[PFTI-ITUNPE]  Diru-laguntzetarako deialdia egiten zaie itunpeko ikastetxeei 2014-2015 ikasturtean Prestakuntza Iragankor Bateratua emateko Programako. Ikastetxeak. Ezinbestekoa da ikastetxe hauek 2013-2014 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak emateko ituna eduki izana.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen helburua itunpeko ikastetxeei diru-laguntzetarako deia egitea da, 2014-2015 ikasturtean Prestakuntza Iragankor Bateratua emateko Programak kudeatzeko.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Legez eratuta eta baimenduta egotea
    • Ikastetxea baimendua izatea Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak emateko

      Ikastetxea baimendua izatea Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak emateko

Prozeduraren eskakizunak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Erakundea ez dela ari eskuratzen helburu bererako inolako diru-laguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo bestelako bitartekorik edozein administrazio zein erakunde publiko nahiz pribatutatik.
Aurrekontuko zuzkidura
2.555.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Hiru ordainketatan bideratuko da:

  • Lehenengo ordainketa diru-laguntzaren % 33ekoa izango da. Erakunde onuradunek ez badiote berariaz uko egiten diru-laguntzari hura eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean, diru-laguntza onartu dutela ulertuko da.
  • Bigarren ordainketa, berriz, zenbateko osoaren % 57koa izango da, eta bigarren hiruhilekoaren hasieran egingo da: 11. xedapenean, 9 eta 10 puntuetan aipatutako baldintzak bete eta gero.
  • Hirugarren ordainketa, % 10ekoa izango da, eta ikasturtearen bukaeran egingo da, 12. xedapenean aipatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero.


 

Aplikatu beharreko araudia
BOPV Nº 04075/2014 Deialdiaren araudia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Lehenengo justifikazioa.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
Ebazteko epea
Sei hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Harremanetarako datuak