Argitalpen-data: 2014/10/30

Lanbidek enplegu bilaketari buruzko informazio stand bat izango du BIME azokan

Lanbidek enplegu-bilaketari buruzko informazio-stand bat jarriko du bihar, ostegunean, BIME azokan. Azoka gaur hasi da, Barakaldoko BEC!-en. Lanbiden txertatuta dagoen EURES izeneko Europako Enplegu Zerbitzuen Sareak ere standa izango du, eta Europan lan egiteko eskaintzak egingo dituzte

BIME Recruiting, du izena azokaren barruan enplegua bilatzeko espazioak, eta musikaren eta industria digitalen sektoreko enpresen, prestakuntza-zentroen, ikasleen eta profesionalen arteko topagune izateko sortu da. Musikaren industriaren negozio-bide berriak bideo-joko, app, marketin eta beste teknologia berri batzuen bidez sustatzeko espazio bat.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO