Legislación electoral  vasca
Legislación electoral  vasca

15/1998 LEGEA, EKAINAREN 19KOA, EUSKO LEGEBILTZARRERAKO
HAUTESKUNDEEI BURUZKO 5/1990 LEGEA ALDATZEN DUENA

 

AURKIBIDEA

Zioen adierazpena

Lehenengo atala
5/1990ko Legean 
egindako aldaketak 
 
Bigarren atala
Bozketa elektronikoari dagokion prozedura
 
Hirugarren atala
Posta arrunta bidez 
botatzeko prozedura 
 
Xedapenak
Indargabetze eta ezkenak  
 
Eraskina,
boto elektronikoaren definizioak
 

ERANSKINA, BOTO ELEKTRONIKOARI DAGOZKION DEFINIZIOEI BURUZKOA
Lege honen eraginetarako jakin beharreko kontzeptuak:

a) Huteskunde-kabina. Esparru itxia da eta bertan botatzeko-pantaila ipiniko da, hautesleak bere aukera inork ikusi gabe egin ahal izateko.

b) Hauteskunde-softwarearen kopia euskarri magnetikoan: Segurtasun-disketea da, hauteskunde-softwarearen jatorrizkoa (glosario honetako d hizkian definituta) hondatzen denean edo behar bezala ez dabilenean ordezteko.

c) Boto-zenbaketa elektronikoa. Hautestontzi elektronikoan egin behar den eragiketa-multzoa, hauteskunde-mahai bakoitzeko hautestontzi elektronikoan erregistratutako banda magnetikoa duten txartel balioztatuak zenbatzeko eta txartel horien edukia ikusteko.

d) Hauteskunde-softwarearen jatorrizkoa euskarri magnetikoan: Diskete bat da; mahaiburuak hautestontzi elektronikoa eta botoa emateko pantailak aktibatzeko balio du, hautestontzia eta bozketa-elektronikoa ixteko, eta bai mahaiko botoak zenbatzeko ere, bozketaren amaieran.

e) Botoa emateko pantaila. Hautesleak botoa emateko pantailan sartuko du banda magnetikoa duen bozketa-txartela, zer botatu aukeratzeko pantailan, lapitz elektronikoaren bitartez. Horrela, hautesleak egindako aukera grabatu egingo da sartutako txartelean. Txartelak aurretik balioztatu egin behar dira makinan edo mahaiburuaren hautestontzian.

f) Boto elektronikorako materiala zaintzeko arduraduna: Boto elektronikoaren gaietako aholkulari teknikoa da eta mahaiburuaren agindupean jarduten du. Pertsona fisikoa da eta beraren ardura da hautategi bakoitzean boto elektronikorako falta diren elementuen eta tresnen horniketa eta gerta daitezkeen akatsen konponketa, mahaiburuaren eta mahaikideen aginduei jarraituz. Halaber, hauteskunde-mahaietako boto-zenbaketa amaitzean banda magnetikoa duten txartel guztiak jaso behar ditu, mahaiko hautestontzi elektronikoan egon ala ez

g) Hauteskunde-mahaiko hautestontzi elektronikoaren eta botoa emateko pantailaren hauteskunde-softwarea Boto elektronikorako sistemaren egitekoak biltzen dituen aplikazio informatikoa Honako egiteko hauek biltzen ditu funtsean: hautestontzi elektronikoa irekitzea eta ixtea, mahaiak balioztatutako banda magnetikoa duten txartelen bidez botatzea, hautestontzian erregistratutako txartel-kopurua kontrolatzea, botoak zenbatzea eta mahaiko hauteskunde-emaitzak jakinaraztea.

h) Banda magnetikoa duen bozketa-txartel balioztatua: Hautestontziaren balioztatze-aparatuan aktibatutako euskarria da. Mahaikide batek emango dio hautesle bakoitzari, botoa emateko pantailan sartu ahal izateko. Txartel hori ez da norberarena. Hautesleak boto-aukera erregistratzeko euskarria da

i) Banda magnetikoa duen bozketa-txartel balioztatu gabea: Hauteskunde-mahaiak hautestontzi elektronikoan dagoen balioztatze-aparatuan aktibatu beharreko euskarria da.

j) Hautestontzi elektronikoa: Mahaiburuaren esku dagoen makina da. Honako osagai hauek ditu: balioztatze-aparatua, banda magnetikoa duten txartelak gordetzeko ontzia, botoen erregistragailua eta irakurgailua duen ordenadorea, irudikatzeko pantaila eta teklatua.

Makina horrek aukera ematen du banda magnetikoa duten mahaiko txartelak balioztatzeko, hartzeko, erregistratzeko eta botoa emateko pantailan grabatu den aukera kontuan hartzeko; aukera ematen du, halaber, boto-zenbaketarako eragiketa automatikoak egiteko, bozketa amaitu ondoren.

k) Boto elektronikoa Hautesleak gauzatzen duen eragiketa-multzoa botoa modu automatikoan emateko, kartazalik eta paperezko boto-txartelik erabili gabe.