|
|
LEHENENGO ATALA.-
Ondoren aipatzen diren atal eta xedapenak —Eusko Legebiltzarrerako
Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legekoak—, ondoren esaten den
moduan geratu dira idatzita:
1.- 4. ataleko 3. lerroaldeko f) hizkia jarraian datorren
moduan idatzi da:
<<f) Hausteskunde-administrazioko edozein organotako
kide izatea eta baita udaletako idazkari izatea eta eskualdeko
hauteskunde-batzordeetako ordezkari izatea.>>
2.- 5. ataleko 2. idazatiari c) hizkia erantsi zaio. Honela
dio:
<<) Europako Batasuneko sektore publikoan:
- Europako Legebiltzarreko diputatua>>.
3.- 18. ataleko 1. lerroaldeko c) hizkia jarraian datorren
moduan idatzi da:
<<Autonomia Erkidegoan bizi diren katedradun, zuzenbide,
zientzia politiko edo soziologiako irakasle titular —eta
lanean dihardutenak—, edo aitortutako itzaleko legelari
direnen artetik aukeratutako bost batzordekidek, Eusko Legebiltzarrak
izendatuta, Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoek
edo hautesleen federazio, koalizio edo taldeek proposatuta.>>
4.- 18. ataleko 3. lerroaldea jarraian datorren moduan idatzi
da:
<<Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeko
lehendakariak hauteskunde-batzordeak dituen eginkizunetan
bakarrik jardungo du hauteskundeen deialdia egiten denetik
hautatutakoak aukeratu artean, eta hala egokitzen bada,
baita sortzen diren auzibideez emandako epaiak betetzen
diren arte ere; horien artean sartzen da hauteskundeen erregimen
orokorrean aurreikusitako anparoko errekurtsoa, hauteskundeak
direla-eta halakorik aurkezten bada.>>
5.- 18. atalaren gaur egungo 3. eta 4. lerroaldeak 4.a eta
5.a izango dira, hurrenez hurren, aurrerantzean.
6.- 20. ataleko 2. lerroaldeak eduki hau izango du:
<<2.- Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen
esku batzorde horrek dituen lanak aurrera eramateko beharrezko
baliabide guztiak jarriko ditu Eusko Legebiltzarrak>>.
7.- 21. ataleko 1. lerroaldeko b) hizkia honela idatzi da:
<<b) Hauteskunde-batzorde nagusiak izendatutako
bi batzordekide, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak
proposatuta, lurralde historikoan bizi diren katedradun,
zuzenbide, zientzia politiko edo soziologiako irakasle titularren,
edo aitortutako itzaleko legelari direnen artetik aukeratuta.
Batzordekide horiek hautagaiak zeintzuk diren aldarrikatu
eta gero izendatuko dituzte. Horretarako, barrutian aurkeztutako
hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek batzordekide izateko
kargu horiek beteko dituzten pertsonak zeintzuk izan beharko
duten proposatuko dute denek batera. Proposamen hori ez
bada egiten hauteskunde-kanpaina hasi baino lehen, Euskal
Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak proposatuko
du izendapena.>>
8.- 21. ataleko 3. lerroaldea honela geratu da idatzita:
<<3.- Lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetako
lehendakariek dagokien hauteskunde-batzordeak dituen eginkizunetan
bakarrik jardungo dute, hauteskundeen deialdia egiten denetik
hautatutakoak aukeratu artean, eta hala egokitzen bada,
baita sortzen diren auzibideez emandako epaiak betetzen
diren arte ere; horien artean sartzen da hauteskundeen erregimen
orokorrean aurreikusitako anparoko errekurtsoa, hauteskundeak
direla-eta halakorik aurkezten bada kasuan kasuko barrutian.
Beraz, halakorik gertatzen bada, lege honetako 23.2 atalean
aurreikusitako epea luzatu egingo da.>>
9.- Gaur egun 21. ataleko 3. lerroaldea dena atal horretako
4.a izango da aurrerantzean.
10.- 22. ataleko 1. lerroaldeko b) hizkia honela geratu
da idatzita:
<<b) Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak izendatutako
bi batzordekide, barruti judizialean bizi diren zuzenbide,
zientzia politiko edo soziologiako lizentziatuen artetik
aukeratuta. Batzordekide horiek hautagaiak zeintzuk diren
aldarrikatu eta gero izendatuko dituzte. Horretarako, barrutian
aurkeztutako hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek batzordekide
izateko kargu horiek beteko dituzten pertsonak zeintzuk
izan beharko duten proposatuko dute denek batera. Proposamen
hori ez bada egiten hauteskunde-kanpaina hasi baino lehen,
Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak proposatuko
du izendapena.>>
11.- 29. atala honela geratu da idatzita:
<<Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen eginkizuna
izango da:
a) Hauteskundeetan zehar askatasun publikoak gauzatzen
direla bermatzea.
b) Autonomia Erkidegoko erakundeen eta Estatuan autonomia
erkidegoko eremura mugatuta dauden erakundeen baitako
komunikabide publikoetan tarteak dohainik erabiltzeko
eskubidea ezartzea eta bermatzea, eta tarte horiek banatzea
hausteskundeen prozesuan zehar.
c) Lurralde Historikoetako hauteskunde-batzordeek egindako
argibide-eskariez erabakitzea (behartze-indarrekoa izanik)
eta bere eskumenekoak diren arloei buruzko jarraibideak
ematea (derrigorrez betetzekoak izango dira).
d) Lurralde Historikoetako hauteskunde-batzordeek
hartutako erabakiak ezeztatzea, bere kabuz edozein unetan,
edo interesatuak hala eskatuta lege honen 134. atalean
aurreikusitako epeen barruan, erabaki horiek ez badatoz
bat Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak hauteskundeei
buruzko legeritik ateratako interpretazioaz.
e) Hauteskundeei buruzko legeria ezartzea dela eta, interpretatzean
Lurralde Historikoetan izango diren irizpideak bateratzea.
f) Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak proposatuta,
hainbat eredu onartzea: eratze-agirienak, zenbaketen egiaztagirienak
eta bilkura-agirienak, bai mahaietakoak nahiz lurralde
historikoko hauteskunde-batzordeenak. Hautetsiak izendatzeko
akta ere onartuko du. Eredu horiek akten kopiak berehala
egin ahal izatea ahalbidetu beharko dute, autokopiatu
egiten diren dokumentuen bidez edo antzeko beste prozedimendu
batzuen bidez.
g) Hausteskundeetako mahaikideentzako argibideen eskuliburua
aztertzea.
h) Arau hauetan esaten denaz bat edo eskumena ematen
dien beste edozein xedapenetan esandakoaz bat adierazitako
kexu, erreklamazio edo errekurtsoez erabakitzea.
i) Hauteskundeetako eragiketetan modu ofizialean parte
hartzen duten pertsona guztien zigor-jurisdikzioa izatea.
j) Sortzen diren arauhausteak zuzentzea, auzitegien esparrukoak
ez baldin badira behintzat, eta egoki iritzitako isunak
jartzea, 400.000 pezetara arte.
k) Lege honen 12.2 atalak dioenaren arabera, hauteskundeak
egin eta 100 egun igaro ondoren, ezintasunagatik, uko
egiteagatik edo heriotzagatik bakanteren bat izaten bada,
eusko legebiltzarkideei izendapen-agiriak ematea.
l) Legeak edo hauteskundeen arloko beste edozein arauk
emandako gainerako eginkizunak.>>
12.- 30. atala honela geratu da idatzita:
<<1.- Lurralde historikoko eta eskualdeko hauteskunde-batzordeek,
beren lurralde-eremuan, ondoren aipatzen diren eskumenak
izango dituzte:
a) Hauteskundeetan zehar askatasun publikoak gauzatuko
direla bermatzea.
b) Arau hauetan esaten denaz bat edo eskumena ematen
dien beste edozein xedapenetan esandakoaz bat adierazitako
kexu, erreklamazio edo errekurtsoez erabakitzea.
c) Hauteskundeetako eragiketetan modu ofizialean parte
hartzen duten pertsona guztien zigor-jurisdikzioa izatea.
d) Sortzen diren arauhausteak zuzentzea, auzitegien
esparrukoak ez baldin badira behintzat, eta egoki iritzitako
isunak jartzea; isun horiek 100.000 pezetara artekoak
izan ahal izango dira Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordearen
kasuan, eta 50.000 pezetara artekoak eskualdeko hauteskunde-batzordeen
kasuan. Batzorde horiek, hain larria dela-eta beren aginpidea
gainditzen duten zigorrak dagozkien jokabideen berri izanez
gero, aginte-mailaz beren gaineko duten batzordeari jakinarazi
ahal izango dizkiote, lege honen 66. atalean agindutakoa
gertatuz gero salbu.
Gorago aipatzen diren isunak ez ordaintzea gertatuz gero,
dagokion hauteskunde-batzordeak zor-egiaztapena bidaliko
dio Foru Aldundian eskumena duen organoari, isuna behartze-bidetik
ordainarazteko.
e) Legean berariaz aipatzen diren gainerako eskumen guztiak.
2.- Gainera, Lurralde Historikoetako hauteskunde-batzordeek,
Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak duen irizpide
nagusia kontuan izanda, beste aukera hauek ere izango
dituzte:
a) Derrigorrez betetzeko jarraibideak ematea eskualdeetako
hauteskunde-batzordeei, hauteskundeekin zerikusia duen
edozein arlotan.
b) Eskualdeetako hauteskunde-batzordeek eskatutako argibide
guztiez erabakitzea; erabakia behartze-indarrekoa izango
da.
c) Eskualdeetako hauteskunde-batzordeek hartutako erabakiak
indarrik gabe uztea edozein unetan bere kabuz, edo interesatuak
hala eskatuta lege honen 134. atalean aurreikusitako epeen
barruan, Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeak egindako
interpretazioaz ez baldin badatoz bat erabaki horiek.
d) Eskualdeetako hauteskunde-batzordeek testuak ulertzeko
izango dituzten irizpideak bateratzea hauteskundeei buruzko
edozein arlotan.
3.- Eskualdeko hauteskunde-batzordeak bermatu beharko
du hauteskunde-mahai bakoitzean badaudela botoa emateko
beharrezko tresna eta osagaiak.>>
13.- 38. ataleko 1. lerroaldean, argitaratzeko aipatzen den
epea “zortzigarren egunean” ordez “seigarren egunean” izango
da.
14.- 38. ataleko 3. idazatiaren hasieran “lurralde historikoko
zabalkunde handieneko egunkarietan” dioen tokian honako
hau esan behar du: ”lurralde historikoko zabalkunde handieneko
bi egunkarietan, euskaraz eta gaztelaniaz”.
15.- 44. ataleko 1. lerroaldea honela geratu da idatzita:
1. Hautaketak egin ondorengo hiru egunen barruan
jakinarazi beharko zaizkie doazkienei. Jakinarazpenarekin
batera, mahaikideei dituzten eginkizunei buruzko argibideen
eskuliburua banatuko zaie. Mahaiburu eta mahaikide izendatutakoek
zazpi egun izango dituzte kargua hartzea eragozten dien
agiri bidezko eta justifikatutako arrazoia eskualdeko hauteskunde-batzordearen
aurrean azaltzeko. Batzordeak bost eguneko epearen barruan
horri buruzko erabakia hartu eta, hala badagokio, ordezkapena
lehenengo ordezkoari jakinaraziko dio. Erabaki horren aurka
ez da inora jotzerik izango. Nolanahi ere, lege honetan
erabakitakoaren arabera hautaezina izateari arrazoizko zio
iritziko zaio.
16.- 46. ataleko 3. lerroaldea honela geratu da:
17.- 47. atala honela geratu da idatzita:
<<1.- Hauteskunde-mahai bakar batean edo batzuetan
baliogabetzea eragiteko moduko irregulartasunak izan eta
berriz zatikako hauteskundeak egiteko, hauteskunde-mahai
edo sekzio bateko edo batzuetako hauteskundeak baliorik
gabekotzat jota egon beharko dira epai irmoaren bidez. Dena
den, hauteskunde-mahai, sekzio bakar edo sekzioren batzuetan
bozketa baliorik gabekotzat jotzeak ez du eragingo mahai
horietan berriz hauteskundeak egitea, gune horietako emaitzek
ez badute eragiten kasuan kasuko barrutiko ordezkarien banaketa
aldatzea.
2.- Zatikako hauteskundeen deialdia dekretu bidez egingo
da, eta hala erabaki beharko dute gobernuaren kontseiluak
epai irmoaren berri izan eta hurrengo egiten duten lehenengo
bileran. Zatikako hauteskundeak epai irmoa eman den egunetik
hasi eta hiru hilabete baino lehen burutu beharko dira,
eta botoa emateko ekintza hutsera mugatu ahal izango dira.
18.- 54. ataleko 2. lerroaldea honela geratu da idatzita:
<<2.- Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek
agiri guztien kopia bat egin eta Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordera
bidaliko dute. Agiri horien jatorrizkoa Lurralde Historikoko
hauteskunde-batzordeen zaintzapean geratuko da.>>
19.- 56. ataleko 1. idazatiaren amaieran, “agirisortaren jatorrizko
alea” dioen lekuan, “agirisortaren kopia bat” jarri beharko
da, “autonomia erkidegoko hauteskunde-batzordeari bidaliko
dio” dioen esaldiaren aurretik.
20.- 68. ataleko 3. lerroaldea honela geratu da idatzita:
<<3.- Eusko Jaurlaritzak, hauteskunde-garaian,
erakunde-mailako ekintzaldia egingo du, Eusko Legebiltzarrerako
hauteskundeei buruzko argibideak emateko eta horietan eskuhartzera
bultzatzeko. Horrekin batera, beste argibide hauek ere emango
ditu: bozketak noiz eta non izango diren, hautesleak nortzuk
diren, botoa emateko modua zein den eta postaz nola eman
daitekeen botoa, eta bozketaren inguruko gainerako izapideen
berri; dena den, inola ere ez du eragingo hautesleen botoaren
aukeran. Erakunde-mailako ekintzaldia aurrera eramateko,
euskal autonomia erkidegoaren baitako jabego publikoko komunikabideetako
tarteak erabiliko dira, dohainik, eta baita autonomia erkidegora
mugatuta dauden estatuaren jabetzakoak ere.
21.- 72. atala honela geratu da:
<<1.- Hauteskunde-kanpainan zehar, egunkari eta irrati
pribatuetan iragarkiak kontratatzeko eskubidea izango dute
hautagai-zerrendek, baina iragarki horietan egindako gastuak
ezin izango du lege honen 147.2. atalean alderdi, federazio,
koalizio eta taldeentzako gehienez ere jarritako gastu-mugaren
%20 baino handiagoa izan.
2.- Hauteskundeetako iragarkien tarifak ez dira izango
merkatuko gainerako iragarkientzat indarrean daudenak
baino garestiagoak, eta hautagai-zerrenden artean ere
ez da inolako bereizkeriarik egingo iragarki horiek sartu
edo ez, duen prezioa nahiz kokalekua dela eta. Gainera,
berariaz adierazi beharko da zer diren iragarki horiek.
3.- Ezin izango da hauteskundeen iragarkiak egiteko telebista
pribatuetako tarterik erosi.>>
22.- 73. atalari beste idazati bat erantsiko zaio, 2.a, eta
lehendik dagoen zatia 1. idazati bihurtuko da:
«2.- Debekatuta dago edonolako pintadak egitea,
aurreko idazatiko b) hizkian adierazten diren kokaguneetatik
eta espazioetatik kanpo.
Ezingo dira ipini ez eta ere:
- Banderatxoak, zintak eta antzeko elementuak.
- Pegatinak trafiko-seinaleetan edo hiriko bestelako seinaleztapeneko
elementuetan.
- Propaganda grafikoa egiten duen edozein elementu paneletan,
balaustradetan, hormetan, lorategietan eta abar, ez kartelik
ere, udalak ezarritako tokietatik kanpo.
- Tripodeak edo antzeko elementuak lurraren gainean.
- Banderak eta pankartak ere ezingo dira ipini.
Azkenik, debekatuta dago panfletoak jaurtitzea.»
23.- 75. atala honela geratu da idatzita:
<<1.- Ordaindu gabeko irudi bidezko propaganda egiteko
gordetako lekuetatik kanpora—lege honetako 73.1.b) atalean
aipatzen dira leku horiek—, hauteskundeetarako alderdi politiko,
hauteskundeetarako federazio, koalizio eta taldeek ezin
izango dute kartelik nahiz beste propaganda modurik erabili,
baimena eskuratu duten merkataritzako guneak ez baldin badira.
2.- Hautagai-zerrendek era horretako iragarkietan
ezin izango dute lege honetako 147.2. atalean aurreikusitako
gastu-mugaren %25a gainditu.
3.- 73. atalean agindutakoetarako, udalek, hauteskundeetarako
deia egin eta hurrengo zazpi egunen barruan, iragarkiak
dohainik jartzeko erabilgarri dauden tokiak zeintzuk diren
jakinaraziko diote kasuan kasuko eskualdeko hauteskunde-batzordeari.
4.- Udalak aipatutako lekuen bidezko banaketa egingo
du, hautagai-zerrenda guztiek superfizie berbera izan
dezaten eta erabilgarritasun berdintsua kokagune horietan.
5.- Hautagaiak zeintzuk diren adierazi ondorengo bigarren
egunean, batzordeak hautagai-zerrenda bakoitzaren lurralde-ordezkariari
edo honen eskudunari, bakoitzaren iragarkietarako gordetako
tokiak zeintzuk diren adierazi beharko dio.>>
24.- 81. ataleko 2. lerroaldea honela geratu da:
<<2.- Hauteskunde-kanpainan zehar, Euskal Autonomia
Erkidegoaren baitako jabego publikoko komunikabideetako
eta autonomia erkidegora mugatuta dauden estatuaren jabetzako
komunikabideetako tarteak erabili ahal izango dituzte, dohainik,
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkezten diren alderdi
politiko, federazio, koalizio eta taldeek.>>
25.-Honela geratuko da 85. atala:
«Jabetza publikoa duten komunikabideen antolaketak
informazioaren neutraltasuna eta politika- eta gizarte-aniztasunarekiko
errespetua bermatuko ditu informazioa emateko programa guztietan,
informazioa emateko askatasunari zor zaion errespetua kaltetu
gabe. Nolanahi ere, aipatutako komunikabideetako administrazio-organoek
hauteskunde-garaian har ditzaketen erabakiak errekurritu
daitezke autonomia erkidegoko hauteskunde-batzordean.»
26.- 87. ataleko 8. lerroaldea honela geratu da:
<<8.- Hauteskundeen deialdia egiten denetik bozketa
egin baino bost egun lehenagora arteko epean, administrazio
publikoen baitako erakunderen batek boto-asmoari buruzko
inkestaren bat edo hauteskundeetarako sondeoren bat egiten
badu, azterketa horien emaitzen berri hauteskundeetan parte
hartuko duten erakunde politikoei eman beharko zaie, eskabidea
egiten dutenetik berrogeita zortzi ordu igaro baino lehen.
Horretarako, inkesta edo sondeoa egin duen erakundeak dena
delako azterketa egin dela jakinarazi beharko dio Autonomia
Erkidegoko hauteskunde-batzordeari, azken horrek azterketen
berri eman diezaien hautagai-zerrenden ordezkari orokorrei.
Horrela, ordezkari horiek inkesta edo sondeoak eskatu ahal
izango dituzte.>>
27.- 92. ataleko 5. lerroaldea honela geratu da:
<<5.- Artekari bakoitzari buruzko orri-talonarioak
bost orritakoak izango dira: bata, jatorrizkoa, ordezkariak
edo honen izenekoak gorde dezan; bigarrena artekariari emango
zaio izendapen-agiri gisa erabiltzeko; hirugarrena eta laugarrena
kasuan kasuko eskualdeko hauteskunde-batzordera bidaliko
dira, batzorde horrek horietako bat berak kide diren hauteskunde-mahaira
bidal dezan eta bestea botoa emateko eskubidea duten mahaira
bidal dezan, bertako hautatzaile-zerrendatik kentzeko. Bosgarrena,
berriz, kasuan kasuko eskualdeko hauteskunde-batzordearen
eskuetan geratuko da.>>
28.- 92. ataleko 7. lerroaldearen amaieran, “aldaki”
hitzaren ondoren “erabilgarria” hitza gehituko da.
29.- 94. ataleko 3. lerroaldearen amaieran, “aldaki”
hitzaren ondoren “erabilgarria” hitza gehituko da.
30.- Honela geratu dira idatzita 105. ataleko 1. eta 3.
lerroaldeak:
<<1.- Botoa emateko eskubidea dagoela egiaztatzeko,
erroldako egiaztatutako zerrendetan agertu edo erroldako
berariazko egiaztagiria behar izango da, eta bi kasu horietan,
gainera, hautesleak nor den erakutsi beharko du Nortasun
Agiri Nazionalaren bidez, pasaportearen bidez edo jabearen
argazkia duen gidatzeko baimenaren bidez.>>
<<3.- Atal honetako 1. lerroaldean aipatzen diren
erroldako egiaztatutako zerrendetan, botoa emateko egunean
adinez nagusiak diren hautesleak baino ez dira agertuko.>>
31.- 106. atalari beste idazati bat erantsi zaio, 4.a. Honela
dio:
<<4.- Artekari edo eskudunek erreklamazioren bat egiten
baldin badute bozketako edozein ekintza dela-eta, eta horrek
hautesleek botoa emateko duten eskubide aktiboa ez gauzatzea
eragiten baldin badu, mahaiak gehiengoaren bidez erabakiko
du, eta baita bilkura-agirian jasota utzi ere erabakitakoa
eta zein izan den erreklamazioaren arrazoia.>>
32.- 111. atalari honako hau erantsi zaio “galderarik ere
egiterik izango” ondoren: “botoa eman baino lehenago”:
33.- 115. ataleko e) hizkian esaten dena kendu egin da.
34.-116. ataleko azken aipamen gisa ondorengoa gehitu da:
<< Eta, era berean, zuritzat baina baliozkotzat joko
dira hauteskunde-barrutitik legez erretiratutako hautagai-zerrendari
emandako botoak.>>
35.- 120.atalean, 1. idazatian 2 letra gehiago eransten dira.
36.-125. atalean 1. lerroaldea berria izango da, ondorengoa
dioela:
<<1.- Lurralde historikoko hauteskunde-batzorde bakoitza
idazkariak bere eginkizunak aurrera eramaten dituen egoitzan
bilduko da, agertzen diren hautagai-zerrendetako ordezkariekin
edo horien eskudunekin. Lehendakariak batzordea sortzeko
akta idatziko du eta berak, mahaikideek eta idazkariak izenpetuko
dute, eta baita hautagai-zerrenden ordezkariek edo behar
bezala egiaztatutako horien eskudunek.>>
37.- Orain arte 125. ataleko 1, 2, 3 eta 4. lerroaldeak izan
direnak, aurrerantzean, 2, 3, 4 eta 5.a izango dira.
38.- 126. ataleko 7. lerroaldea honela geratu da:
<<7.- Batzordeak ezin izango du aktarik ez botorik
baliorik gabe utzi. Dituen eskumenak mahai bakoitzean onartutako
botoen kontaketa egiaztatzera mugatzen dira, mahaiek hartutako
erabakiak kontuan izanda eta aktetan jasotakoaren arabera
(horiek ezean, akta horien egiaztagirietan esaten dena hartuko
da kontuan). Dena den, salbuespena izango dira hurrengo
atalean jasotako egoerak, baina akats material soilak, egitezko
akatsak eta aritmetikakoak baino ezin izango dira zuzendu.>>
39.-127. atalaren 2. lerroaldea honela geratu da idatzita:
<<2.- Era berean, batzordeak ez ditu botoak zenbatuko
hautesleen erroldak mahaiari emandako hautesleak baino gehiago
baldin badira boto horiek, baina gehitze horren arrazoia
aurkeztutako erroldako egiaztagiriak edo epaitegietako epaiak
izan baldin badira. Salbuespena izango dira, dena den, artekariek
emandako botoak edo akats materialak, egitezko akatsak eta
aritmetikakoak; izan ere, kasu horietan zuzendu egingo dira
akatsak.>>
40.-128. atala honela geratu da idatzita:
<<1.- Botoen batuketa orokorra amaitzen denean, Lurralde
Historikoko hauteskunde-batzordeak kasuan kasuko hauteskunde-barrutiko
zenbaketa-egiaztagiria idatziko du, eta ondorengo datuak
jaso beharko dira, berariaz, egiaztagiri horretan:
a) Mahaiari zenbat hautesle dagozkion, hauteskunde-erroldako
zerrendetan esaten denaren arabera.
b) Erroldako zenbat egiaztagiri berezi aurkeztu diren,
hauteskunde-erroldan alta direla erakusteko.
c) Epaitegietako zenbat epai aurkeztu diren.
d) Zenbatek eman duten botoa.
e) Zenbat boto izan diren baliorik gabekoak.
f) Zenbat boto izan diren zuriak.
g) Hautagai-zerrenda bakoitzak zenbat boto eskuratu dituen.
2.- Aurreko pausoa eman ondoren, bilkura-agiria
ere idatziko da, bertan jasotzeko bozketa orokorra egitean
izandako gorabehera guztiak. Bilkura-agiria eta zenbaketa-egiaztagiria
lehendakariak, mahaikideek eta hauteskunde-batzordeko
idazkariak izenpetuko dute, eta baita hautagai-zerrenden
ordezkariek edo behar bezala egiaztatutako horien eskudunek.
3.- Boto-bilketa amaitzen denean, ordezkariek eta horien
eskudunek egun bateko epea izango dute erreklamazioak
eta kexuak adierazteko. Erreklamazio eta kexu horiek hauteskunde-mahaien
bilkura-agirietan edo hauteskunde-batzordearen zenbaketa
orokorraren bilkura-agirian jasotako gorabeherei buruzkoak
baino ezin izango dira izan. Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeak
bi egun izango ditu horietaz erabakitzeko.
4.- Aurreko lerroaldean aipatzen den erabakiaren aurka
hautagai-zerrenden ordezkariek edo horien eskudunek errekurtsoa
aurkeztu ahal izango dute Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordearen
aurrean, egun bateko epean. Errekurtsoa aurkeztu eta biharamunean,
hauteskunde-batzordeak espedientea —txosten eta guzti—
Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordera bidaliko du.
Bidaltze hori agintzen duen erabakia, bidalketa egin eta
gero, barrutian parte hartu duten hautagai-zerrenden ordezkariei
jakinaraziko zaie, eta baita dei egin ere Autonomia Erkidegoko
hauteskunde-batzordearen aurrean agertzeko hurrengo egunean.
Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak, aldeek diotena
gehienez ere bi egunez entzun ondoren, errekurtsoari buruzko
erabakia hartuko du hurrengo egunean. Gero, erabaki horren
berri emango dio kasuan kasuko lurralde historikoko hauteskunde-batzordeari,
hautatutakoak izendatzeko.>>
41.-129. atalari 1. lerroalde berria gehitu zaio:
<<1.- Aurreko ataleko hirugarren eta laugarren lerroaldeetan
aurreikusitako epeak igaro eta ez bada erreklamaziorik edo
kexurik agertu boto-zenbaketa orokorragatik, edo aurkeztutakoei
buruz Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak erabakia
hartuta baldin badu, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek
hautetsiak izendatuko dituzte hauteskundeen egunetik hogei
egun igaro baino lehen. Horretarako, hautagai-zerrendei
dagozkien aulkiak banatuko dira, lege honetako 11. eta 12.
ataletan aurreikusitako banaketa-arauez bat.>>
42.- 129. atalean orain arte 1, 2, 3, 4 eta 5. lerroaldeak
izan direnak, aurrerantzean 2, 3, 4, 5 eta 6.a izango dira,
eta honela geratu dira idatzita:
<<2.- Gorago aipatutako eginkizun guztiak amaitu ondoren,
lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak izendapenen
agiria idatziko du, bi kopiatan, eta lehendakariak, idazkariak
eta une horretan bertan diren hautagai-zerrendetako ordezkariek
edo horien eskudunek izenpetuko dituzte.
3.- Agiri horren aleetako bat hauteskunde-batzordean
geratuko da artxibatuta, horretarako irekitako espedientean,
eta jatorrizkoa, berriz, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordera
bidaliko da.
4.- Izendapenen agirian datu hauek idatzi beharko dira:
a) Hautesleak zenbat izan diren.
b) Botoa zenbat pertsonak eman duen.
c) Baliorik gabeko zenbat boto izan diren.
d) Balio duten zenbat boto izan diren.
e) Zenbat boto zuri izan diren.
f) Hautagai-zerrendek zenbat boto eskuratu dituzten.
g) Hautagai-zerrenda bakoitzak zenbat boto eta aulki
eskuratu dituen.
h) Izendatutako hautetsien izenen zerrenda.
5.- Izendapenen agirian, izandako erreklamazioak nahiz
kexuak eta horiei buruz hartutako erabakiak jasoko dira,
eta baita Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen
aurrean aurkeztutako errekurtsoa (halakorik egon bada)
eta horretaz hartutako erabakia.
certificación
6.- Izendapenen agirien egiaztatutako kopiak egingo dira
eta hautagai-zerrenden ordezkariei, eskudunei edo artekariei
banatuko zaizkie, eskatzen baldin badituzte. Hautagai-zerrenda
bakoitzari ezin izango zaio agiri edo ziurtagiri bat baino
gehiago eman.»
43.- Orain arte 129. ataleko 6, 7 eta 8. lerroaldeak izan
direnak aurrerantzean 7, 8 eta 9.a izango dira, hurrenez hurren.
44.- 132. atalean, “lege honen 29.f) eta 30.2 ataletan”
dioen lekuan, aurrerantzean “lege honen 29.j) eta 30.1.d)
ataletan” esan beharko du.
45.- 136. ataleko 2. lerroaldean “lege honen 30.2 atalean”
dioen lekuan, “lege honen 30.1.d) atalean” esan beharko
du aurrerantzean.
46.- 138. ataleko 5. lerroaldea honela geratu da:
<<5.- Administratzaile orokorrak argibideak eman beharko
ditu Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordean, alderdi,
federazio, koalizio edo taldeek eta horien hautagai-zerrendek
izandako dirusarrerak eta egindako gastu guztiak direla-eta.
Era berean, aurrekoen kontularitzari buruzko erantzukizuna
ere izango du; kontularitza horretan, gutxienez, lege honetako
140. ataleko 1. lerroaldean aurreikusitako zehaztasun guztiak
jaso beharko dira.>>
47.- 140. ataleko 1. lerroaldean “kontaduritza zehatza
egin beharko dute” dioen esandiaren ostean, ondorengoa gehituko
da: “eta kontaduritza hori indarrean dagoen Kontaduritzako
Plan Orokorrean jasotako printzipio orokorren araberakoa
izango da kasu guztietan.”
48.- 140. ataleko 2. lerroaldeko azkenengo zatian “hauteskunde-eguna
artekoan” dioen lekuan “hautetsiak izendatu arte” jarri
behar da.
49.- 143. ataleko 3. lerroaldea honela geratu da:
<<3.- Dirua alderdiek jartzen dutenean, jarritako
diru hori nondik datorren adierazi egin beharko da, eta,
kasua bada, diru hori eman duen kontuaren finantza-erakundeko
kontu-zenbakia zein den ere adierazi beharko da.>>
50.- 144. atalari 1. lerroalde berria gehitu zaio, eta honela
geratu da:
<<1.- Eusko Jaurlaritzak hauteskundeetako dirulaguntza
publikoen aurrerakinak emango ditu; bata bozketak izan aurretik
eta bestea ondoren.>>
51.- Orain arte 144. atalaren 1, 2, 3, 4 eta 5. lerroaldeak
izan direnak atal horren berorren 2, 3, 4, 5 eta 6. lerroaldeak
izango dira aurrerantzean.
52.- 144. atalari 7 eta 8. lerroaldeak gehitu zaizkio.
Hau diote:
<<7.- Hauteskundeak izan ondoren, eta Autonomia Erkidegoko
hauteskunde-batzordean hauteskundeetako diru-kontuak aurkezteko
epea amaitu eta hamabost egun igaro baino lehen (lege honen
149. atalean aipatzen da hori), ogasuneko ardura duen sailak
administratzaile orokorrei hautagai-zerrendei dagokien diru-laguntzen
100eko 90a ordainduko die, bigarren aurrerakin gisa, beti
ere hauteskundeetan izandako emaitzak kontuan izanda. Emaitza
horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta
egon beharko dute eta laguntzei, kasua bada, atal honetako
2. lerroaldean aipatzen den aurrerakina deskontatu egingo
zaie.
8.- Bigarren aurrerakina ogasunean ardura hori duen sailean
eskatu beharko dute kasuan kasuko administratzaile orokorrek,
eta hauteskundeetan aurkeztu den alderdi, federazio, koalizio
edo taldeari azkenean dagokion diru-laguntzaren zenbatekotik
deskontatuko da. Alderdi, koalizio eta federazioek aurrerakin
hori eskuratu nahi baldin badute, eskabideaz batera, aurreratuta
eskuratutako dirulaguntza osoaren 100eko 10eko bermea
aurkeztu beharko dute, finantza-erakundeek emanda. Izan
ere, Idazpuru honetako V. atalburuan eta lege honetako
80.3 eta 154. ataletan aurreikusitakoaz bat, beharbada
beherapen batzuk izango dituztenez laguntzetan, horiei
aurre egiteko gauza izan behar dute.>>
53.- 146. ataleko lehenengo lerroaldean “hauteskunde-eguna
artekoan” dioen lekuan, horren ordez “hautetsiak izendatu
arte” jarri behar da.
54.- 148. atala honela geratu da idatzita:
<<1.- Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak
eta lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeek idazpuru
honetako ataletan jasotako atalak betetzen direla zainduko
dute. Gai hori dela eta, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen
eginkizuna izango da hauteskundeetako kontularitza kontrolatzea,
horretarako Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren laguntza izango
duela.
Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek, kasua
bada, idazpuru honetan jasotako arauak bete diren edo
ez jakinarazi ahal izango diote Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeari,
hauteskundeak izan eta hurrengo ehun egunen barruan.
2.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiak proposatuta, hauteskundeetan
parte hartuko duten hautagai-zerrendek zein kontrolbide
jarraituko duten eta agiriak nola egiaztatuko dituzten
jakiteko jarraibideak eman ahal izango ditu Autonomia
Erkidegoko hauteskunde-batzordeak. Era berean, kontularitzako
zein irizpide jarraitu ere erabaki ahal izango du, Kontularitzako
Plan Orokorrean esaten denaz bat.
Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak idatziz erabaki
beharko du hautagai-zerrenden administratzaile orokorrek
egindako argibide-eskari guztiez.
3.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, kontrolatzea bere
eginkizuna denez, hautagai-zerrenden administratzaile
orokorrei kontularitzari buruzko informazioa edo hauteskundeetako
jarduerei buruzko informazioa eskatu ahal izango die,
beharrezkoa dela iruditzen bazaio.
4.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dituen datuak
eman egin beharko dizkiote erakunde publiko eta pribatuek,
kontrol-lana aurrera eraman ahal izateko, bere eginkizuna
baita.
5.- Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak hautagai-zerrenden
administratzaile orokorrek aurkeztutako datuak benetakoak
diren edo ez jakiteko ikerketak egin ahal izango ditu,
eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ere gauza bera egin
ahal izango du, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak
horretarako baimena ematen baldin badio.
6.- Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak edo Herri
Kontuen Euskal Epaitegiak hauteskundeetako kontularitza
aztertzeko aurrera eramandako ikerketak direla-eta hauteskundeetako
delituren baten zantzua dagoela uste bada, Ministerio
Fiskala jakinaren gainean jarriko dute, egoki iritzitako
neurriak har ditzan.>>
55.- 149. atala honela geratu da:
<<1.- Aulkiren bat eskuratu duen edo hauteskundeetako
dirulaguntzen aurrerakinen bat eskatu duen hautagai-zerrendako
administratzaile orokorrak, hauteskundeak izan eta hurrengo
hirurogei egunak igaro baino lehen, kontularitza zehatz
eta agirien bidez frogatutakoa aurkeztu beharko du Autonomia
Erkidegoko hauteskunde-batzordearen egoitzan.
Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak Herri Kontuen
Euskal Epaitegira bidaliko du informazio horren kopia
bat.
2.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiak hirurogei eguneko
epea izango du aurkeztu dizkioten agiriak aztertzeko;
horren inguruan, hautagai-zerrenden administratzaile orokorrari
edozein agiri eskatu ahal izango dio, kontularitzari buruz
emandako datuak agiri bidez justifikatzeko eta baita lege
honen 142.3 eta 4. atalean erabakitakoa betetzeko.
Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak hautagai-zerrendekin
harreman ekonomikoak izan dituzten hirugarrenei dei egin
ahal izango die, dagoen informazioa benetan hala den baieztatzeko
edo informazio hori osatzeko.
3.- Hauteskundeak izan eta hurrengo ehun eta hogei
egunak igaro baino lehen, hauteskundeetako kontularitzei
buruzko eta horietan ageri diren dirusarrera eta gastuen
egiaztapenei buruzko motibatutako irizpena emango du Herri
Kontuen Euskal Epaitegiak. Irizpen horretan adieraziko
du hauteskundeen kontuetan dirusarreren eta gastuen arteko
harremana justifikatuta dagoela; edo justifikatu gabeko
dirusarrerak daudela nahiz murriztutako gastu-partidak
daudela. Azken horien kasuan, hauteskundeetako arauak
hautsi egin direla erabakiko du. Hori dela eta, dena delako
alderdi, federazio, koalizio edo taldeak hauteskundeetako
dirulaguntzarik ez jasotzeko edo gutxiago jasotzeko proposatu
ahal izango du, idazpuru honetako VII. atalburuan aurreikusitakoaz
bat.
4.- Aurreko lerroaldean aipatzen den irizpenaren berri
hautagai-zerrenda bakoitzeko administratzaile orokorrari
jakinaraziko dio Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, eta
baita hamabost eguneko epea eman ere alegazioak aurkezteko.>>
56.- 150. atala honela geratu da idatzita:
<<1.- Goian aipatutako irizpena eta horri dagozkion
alegazio eta proposamenak Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordera
bidaliko ditu Herri Kontuen Euskal Epaitegiak.
2.- Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak administratzaile
orokorrak aurkeztutako alegazioez erabaki eta gero, aulkiren
bat lortu duten hautagai-zerrendei hauteskundeetako dirulaguntzetatik
zenbat dagokien erabaki eta argitaratuko du, hauteskundeak
izan eta ehun eta laurogei egun igaro baino lehen, lege
honetako hurrengo atalean erabakitakoaz bat.
3.- Hauteskundeetako dirulaguntzak zenbatekoak diren
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren,
Eusko Jaurlaritzak, ogasunaren ardura duen sailaren bidez,
dirulaguntza horien zenbatekoa ordainduko die, jasotzeko
eskubidea duten hautagai-zerrendetako administratzaile
orokorrei, 80.3, 144.5 eta 8 nahiz 154. ataletan esaten
dena kontuan eduki beharko bada ere.>>
57.- 151. ataleko 1. idazatiari ondoren adierazten dena erantsiko
zaio eta 2. eta 3. idazatiak 3. eta 4. bihurtuko dira.
«1.- Euskal Autonomia Erkidegoak alderdi politikoen,
federazioen, koalizioen eta taldeen hauteskundeetako gastuak
diruz lagunduko ditu, ondorengo arau hauen arabera:
a) Hiru milioi pezeta Eusko Legebiltzarrean lortutako
aulki bakoitzeko.
b) Ehun pezeta hautagai-zerrenda bakoitzak lortutako
boto bakoitzeko; baina, beti ere kideetako batek behintzat
aulki bat lortu duenean dagokion barrutian.
c) Bost milioi pezeta hauteskunde-barruti bakoitzeko,
hauteskunde-barrutian aulki bat behintzat lortu dutenentzat.
2.- Aurreko idazatian aipatutako dirulaguntzez
gain, diruz lagunduko dira, halaber, hautesleei propaganda,
kartazalak eta boto-txartelak zuzenean eta izen-abizenak
jarrita bidaltzeagatik eratorritako gastuak edo hauteskundeetarako
publizitateko beste edozein elementu, ondorengoaren arabera:
a) Hogeita bost pezeta ordainduko dira hautesle
bakoitzeko, hautagai-zerrenda aurkeztu eta aulkia lortu
duten hauteskunde-barrutietan.
b) Diruz lagundutako kopurua ez da lege honetako
147. atalean aurreikusitako mugaren barruan sartuta egongo,
idazati honetan aipatzen den jarduera gauzatu dela justifikatzen
denean, beti ere.»
58.- Xedapen gehigarrietako lehenengoari beste atal bat, hirugarrena,
erantsiko zaio. Honela dio:
«3. 20.3. eta 132 Bigarren III. ataletan jasotakoaren
arabera sortutako gastuak Eusko Legebiltzarreko aurrekontu-atalaren
gastuen egoeraren kontura finantzatuko dira.»
59.- Xedapen gehigarrietako laugarreneko testuak orain “bost
egun” dio baina “zazpi egun” behar du.
60.- Azken xedapenei beste bat, laugarrena, erantsiko zaie.
Honela dio:
«Eusko Jaurlaritzak ahalmena du lege hau garatzeko
egoki iritzi dituen xedapenak emateko»
|