Argitalpen-data: 2015/01/28

ISO 14001:2015 Arau berria eztabaidagai Eusko Jaurlaritzaren Ekoeraginkortasun Ostegunetan

ISO 14001:2015 Arauaren nobedade nagusiez eta onartu eta indarrean jarri arte egindako prozesuaz informatzea izango da hurrengo Ekosteguna - Ekoeraginkortasunaren Ostegunaren ardatza. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak bere sozietate publiko Ihoberen bidez antolatuta, Ekostegun hau Ihoberen egoitzan egingo da urtarrilaren 29an, izenburu honekin: 'ISO 14001:2015 berria. Baliabideen Eraginkortasunaren Integrazio goiztiarra. EMAS-etik pausu bat gertuago'

Ekostegunak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresei zuzendutako ingurumen-jardunaldi teknikoak dira, besteak beste alor hauetako alderdiak eztabaidatzera zuzenduak: euskal ingurumen-politika, baliabideen eraginkortasuna, ekonomia berdea, hondakinen balorizazioa edoeko-berrikuntza, legediaren nobedadeei eta tramitazio administratiboari erreparatuz. Horri esker, euskal enpresak lehiakortasun-posizio onean kokatu daitezke Europan sortzen ari diren erronka berrien aurrean

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO