Enplegu Zentro Berezietan Lanbide Jarduera Laguntzeko Unitateak eratzeko laguntzak.

Deskribapena


Xedea

Enplegu Zentro Berezietako Egokitze Pertsonaleko eta Sozialeko Zerbitzuen barruan lanbide anitzeko taldeen eraketari laguntzea, desgaitasuna duten langileei lanpostu batean txertatzeko prozesuan eta bertan irauteko eta aurrera egiteko unean oztopoak edo zailtasunak gainditzen laguntzeko.

ONURADUN KOLEKTIBOA

Enplegu Zentro Berezietan kontratatuak dauden desgaitasuna duten langileak, kontrato mugagabeekin edo gutxienez 6 hilabeteko aldiko kontratuekin:

a) % 33ko edo goragoko desgaitasun-maila aitortuta izanik, garun-paralisia, gaixotasun mentalen bat edo adimen-desgaitasunen bat duten pertsonak.
b) % 65eko edo goragoko desgaitasun fisikoko edota sentsorialeko maila aitortuta duten pertsonak.

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK

Lanbide Jarduera Laguntzeko Unitateetan destinatuta dauden eta horiek osatzen dituzten langileek sortutako soldata-gastuak, barne hartzen dituzten langile desgaituen kopuruaren arabera honako banaketa hau eginez:

a) 15 langile desgaitu arte, erdi-mailako edo goi-mailako teknikari bat (edo jakintza eta/edo esperientzia parekagarriak dituena), gutxienez bere lanaldiaren % 20 sartzen duena, eta produkzioan laguntzeko arduradun bat lanaldi osoan, edo kontratazioa lanaldi partzialerako egiten den kasuan, proportzionalki dagokion kopurua.

b) 16-30 langile, erdi-mailako edo goi-mailako teknikari bat (edo jakintza eta/edo esperientzia parekagarriak dituena), gutxienez bere lanaldiaren % 80 egiten duena, eta produkzioan laguntzeko bi arduradun lanaldi osoan, edo kontratazioa lanaldi partzialerako egiten den kasuan, proportzionalki
dagokion kopurua.

c) 31-45 langile, erdi-mailako edo goi-mailako bi teknikari (edo jakintza eta/edo esperientzia parekagarriak dituena), horietako bat lanaldi osoan eta besteak gutxienez bere lanaldiaren % 50 egiten duena, eta produkzioan laguntzeko hiru arduradun lanaldi osoan, edo kontratazioa lanaldi partzialerako egiten den kasuan, proportzionalki dagokion kopurua.

d) 46-60 langile, erdi-mailako edo goi-mailako bi teknikari (edo jakintza eta/edo esperientzia parekagarriak dituena) lanaldi osoan, eta produkzioan laguntzeko lau arduradun lanaldi osoan, edo kontratazioa lanaldi partzialerako egiten den kasuan, proportzionalki dagokion kopurua.

e) 61-75 langile, erdi-mailako edo goi-mailako 3 teknikari (edo jakintza eta/edo esperientzia parekagarriak dituena), horietako bi lanaldi osoan eta besteak gutxienez bere lanaldiaren % 50 egiten duena, eta produkzioan laguntzeko bost arduradun lanaldi osoan, edo kontratazioa lanaldi partzialerako egiten den kasuan, proportzionalki dagokion kopurua.

f) 75 langile baino gehiago izanez gero, proportzionalki ezarriko da Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitatearen plantilla, aurretiaz adierazitako irizpideei jarraikiz.

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKEEN JARDUNA

Lanbide Jarduera Laguntzeko Unitateek, langile desgaituei zuzendutako jardun hauek gauzatu behar dituzte:

a) Lanbide-jarduera garatzeko laguntza-premiak detektatzea.

b) Familia- eta gizarte-ingurunearekin harreman zehatzak ezartzea, lanpostura inkorporatzeko pizgarria izateko

c) Lanpostura, teknologia berrietara eta produkzio-prozesuetara egokitzeko prestakuntza-programak garatzea

d) Laguntza indibidualizatuak ezartzea

e) Lanpostuan autonomia eta independentzia bultzatzea eta indartzea

f) Langile berriak EBZetan sar daitezen erraztea

g) Langileari laguntzea languneetan eta merkatu arruntean inkorporatzeko prozesuan

h) Sor daitezkeen langileen narriadura-prozesuak detektatzea eta horietan esku hartzea

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzaren zenbatekoa urteko zenbateko finko bat izango da aurreko artikuluan adierazitako desgaitasun-mota eta desgaitasun-maila dituen eta denbora mugagaberako lanaldi osoan edota sei hilabeteko edo gehiagoko aldi baterako kontratu baten bidez kontrataturiko pertsona bakoitzeko. Kontratu mugagabearen kasuan, diru-laguntza urteko 1.200 eurokoa izango da, eta, aldi baterako kontratuen kasuan, aldiz, 600 eurokoa.
Horretaz gain, diru-laguntza lanaldiaren proportzioari jarraikiz murriztuko da Laguntzeko Unitateko langileen nahiz azken jasotzaileen kontratua lanaldi partzialerako denean.

Diru-laguntzaren zenbatekoak inola ere ezin izango ditu gainditu, bakarrik edota beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edota baliabideren batekin batera, denbora mugagaberako kontrataturiko Laguntzeko Unitateetako langileen soldata-kostuak edo Gizarte Segurantzako kostuak, diruz lagundutako denbora-tarteari dagozkionak.

Nori dago zuzenduta


  • Erabilerako zentro bereziak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Enplegu Zentro Bereziak Enplegu Zentro Berezien Erregistroan erregistratuta egotea.
    • Enplegu Zentro Berezien langileen zerrendan xedea paragrafoan jasotako desgaitasun-mota eta desgaitasun-maila duten langileak egotea.
    • Enplegu Zentro Berezien laguntza-unitateek aurreko paragrafoan aurreikusitako osaera izatea.
  • Betekizunak

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

    • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa


    Kodea

    010157

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Prozedura ebazteko eta ebazpen hori jakinarazteko gehieneko epea ezin izango da sei hilabete baino gehiagokoa izan, deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igaro ondoren ebazpena jakinarazten ez bada, eskabidea baztertutzat jo ahal izango da

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak