
b) Epaia sendetsitakoa izan ez arren, matxinadaren bategatik
zigortuak nahiz biziaren, gorputzeko osotasunaren edo inoren
askatasunaren aurkako lege-hausteegatik zigortutako izuekintza-erakundeetako
kideak.
5. Atala.-
1.- Hautaezin-zio guztiak bidebatez elkartuezin-zio izango
dira.
2.- Gainera, ondorengo ihardun edo karguetan aritzea elkartuezin-zio
izango da:
a) Autonomi Elkarteko herri-alorrean:
- Ekonomi eta Gizarte-Kontseiluko, Lan-Harremanetako Kontseiluko,
Euskal Gizarte-Ongunderako Kontseiluko, Koperatibetako Goren
Kontseiluko eta antzerako aholkularitzako ihardutze-sailetako
Lehendakari, Idazkari Nagusi, Kontseilukide edo beste ezein
kargu, Legebiltzarkide izan eta kargu horietan aritzeko
Legebiltzarrak aukeratutakoak izan daitezenak salbu.
- Autonomi Elkarteko Herri-Administraritzaren edo ihardutze-sail
eta erakundeen zerbitzupeko lanariak, egiten diren zerbitzu
horien jaurpidea dena dela, zuzendaritza, eraentza edo administraritza
hutsean ez diharduten irakaskuntzakoak, osasunketakoak edo
ikerkuntzakoak salbu.
b) Estaduko herri-alorrean:
- Kongresuko Diputatuak.
c) Europako Batasuneko sektore publikoan: (1)
- Europako Legebiltzarreko diputatua.
6. Atala.
Eusko Legebiltzarreko kideek norbanako-alorreko lanetan
aritu ahal izango dute, honako hauetan salbu:
a) Autonomi Elkarteko iraskunde-mailako Herri-Administraritzako
zein nagusiko eraentza, aldezpena, zuzendaritza edo aholkularitza-ihardunak,
Administraritza horrek erabaki beharreko diren, herri-zerbitzuren
bati zuzenean eragin edo herri-laguntzak edo bermeak lortzera
jo dezaten gaietan. Doakienek aitortzen zaien eskubide batez
baliatuz zuzenean egin ditzaten norbere-alorreko ihardunak,
ez eta arau orokor batean jarritakoa betetzetik datozkien
laguntzak edo bermeak ere ez dira arau honen erabiltze-eremuan
sartzen.
b) Autonomi Elkartearen diruz ordain daitezen herri-lan,
zerbitzu edo horniduren akuratzaile edo zordunkide-ihardunak,
edo ihardun horietan ari diren baltzu edo enpresen zuzendaritza,
ordezkaritza edo urgazlaritza-eginkizunak atxikita daramatzaten
karguak.
c) Legebiltzarkide hautatua izan ondoren eta hori den bitartean,
berenez edo baltzuan, Autonomi Elkarteko Herri-Administraritzaren
aldeko urgazpen-zerbitzuak edo bestelakorik emateko hitzarmenak
egitea.
d) Hautatua izan eta gero, Autonomi Elkarteko herri-alorreko
izaikiekin hitzarmenak, zerbitzu edo hornidurak izan ditzaten
enpresa edo baltzuetan 100eko 10etik gorako partaidetza
izatea, ondare-bidez bada salbu.
e) Funtsean dirubidezko xedea izan eta agirian aurrezki
eta maileguetara joarazi dezaten enpresa edo baltzuetako
Arduratze-Batzordeburu, Batzordekide, Arduralari, Zuzendari
Nagusi, Eraenlari edo baliokideko karguetan ihardutzea.
7. Atala.
Nolanahi ere, Eusko Legebiltzarkideek ez dute edozein erakunde-mailatako
herri-Diruegitamuen pentzutango lansari batetik gora jasotzerik
izango, ez eta elkartuezineko ihardunei dagozkien ordainsariak
aukeratzerik ere, bateragarriak direnengatik bakoitzean
dagozkien bidesari eta kalte-ordainen kaltetan gabe.
8. Atala.
Legebiltzarkideek Lege honetan zehazten direnetako elkartuezin-zio
izan daitezkeen ihardun guztien adierazpena egin beharko
dute, eta bai diru-eskuraketak edo ondare-abantailak ematen
dizkieten beste nolanahiko ihardunena eta beren ogasunena
ere. Adierazpen hori Legebiltzarrean aurkeztu beharko da,
bai legebiltzarkidetasuna jasotzekoan, bai eta beren egoera
aldatzekoan ere.
Ihardunen eta ogasunen adierazpen horiek Zuduen Errolda
batean sartuko dira. Errolda horrek Legebiltzarreko lehendakaria
izango du zaindari eta Legebiltzarrak jar ditzan barne-arauak
jaurpide.
(1)
15/1998 Legeak aldarazia
|