Agindua, 2012ko urriaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuena; honen bidez, gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzen dira.

[HEZIBI-zentroak]

Enplegua eta Gizarte Politikak
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

HEZIBI Prestakuntza eta Lan Programa sortzea, eta, ildo horretan, txandakatzean oinarritutako eta lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden gazteei zuzendutako lanbide-heziketako eredu bat garatzea, enpresako lan-jarduera ordainduarekin txandakatuta profesionaltasun-ziurtagiri bat edo hasierako lanbide-heziketako titulu bat lortzearen bidez gazte horien lanbide-gaitasunak hobetzeko, eta, era horretan, enpresen premiak eta langileek eskuratutako gaitasunak egokitzen laguntzeko.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Legez eratuta eta baimenduta egotea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Hezibi modalitatekoa den enpleguarekin txandakatutako profesionaltasun-ziurtagiri bat emateko Lanbidek onartu duen Prestakuntza Proiektu bat edukitzea.
  • Prestakuntza Informazio xehatua

    Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuari datxekion prestakuntza martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak aldatutako lanbide-heziketaren eta kualifikazioen ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian aipatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanbide-heziketako zentro batek emango du zuzenean.
    Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuari datxekion prestakuntza emateko, lanbide-heziketako irakaskuntzak emateko baimenduta edo profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzendutako prestakuntza emateko edota profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzendutako enplegurako prestakuntzaren urteko programazioan parte hartzeko egiaztatuta egon beharko dute prestakuntza-zentroek, horretarako aplikatu beharreko araudiari jarraiki.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00). Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
1.000.000 euros
Prestazio ekonomikoa

 3.000 €, txandakatzean oinarritutako profesionaltasun-ziurtagiri bat emateko onartzen den prestakuntza-proiektu bakoitzeko. / 3.000 € por proyecto formativo aprobado para impartir un certificado de profesionalidad en alternancia.

edo

6.000 € onartzen den prestakuntza-proiektu bakoitzeko prestakuntza bi talde bereizitan eman behar denean, bat ohiko moduan eta bestea enpleguarekin txandakatutako prestakuntzan. Kasu horretan, txandakatzean oinarritutako prestakuntzarako taldea gutxienez ere 5 lagunekoa izango da. / 6.000 € por proyecto formativo aprobado cuando haya que impartir la formación en dos grupos diferenciados, uno de forma ordinaria y otro en formación en alternancia con el empleo. El grupo mínimo de formación en alternancia en este supuesto será al menos de 5 personas. 

Ordainketa-modua:

Diru kopurua guztira 1.000.000 euro izango da, eta horietatik 400.000 euro 2014ko ordainketa-kredituari dagozkio eta 600.000 euro 2015eko konpromiso-kredituari.

Deitzen duen erakundea
  • Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Agindu honen baldintzak betetzen dituzten eskaerak espedientea osatu ahala ebatziko dira, profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-proiektuak onartzeko baliabide ekonomikoak agortu arte. Prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da gehienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Onartzea
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak
  • Arabako Lurralde Historikoa : Pedro Lasagabaster 945 131 880
  • Bizkaiako Lurralde Historikoa : Pedro Fernández 944 033 151
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoa: Paco Yuste 943 596 204
  • Hezkuntza saileko Prestakuntza Zentroak
Kodea
10381