|
|
XEDAPEN INDARGABETZAILE
BAKARRA
Indargabetauk daude: «Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
aplika daitezkeen hauteskunde-arauak garatzen dituen»
abuztuaren 3ko 250/1993 Dekretua, «Euskal Autonomia
Erkidegoko hauteskunde-batzordeak onartu beharreko hauteskunde-agirien
ereduak argitaratzeari buruzko» 1994ko maiatzaren
9ko Agindua, eta lege honetan ezarritakoari kontrajartzen
zaizkion gainerako xedapen guztiak.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.-
2. atalaren aplikazioa.
1.- Lege honetako bigarren atalean boto elektronikoari buruz
ezarritakoa ez da aplikaziokoa izango 1998an izango diren
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.
2.- Gerora egingo diren Eusko Legebiltzarrerako
hauteskundeetan nola aplikatu Eusko Legebiltzarrak erbakiko
du, Eusko Jaurlaritzak proposamena egin ondoren. Eusko Legebiltzarrak
zehaztuko du zein hauteskunde-barrutitan eta sekzio edo
udaletan aplikatu behar diren, boto-txartel bidezko botoa
eta boto elektronikoa bateragarriak direz edo ez, eta, hala
egokituz gero, boto elktronikoa pixkanaka-pixkanaka nola
ezarriko den.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.-
Indarrean jartzea
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu
eta biharamunean jarriko da indarrean.
|