[FP_OSAGARRIAK-KULTURA EKINTZAILEA ]  Jarduera osagarriak egiteko diru-laguntzetarako deia egiten zaie 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxeei. - 3. Kultura ekintzailearekin eta enpresak sortzearekin lotutako jarduerak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Jarduera osagarriak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdiak egiten dira, 2014-2015 ikasturtean lanbide-heziketako ikasketak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxeentzat eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoentzat, eta berrikuntza-jardueretarako irakasleei zuzenduta dago.

Diruz laguntzeko moduko ekintzak:

Kultura ekintzailearekin eta enpresak sortzearekin lotutako jarduerak.

  • Lanbide-heziketako zentroetan ekintzailetza-kultura eta enpresen sorrera dinamizatzea.
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta eta baimendua egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • 2014-2015 ikasturtean lanbide heziketako heziketa-zikloak hitzartuta dituztenak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Udal-titulartasuneko ikastetxe publikoa izatea.
    • 2014-2015 ikasturtean lanbide heziketako heziketa-zikloak hitzartuta dituztenak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean ez egotea, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
  • Diru-laguntzak eta laguntzak onuradunei esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek eman dituzten eta izaera berekoak diren laguntza edo diru-laguntzengatik hasi eta oraindik ere izapidetzen ari den prozedura oro.
Aurrekontuko zuzkidura
1.754.354 (euro)
Prestazio ekonomikoa

"Kultura ekintzailearekin eta enpresak sortzearekin lotutako jarduerak" jardueretarako 543.354 euro bideratuko dira.

Ordainketa-modua:

Jarduera osagarri hauei dagozkien diru-laguntzak bi alditan ordainduko dira, honela:

  • Lehenengo aldian, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 50 ordainduko da, betiere 21.1 artikuluko epea igaro bada eta diru-laguntzari uko egin ez bazaio.
  • Bigarren aldian, gainerako zenbatekoa ordainduko da, % 50, diruz lagundutako jarduera amaitu eta sortutako gastuak agiri bidez justifikatu ondoren.
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Gehienez ere sei hilabete izango dira, agindua argitaratu ondorengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak
Kodea
1018502