[TRANSP-ESCOLAR] 2014/2015 ikasturtean Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza eta DBH (1. eta 2. zikloak) egiten ari diren ikasleak eskolara garraiatzeko banan banako diru-laguntzak
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Ikastetxe publikoetan 2014-2015 ikasturtean Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta DBHn (1. eta 2. zikloak) matrikulatutako ikasleak garraiatzeko banan banako diru-laguntzetarako deialdia egiten da.
-
Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza eta DBHko (1. zikloa) ikasleak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
-
2014-2015 ikasturtean ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe batean matrikulatuta egotea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hala aginduta.
a.1.– Ikastetxe publiko batean matrikulatuta dauden ikasleak. Eragin-eremuaren arabera etxetik hurbilen duten ikastetxera joan beharko dute, eta lekurik ez badago, plaza libreak dituen eta aldi berean beren etxetik hurbilen dagoen ikastetxe publikora joan beharko dute. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ordezkaritzako Ikastetxeen Zerbitzuaren txosten bat aurkeztu beharko da, plaza librerik ez dagoela agerian uzten duena.
a.2.– Itunpeko ikastetxe batean eskolatutako ikasleak, euren mailarako ikastetxe publikorik ez dutenak bizi diren tokiko eragin-eremuan.
Salbuespenez, etxetik hurbilen duten itunpeko ikastetxean egon behar dute eskolatuta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hala aginduta. Kasu horretan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ordezkaritzako Ikastetxeen Zerbitzuaren txosten bat aurkeztu beharko da, adierazitako ikastetxe publikoan plaza librerik ez dagoela agerian uzten duena.
a.3.– Salbuespenez, itunpeko ikastetxeetan eskolatutako ikasleak, eskolatze-batzordeak hala aginduta.
Kasu horretan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ordezkaritzaren Ikastetxeen Zerbitzuak egindako aldeko txostena aurkeztu beharko da, eta han adierazi komenigarria dela ikaslea ikastetxe horretan eskolatzea.
- Doako garraiorik edo entitate publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea.
- Ikastetxea 2 km edo gehiagotara egotea. Ikaslearen etxetik ikastetxera ¿edo ikastetxetik gertuen dagoen geltokira¿ dagoen tarte laburrenaren arabera egingo da distantziaren kalkulua. Distantzia kalkulatzeko, 5.2 artikuluan adierazten den tresna erabiliko da.
-
2014-2015 ikasturtean ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe batean matrikulatuta egotea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hala aginduta.
-
DBHko 2. zikloko ikasleak.
Informazio xehatua
Eskakizunak:
-
2014-2015 ikasturtean ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe batean matrikulatuta egotea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hala aginduta.
a.1.– Ikastetxe publiko batean matrikulatuta dauden ikasleak. Eragin-eremuaren arabera etxetik hurbilen duten ikastetxe publikora joan beharko dute, eta, lekurik ez badago, plaza libreak dituen eta aldi berean beren etxetik hurbilen dagoen ikastetxe publikora joan beharko dute. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ordezkaritzako Ikastetxeen Zerbitzuaren txosten bat aurkeztu beharko da, plaza librerik ez dagoela agerian uzten duena.
a.2.– Itunpeko ikastetxe batean eskolatutako ikasleak, euren mailarako ikastetxe publikorik ez dutenak bizi diren tokiko eragin-eremuan.
Salbuespenez, etxetik hurbilen duten itunpeko ikastetxean egon behar dute eskolatuta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hala aginduta. Kasu horretan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ordezkaritzako Ikastetxeen Zerbitzuaren txosten bat aurkeztu beharko da, adierazitako ikastetxe publikoan plaza librerik ez dagoela agerian uzten duena.
a.3.– Salbuespenez, itunpeko ikastetxeetan eskolatutako ikasleak, eskolatze-batzordeak hala aginduta.
Kasu horretan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ordezkaritzaren Ikastetxeen Zerbitzuak egindako aldeko txostena aurkeztu beharko da, eta han adierazi komenigarria dela ikaslea ikastetxe horretan eskolatzea.
- 2014ko abenduaren 31n 18 urte ez izatea.
- Doako garraiorik edo entitate publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea.
- Ikastetxea 4 km edo gehiagotara egotea. Ikaslearen etxetik ikastetxera ¿edo ikastetxetik gertuen dagoen geltokira¿ dagoen tarte laburrenaren arabera egingo da distantziaren kalkulua. Distantzia kalkulatzeko, 5.2 artikuluan adierazten den tresna erabiliko da.
-
2014-2015 ikasturtean ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe batean matrikulatuta egotea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hala aginduta.
-
Ezingo dira deialdira aurkeztu diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean daudenak, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta daudenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
-
Ikaslearen eskabideaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Ikastetxearen eskabideaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),
Aurkeztu beharreko dokumentuak