[TRANSP-ESCOLAR NEE]  Ohiko eskola-garraioa erabili ezin duten eta fisikoki, psikoki edo sentsorialki elbarrituta dauden ikasleentzat, ikastetxe publikoetan edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe pribatuetan eskolatuak, eskola-garraiorako banakako diru-laguntzak deitzen dituena. 2014/2015eko ikasturtea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

2014/2015eko ikasturtean ikastetxe publikoetan edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe pribatuetan matrikulatuta dauden eta elbarritasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituzten ikasleentzat, ezin badute ohiko eskola-garraioa erabili, eskola-garraiorako banakako diru-laguntzak deitzea du agindu honek helburu.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • 2013-2014 ikasturtean ikastetxe publikoetan edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe pribatuetan matrikulatuta dauden ikasleentzat
    • Lurralde mailako organo eskudunak emandako elbarritasun-ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagiri horretan elbarritasun mota eta maila adierazi beharko dira
    • Ohiko eskola-garraioa erabili ezin izatea, tokian tokiko berritzeguneko hezkuntza-premia berezietako aholkulariak egin beharreko balorazioaren arabera
    • Eragin-eremuaren arabera dagokion eta helbidetik hurbilen duen ikastetxera joatea
    • Dohainikako edo erakunde publiko edo pribatuek guztiz diruz lagundutako garraioa izateko aukerarik ez izatea
    • 2014ko abenduaren 31n 21 urte beteta ez izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Bateraezinak dira agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu berarekin eman ditzaketen beste batzuk.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
2.300.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Onuradunari, ikasten duen ikastetxearen bidez, aldez aurretik egingo zaion ordainketa baten bidez ordainduko dira emandako diru-laguntzak. Diru-laguntza hauek ordaindu behar izatea justifikatu beharko dio Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzari, honek emango dizkion argibideen bidez, ikastetxeak.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0173102