• Hasiera
  • Berriak
  • Repsol gidaren arabera, Erriberako Azoka erreferentziazko tokia da

Ezagutu Euskadi

Berriak

Repsol gidaren arabera, Erriberako Azoka erreferentziazko tokia da

  • Bilboko Erriberako Azoka
    Bilboko Erriberako Azoka
2014/06/30
Repsol gidaren arabera, Erriberako Azoka erreferentziazko tokia da
Bikaintasun gastronomikoa saltzailearen postuan bertan sortzen da

Erriberako Azoka handiak izan duen eraberritze izugarria ez da oharkabean geratu Repsol gidako adituentzat, erreferentziazkotzat jo baitute Gastronomia-Kultura gastronomikoa atalean. 1929. urteko eraikina da, Pedro Ispizua arkitekto bermeotarrarena. 10.000tik gora metro koadro dituenez, Europako azoka estali handiena da. 2012an inauguratu zuten berriz, eraberritze lan itzela egin ostean. Berritua egonagatik, baina, elikagaien plaza tradizionalaren izaerari eutsi dio. Repsol gidak bere zerrenda bikainean txertatu du, honako idazpuru honen azpian: "Ez da soilik erosketa poltsa betetzeko. Azoken berrasmakuntza". Zerrendan daude, halaber, Madrilgo San Miguel, Bartzelonako Boqueria eta Santa Caterina, Santanderko Ekialdeko Azoka eta Valentziako Erdialdekoa. Erriberako Azokak urtean 2 milioi bisitari inguru izaten ditu; beraz, Bilboko erakargune turistiko nagusietako bat bihurtu da.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea