|
I
Demokraziadun gizarte ororen beharra da hiritar guztiek
hauteskundeetan parte har dezatela bermatzea, horietan aukeratzen
bait dira beren ordezkariak izango direnak.
Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 10.3 atalak bakarreango
aginpidea aitortzen dio Autonomi Elkarteari "Eusko
Legebiltzarrearekin zerikusirik duten hauteskundeetarako
barne-legegintzan". Estatutuan ohartematen den hori
eginbideratzea du xede Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde-Lege
honek.
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 28/1983 Legea
indarrean jartzetik hona bost urte igaro, eta Hauteskunde-Jaurpide
Nagusiaei buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Oinarrizko Legea,
hots, ordurarte zeuden hauteskunde-arau guztiak: 20/1977
Erregeren Dekretu-Legea, 39/1978 Legea, 6/1983 Oinarrizko
Legea eta 14/1980 Legea indargabetu zituena aldarrikatu
izanaren ondorioz, esandako Hauteskunde-Legea eraberritzea
aholkagarri egiten zuen arau-zatiketa bat gertatu da azken
urteotan. Horretaz gainera, Estaduko Jaurlaritzak 1984.ean
aurkeztutako konstituziotasunik ezagatikako jazarpenari
buruz Konstituzio-Auzitegiak 1988.eko uztailaren 21ean emandako
ebazpena, esandako 28/1983 Legearen zenbait atal baliogatzen
zituena, kontutan hartzen badugu, ezinbesteko gertatzen
da euskal hauteskunde-arauak oraingo Lege honen bidez egokitzea.
Egoera honek nolabaiteko lege-segurtasunik eza sortarazi
edo, gutxienez, hauteskundeetan eskuhartzen duten politika-taldeei
eta ihardutze-era ezagun batera jadanik ohituta dauden hautatzaileei
zalantzak, argipide-eskeak, kexuak, goradeiak eta zuzenketa-eskeak
ekarri diezaizkieke.
Guzti horrek, batetik, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei
buruzko 28/1983 Legea eraberritu beharra adierazten du,
hauteskundeei buruzko arau guztiak argitzeko eta, horrela,
egon dagoen lege-segurtasunik ezaren arrisku haundiak galerazteko,
erizpide kideko eta berdintsuak ezarriz. Bestetik, eraberritze
horretan hauteskunde-eraketa osoaren ihardutze-modua hobetzeko
beharrezko diren teknika-hobekuntzak eta zuzenketak sartu
behar dira.
Horregatik, Hauteskunde-Jaurpide Nagusiei buruzko 5/1985
Oinarri-Legeak eta esandako Konstituzio-Auzitegiaren ebazpenak
diotenaren aurka dauden 28/1983 Legeko atalen ordez eta
horiek zuzenduz, gaurko arauen egoerari egokitu eta Eusko
Legebiltzarrerako hauteskundeen izaera eta eremua, baita
hauteskunde horiek hobetzeko behar diren teknika-hobekuntzak
ere, kontutan hartzen dituzten hainbat arau sartzen dira,
hauteskunde-ihardunbide berdintsuak izateko zenbait aldaketa
eta zuzenketa eginez eta, ondorioz, hauteskunde-bidearen
eginkortasunerako behar den lege-segurtasunaren ezinbesteko
osagai diren konfiantza eta segurtasuna sortaraziz.
Azkenik, Lege honek Hauteskunde-Jaurpide Nagusiei buruzko
Oinarrizko Legean oharteman gabe egon eta hauteskunde-bidearen
nolakotasunari hainbat hobekuntza dakarzkioten zenbait gai
sartzen ditu.
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Lege honetan
sartzen diren eta aurreko euskal Hauteskunde-Legea egituratzen
zuten atal gehienei nahiko daragieten aldakuntzen eta teknika-hobekuntzen
nolakoa kontutan hartuz, legegintza-modurik egokiena erabili
da, idazkeraren argitasun eta erabilgarritasunari begira.
Lege berri honek ez du xede atal-moltzoaren zati bat aldatzea,
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-jaurpide osoaren erabateko
birrazterpena egitea baino.
II
Zazpi idazpuruk, bost erabaki gehigarrik, bi aldibaterako
erabakik, hiru azken erabakik eta indargabetzeko erabaki
batek osatzen dute Legearen egitura.
III
Erabaki orokorrei buruzko Lehenengo Idazpurua Legearen
eremuaren mugapenaz, hautatzailetasunaz, hautagaitasunaz,
hautaezinez eta elkartuezinez ari da.
Hautatzailetasuna ahalik eta modurik zabalenean araupetu
da, gara-adinarekin, indarreango Hautatzaile-Erroldean sartuta
egotearekin eta botoa emateko eskubideaz gabeturik ez egotearekin
kidekatuz.
Hautagai izatea politika-aldetik euskaldun den hautatzaile
izateari lotuta doa, Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren
7. atalak ohartematen duenez.
Hautaezin-zioek, lehenengo eta behin, aginteen banakuntzaren
arauerako irizpidea argi eta garbi dute xede. Alde batetik,
Euskal Jaurtze-Agintaritzaren eta Legegintzakoaren arteko
banakuntza denez; bestetik, berriz, euskal aginteen eta
Estaduko aginteen arteko banakuntzaren aldetik. Bigarrenez,
hauteskunde-bidearen gardentasuna eta norberekoikeriarik
eza bermatze-xedezko hautaezin-zioak jartzen dira.
Legebiltzarkideen elkartuezinei gagozkiela, hauek Euskal
Herriko Autonomi Estatutuaren 26.5 atalaren aginduz hauteskunde-legeek
araupetu beharreko elkartuezin-egoerak dakartzaten zioei
dagozkie
IV
Bigarren Idazpuruak Hauteskunde-Eraketa du gai.
Idazpuru horrek, lehenengo eta behin, hauta daitezkeen
25 legebiltzarkideren kopuru bera finkatzen du hauteskunde-barruti
bakoitzeko.
Hauteskundeak kondaira-lurralde bakoitzean egingo dira,
ordezkotza-heintasunaren araberako irizpideei atxikiz, legebiltzarkide-tokien
banakuntzan sartu ahal izateko emandako baliozko botoen
%5ekoa jartzen dela.
Halaber, hautatutako hautagaia hiltzea, honek bere tokia
uztea edo ezinduta gelditzea gertatuz gero, aldarrikatutako
zerrenda berean hurrengo agertzen denari emango zaio aulkia,
zerrenda horretako hurrenkerari jarraiki.
V
Hirugarren Idazpuruak Hauteskunde-Administraritza araupetzen
du.
Hirugarren idazpuru horrek, erabaki nagusiei buruzko Lehenengo
Atalburuan, Hauteskunde-Batzorde eta Sailetan egituratzen
den hauteskunde-erakuntza zehazten du, Euskal Hauteskunde-Administraritza
hiru moetatako Hauteskunde-Batzordek osatuta geratzen dela:
Autonomia-Elkarte osoan aginte-mendea duen Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordea, hauteskunde-barruti bakoitza bere
aginte-mendeko duen Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordea,
eta aginpidez epailaritza-barrutietara mugatzen den Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordea.
Halaber, Eusko Jaurlaritzak, bere aginpideen barruan, herritarrek
botoa emateko eskubidea erabili eta hauteskundeetan eskuhar
dezatena bermatzera laguntzen du, hauteskunde-gaietan, aldi
hau zuzentzen duten Hauteskunde-Batzordeei laguntza eginkor
eta iraunkorra emateko ihardutze-sail aginteduna Herrizaingo-Saila
dela.
Esandako Hirugarren Idazpuruko Bigarren Atalburua Hauteskunde-Batzordeez
ari da, beren osatze-modua, aginpideak, erakuntza eta ihardutze-modua
araupetzen direla.
Hauteskunde-Batzordeen osatze-moduari gagozkiola, epai-agintaritzako
kideei ematen zaie Hauteskunde-Batzordeetako lehendakaritza
eta auzimaisuei, epailariei eta legelari edo zuzenbide-lanbidedunei
batzordekide izatea; beraz, politika-epailaritzako osatze-modua
jartzen da, argi eta garbi.
Alde beronetatik, Legeak Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen
benetako iraunkortasunezko iharduera ziurtatzen du, Kondaira-Lurraldeko
eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen iharduera hauteskundeak
izan eta ehun egun igaro arte bermatuz. Bestalde, Hauteskunde-Batzordetako
kideen ordezkapen-jaurpidea zehazten da eta Batzorde horietako
kideen aldaezintasuna finkatzen.
Hauteskunde-Batzordeek Hauteskunde-Erroldeari buruzkoan
dituzten aginpideak, Konstituzio-Auzitegiaren 1988.eko Uztailaren
21eko ebazpenaren arabera zehazten dira.
Hirugarren Idazpuruko Hirugarren Atalburua Hauteskunde-Sail
eta Mahaiei buruz ari da.
Hauteskunde-Sail, Mahai eta Tegien zenbatekoa eta mugak
jarri eta argitaratzeari buruzko hauteskunde-erakuntza,
Hauteskunde-Erroldearen Idazguak Euskal Autonomi Elkartean
dituen Ordezkaritzei dagokie.
Hauteskunde-Mahaiak, Udaletan, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen
zaingopean, zozketa-bidez hautatutako Mahaipuru batek eta
bi Mahaikidek osatuzkoak izango dira, Batzorde hauei, horrela,
alderdikeriarik gabekoak izateko berme guztiz Udalei ematen
zaien administraritza-lana kenduz.
VI
Laugarren Idazpuruak, indarreango Jaurlaritza-Legeari atxikiz,
Lehendakariaren Dekretuz egin beharko den Hauteskundeetarako
deialdia du gai, deia egitezko Dekretua Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian
argitaratu eta hauteskundeak berrogeita hamalaugarren egunetik
hirurogeigarrenera bitartean egingo direla finkatuz.
VII
Boskarren Idazpuruak hauteskunde-bideari dagokion guztia
araupetzen du, beren Sail eta guztiko bederatzi Atalburutan
zehar.
Lehenengo Atalburua hautagaien aurkezpen eta aldarrikapenaz
ari da, eta ordezkari nagusia eta hautagai-zerrendakoa,
Hauteskunde-Administraritzarekiko harremanetan beronen laguntzaile
direnez, araupetzen dira.
Hautagai batzuezko hauteskunde-barrutikako heintasunaren
araberako erapidea denez gero, hautagaien aurkezpena politika-alderdien,
baterakundeen eta hauteskunde-batasun eta bazkunen esku
uzten da, azkeneko bi horiei buruzko berarizko arauak jarriz.
Batasunekiko araupeketak, elkartuta aurkezten diren alderdi
edo baterakundeei hautagai-zerrendak berenez aurkeztea debekatu
egiten die. Halaber, hauteskundeetara aurkezten diren politika-taldeei,
hauteskunde-barruti berean hautagai-zerrenda bat baino gehiago
aurkeztea debekatu egiten zaie. Hauteskundeetara aurkeztu
direnen arteko aukera-berdintasunaren arauerako oinarri-irizpidea
bermatu nahi da horrela, hautagaiei dagozkien herri-laguntzak
hautagai-zerrenda bakoitzari ematen zaizkionez gero, debeku
hori izan ezean aukera-berdintasuna kaltetan aterako bait
litzateke.
Bazkunak, barrutiko Hautatzaile-Erroldean sartutakoen 100eko
1ekoen izenpea eskatuz, araupetzeak zera du xede: herri-laguntzez
baliatuz, bere zuduak aldezteko berenezko bideak izan behar
dituzten arren, hautatzaileei bere aukera egin dezaten jaurtze-egitasmo
batzuk aurkeztea helburu duen ihardun bat bestetarakotuz
herritarrentzat nahaspide gertatu behar ez duten gutxi batzuen
nahientzako ozengailu bat aurkitzea xede izan dezaten hautagai-zerrendei
bideak istea.
Hautagai-zerrenda baten baino gehiagotan egotea debekatu
egiten da eta, horren ariora, hautagai-zerrendak aurkeztekoan
hautagai bakoitzaren onarpena egiaztatzez gainera, hautagai-zerrenda
baten baino ez daudela adieraztea eskatzen zaie. Halaber,
Hautatzaile-Erroldeko zerrendetan sartuta egon gabe, hautagai
izateko aukera ematen da, beti ere administraritza-egoitza
Autonomi Elkarteko ezein udalerritan izan beharko duela.
Hauteskunde-bidearen aldi honetan, hautagaiek hautagaitasun-baldintzak
betetzen dituztela eta hautagai-zerrendak jarrita dauden
arauei atxikiz eginda daudela egiaztatzea dute Batzordeek
funtsezko egiteko, arau horiek, hautagai bakoitza zerrenda
baten baino ez dela agertzen eta zerrendok garbi eta egiaz
eginda daudeneko lege-segurtasuna hautatzaileei bermatzera
jotzen dutela. Horretxegatik, atzera egitea, hiltzea edo
hautaezinen bat agertzea gertatutakoan salbu, zerrendetako
izen-hurrenkera ez dago zerrendok behin-betiko aldarrikatu
ondoren aldatzerik, ordezkaketa egiteko hurrenkera ordezkoen
izenena bera dela. Agindu-bidezko zuzenketez gainera, beste
hautagai-zerrenda batzutako ordezkariek egin ditzaketen
jazarpenak ere araupetzen dira eta, hori, legezko segurtasuna
eta hauteskunde-bidearen argitasuna eta gardentasuna bermatzeko
helburu beraz.
Aldarrikapenaren bidezkotasunik eza, hautagai-zerrendek
berenez dituzten akatsak eta hautagaiei banaka dagozkienak
elkarrengandik bereiziz araupetzen da, hautagaiak aurkeztekoan
izandako akatsek nahitaez hautagai-zerrenda osoari zertan
eraginik ez dutela eritzi eta, noiz nola, ondorio ezberdinak
ematen zaizkiela.
Hautagai-zerrendak aldarrikatuta, Administraritza-Auzipidetarako
Auzitegian egin beharko den hautagai eta hautagai-zerrenden
aldarrikapenaren aurkako jazarpena araupetzen da.
Hauteskunde-amarruak edo lege-aldetikako gehiegikeriak
galerazteko xedez halaber, behin hautagai-zerrendak aldarrikatuz
gero, beren hautagai-zerrenda osoa hauteskundeetatik ken
dezaten politika-alderdi edo, hala badagokio, hautagaiei
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek jarri ahal izango
dizkieten zigorrak araupetzen dira.
Hauteskunde-ekintzaldiari buruzko arauak Legearen esandako
Boskarren Idazpuruko Bigarren Atalburuan ematen dira.
Lehenengo Sailaren erabaki orokorrek hauteskunde-ekintzaldia
hamabost egunekoa izango dela finkatzen eta Eusko Jaurlaritzaren
erakunde-mailako zabalkundea araupetzen dute.
Bigarren Atalburu horretako Bigarren Sailean hauteskunde-zabalkundearen
ondorioetarako aurre-ekintzaldia araupetzen da, horrela,
hauteskunde-auzien iturburu izan litezkeen ulertze-moduen
zio diren lege-hutsuneak galeraziz eta hauteskunde-zabalkunderik
egiterik izango ez dutenak finkatuz. Azkenik, hautagai-zerrendek,
hauteskunde-ekintzaldiak dirauen bitartean, egunkarietan
eta norbanako-alorreko mezubideetan iragarkiak akuratzeko
eskubidea dutela esaten da, hauteskunde-zabalkunderako iragarkiak
norbanako-alorreko TB-irratetxeetan akuratzerik izango ez
dela.
Hirugarren Saila hautagai-zerrendak hauteskunde-ekintzaldian
herri-tegi eta lekuneez doan baliatzeaz ari da, hautagai-zerrenda
guztientzako, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen bitartez,
zuzentasun eta aukera-berdintasunaren araberako irizpideei
atxikiz, tegi eta lekune horiek izendatzeko modu ezberdina
ezarriz. Bestalde, politika-taldeen erantzukizuna, egindako
hauspen edo kalteengatikakoa, zehazten da, eta bai idatzi-irudizko
iragarkiak baimendutako lekuetatik kanpo jartzeagatikako
zigorra eta hauteskundeak bukatu ondoren hauteskunde-iragarkiak
kendu beharra ere.
Herri-mailako mezubideetan doango iragarraldiez baliatzeko
eskubidea ere araupetzen da Laugarren Sailean, iragarraldi
horiek politika-alderdi bakoitzak Eusko Legebiltzarrerako
aurreko hauteskundeetan ateratako botoen guztizko zenbatekoaren
heinean emanez. Era berean, doango iragarraldien banaketa-saloa
Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari egiteko, Irrati
eta TB Batzordea ere araupetzen da.
Halaber, aginpidea aitortzen zaio Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari
Irrati eta TB-ko herri-mailako mezubideetan doango hauteskunde-iragarraldiak
banatzeko, eta hauteskunde-iragarkien doango denboraldia
banatzeko neurri-taula ere finkatzen da, haiek iragartzeko
unea eta hurrenkera zehazteko arauekin batera.
Boskarren Sailean zuzenketarako eskubidea jasotzen da.
Azkenik, Seigarren Sailean iritzi-itaunketak eta ikerketak
argitaratzeko jaurpidea araupetzen da, hauteskunde-eguna
baino hogei ordu lehenagotik hauteskundeei buruzko iritzi-itaunketen
eta ikerketen emaitzak zabaltzeko debekua azpimarratzen
dela.
Legearen Boskarren Idazpuruaren gainerako Atalburuek, Hauteskunde-tegia
irekitzen denetik erabateko boto-kontaketa eta hautatutako
legebiltzarkideen aldarrikapena egin arteko aldi berezien
bilbakuntza egiten dute.
VIII
Legearen Seigarren Idazpuruak agiripaperak eta hauteskunde-jazarpenak
aurkezteko eta egiteko modua araupetzen du, administrazio-bideei
dagozkienetarako bide erraz eta azkar ebaztekoa jarriz.
IX
Zazpigarren Idazpuruak hauteskunde-eskuraketak, gastuak
eta dirulaguntzak araupetzen ditu.
Zazpigarren Idazpuruko Lehenengo Atalburuak hauteskunde-kontaduritzaz
arduratuko den hauteskunde-administraria jartzen du.
Bigarren Atalburua hauteskunde-kontuei eta kontaduritza
zehatzari dagokie.
Hirugarren Atalburuan araupetzen dira hauteskunde-eskuraketak
eta ekarketa-iturburuak, Eusko Jaurlaritzak politika-alderdien
hauteskunde-gastuetarako herri-laguntzen pentzutango aurrerapena
emateko aukera ohartarazten dela.
Laugarren Atalburuak mugatu egiten ditu hauteskunde-gastuak,
hautagai-zerrendak aurkezten dituzteneko barrutietako legezko
biztanle-kopuruaren eta hamazazpi pezeten arteko biderketa
eginda ateratzen dena hauteskunde-barruti bakoitzeko mugatzat
jarriz, kopuru hau barrutiko hogeitabost miloi pezetako
kopuruz gehitu daitekeela.
Boskarren Atalburuan hauteskunde-kontaduritzaren zaingoa,
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak eskuhartuz, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordearen eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeen
bitartez egingo dela araupetzen da.
Hauteskunde-gastutarako herri-dirulaguntzak finkatzeko arauak
Seigarren Atalburuan zehazten dira.
Azkenik, Zazpigarren Atalburua hauteskunde-eskuraketa eta
gastuei buruzko atalburuetan ohartematen dena hausteagatik
ezarriko diren zigorrez ari da.
X
Legearen Lehenengo Azken Erabakia, hauteskunde-jaurpide
orokorrari buruz indarrean dagoen araupidetzara, eta berariz,
Lege honetan ohartematen ez den guztietan erabili beharreko
izango den Gorte Nagusietarako Diputatuen hauteskundeetarako
ohartemandakoetara joarazten duen txatal moduan eratzen
da.
|