Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroko zerbitzua garatzeko diru-laguntzen deialdia. 2015

[enplegu-zentro]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdiko 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakundeei eman ahal izango dizkien laguntzak arautzea. Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentroko zerbitzua emateagatik emango ditu laguntza horiek.

Aurrekontuko zuzkidura

Los recursos económicos destinados a la financiación de las ayudas objeto de esta convo¬catoria ascienden a 1.892.000 euros, de los cuales 946.000 euros corresponderán al crédito de pago de 2015 y 946.000 al crédito de compromiso para 2016, del presupuesto de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagundutako enplegu-zentroen jarduera urtebetekoa izango da. Denbora hori jarduera hastean hasiko da. Edozein kasutan, prozeduraren ebazpena jakinarazi eta hurrengo 15 egun balio­dunen epean hasiko da jarduera, 8.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.

- Enplegu-zentroaren zerbitzua garatzeko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 44.000 eurokoa izango da, urtebeteko aldirako, kostu hauek estaltzeko: orientatzaileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kotizazioen kostuak, eta jarduerari lotutako gainerako kostu zuzenak eta zeharkakoak.

Edonola ere, diruz lagundu daitekeen gastuaren gehieneko zenbatekoa, aurreko paragrafoak aipatzen dituen kontzeptuak direla-eta, lanaldi oso bat beteko duten orientatzaileen gastu zuzenen %140 izango da, goian ezarritako gehieneko diru-laguntzaren mugarekin. Langileen gastu zuzenak honako hauek izango dira: enplegu-zentroaren zerbitzuaren bitartez eskatzaileei arreta ematen dieten orientatzaileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak; horretarako muga lanaldi osorako kontratatutako langile bat izango da, 12 hilabeteko aldian.

- Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa urtebeteko aldiari dagokio. Diruz lagundutako enplegu-zentroaren exekuzio-epea urtebetetik beherakoa izango balitz, gehieneko zenbatekoa txikitu egingo da, modu proportzionalean.

Honela jardungo da enplegu-zentroko zerbitzuari lotutako diru-laguntzaren eskaerak eta eslei­pena ebaluatzeko:

1.– Bulegoaren jardun-eremuren batean erakunde bakarrak eskatu badu diru-laguntza, era­kunde horri emango zaio.

2.– Erakunde batek baino gehiagok eskatu badu diru-laguntza jardun-eremu berean, era hone­tan esleituko da diru-laguntza:

 a) Lehentasuna izango dute lehendik ere udal-erakundeek edo udalaz gainekoek, bai eta haien mendeko erakundeek ere, eta haien artetik udalaz gainekoek.

 b) Udalaz gaindiko hainbat erakundek edo eta toki administrazioen mendeko hainbatek eskatu badute diru-laguntza, enplegu-zentroko zerbitzua ematen ibilbide luzeagoa egin izana frogatzen duen erakundeak izango du lehentasuna, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren edota Lan­bide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2011ko, 2013 eta/edo 2014ko orientazio-deialdien babesean.

c) Eskatzaileen artean arestian adierazitako erakunderik ez badago, honako hauek izango dute lehentasuna, betiere, ordena honen arabera:

– Bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden kolektiboak edota urritasunen bat duten pertso­nak orientatzen edo laneratzen espezializatuta dauden erakundeek.

– Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa nahiz itunduek.

– Sindikatuek eta enpresaburuen elkarteek.

– Irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk.

– Gainerako erakundeak.

Idatz-zati honetan aipatutako hainbat erakundek eskatu badute diru-laguntza, enplegu-zentroko zerbitzua ematen ibilbide luzeagoa egin izana frogatzen duen erakundeak izango du lehentasuna, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren edota Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2011ko, 2013ko  eta/ edo 2014ko orientazio-deialdien babesean.

d) Mota bereko hainbat erakundek eskatzen badute diru-laguntza, lehentasuna izango du Enplegu Agentzia izateko baimena duenak.

e) Berdinketa apurtu ez bada, erakundeek plantillan dituzten desgaituen ehunekoaren arabera emango da lehentasuna.

f) Azkenik, berdinketak jarraituz gero, lehentasuna izango du deialdi hau EHAAn argitaratu arte enplegu-zentroetan pertsona gehieni lagundu dien erakundeak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2011. 2013. eta 2013. urteetan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko egindako laguntzen deialdiaren babesean.

    3.– Eskuarki, erakunde bakoitzak enplegu-zentro baterako diru-laguntza baino ez du jasoko jar­duera-esparru berean. Ondorio hauetarako, jarduera-esparruren batean enplegu-zentro bat baino gehiago aurreikusten bada, erakunde eskatzaileak artikulu honetako 2. paragrafoan ezarritako baldintzen arabera ordenatuko dira, eta ordena horri jarraituz, enplegu-zentro bat esleituko zaio erakunde bakoitzari. Zentroren bat esleitu gabe geratuko balitz, dagokion esparruan enplegu-zen­tro baterako baino gehiagorako diru-laguntzak eskatu dituzten erakundeei esleituko zaizkie.

 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

– Lehendabizi, 2015. ekitaldian, ebazpena argitaratu ondoren, emandako diru-laguntzaren % 50 ordainduko da. Diru-laguntzaren zati hori jasotzeko, erakunde onuradunak ziurtagiri baten bidez egiaztatu behar du jardueraren hasiera eta kontratatutako pertsonen identitatea, eta Lanbidek ziurtatu beharko du pertsona horiek alta emanda daudela Gizarte Segurantzako Erregimen Oro­korrean.

   Ordainketak 180.303,63 euroko kopurua gainditzen badu, erakundek banku-abala aurkeztu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoari jarraituz; dekretu horrek arautzen du Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren diru-laguntzak bermatu eta itzultzeko erregimen orokorra eta bertan ezartzen dira diru-laguntza horien kudea­ketan parte hartzen duten erakunde lankideen baldintzak, araubidea eta betebeharrak. Abalaren eredua eta hura egiteko jarraibideak Lanbidek emango ditu.

 

Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuradunak tokiko erakundeak edo haien mendeko erakunde edo organismoak badira.

– Bigarren zatia, gainerako % 50a edo justifikazioaren ondorioz geratzen den zenbatekoa, 2016. ekitaldian ordainduko da. Horretarako, enplegu-zentroko zerbitzua amaitu eta hurrengo bi hilabe­teetan, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

 Emandako zerbitzuak, haien iraupena eta erabiltzaileei ezarritako enplegu-politika aktiboe­tako ekintzak zehatz-mehatz azaltzeko memoria.

 Diruz lagundutako jardunak egin dituzten orientatzaileen eta laguntza-langileen soldata-kos­tuei buruzko ziurtagiria, eta nominen nahiz Gizarte Segurantzako kotizazioko dokumentuen (TC1 eta TC2) kopiak.

Nori dago zuzenduta


Enplegu-zentroak: Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikoa edo pribatua dela ere, egin ahal izango du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, deialdi honen xede den enplegu-zentroko zerbitzua, eta hartarako aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izango ditu. Horretarako, ezinbestekoa da 3. artikuluan definitutako jarduerak behar bezala gauzatzeko balia­bide materialak eta giza baliabideak edukitzea.

Betekizun orokorrak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Deialdi honen babesean, hurrengo paragrafoan deskribatutako enplegu-zentroek ¿5. artikuluan adierazitako erakundeek gauzatutakoek¿ jaso dezakete diru-laguntza, jarduera-espa¬rruak eta diru-laguntza jaso dezaketen enplegu-zentroen kopurua zehazten dituen I. eranskinean aurreikusitako terminoetan.

    Erakundearen edo enpresaren IFKren kopia edo, pertsona fisikoen kasuan, NANaren kopia.

  • Enplegu-zentroak espazio fisiko egonkorrak dira, eta haietan, erakunde laguntzaileak era-biltzailearen edo enplegu-eskatzailearen eskura jartzen ditu enplegua bilatzeko baliabideak, bere kasa kontsulta ditzan. Halaber, enplegu-zentroetan, lanegun oso bat estaliko duen orientatzaile bat eta, dagokionean, laguntzaileak ere egongo dira, erabiltzaileari edo enplegu-eskatzaileari lan-munduan txertatzeko eta horretarako tresnak erabiltzeko laguntza pertsonalizatua emango diotenak.

    Azken 10 urteetan, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren babesean Eusko Jaurlari­tzak egindako deialdien esparruan edota Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2011ko, 2013 eta/edo 2014ko orientazio-deialdien esparruan, enplegu-zentroko zerbitzua ematen egindako jardueraren akreditazioa.

     

    Deialdi honen xede diren ekintzak egiteko proposatutako langileen zerrenda, haien kontra­tuak eta curriculum vitaea barne.

     Kokalekuari dagokionez, informazio hau aurkeztu beharko da:

    - Erakunde eskatzailearen kokalekuaren ezaugarriei buruzko deskribapen-txostena. Enplegu-zentroaren jarduera egingo den tokiaren neurrien eta instalazioen planoak erantsi beharko dira.

    - Lokala irisgarritasuna sustatzeko arloan indarrean dagoen araudiarekin bat datorrela ziurtatzen duen agiria, teknikari eskudunak egina. 20/1997 Legea eta lege hori garatzeko arau teknikoak. 

     Erakunde eskatzailearen sozietate- edo sortze-xedea egiaztatzen duen dokumentazioa. Xede horretan, gizartetik baztertuta dauden edo egon daitezkeen pertsonak eta/edo urritasunen bat duten pertsonak orientatzeko edota laneratzeko funtzioa aipatu behar da.

    f) Urritasuna duten langileen portzentajea adierazten duen zinpeko adierazpena, halako langilerik badu.

    g) Enplegu-agentziaren izaeraren akreditazioa. Horretarako, dagokion administrazio-ebazpena aurkeztu behar da, baldin eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak izaera hori baimendu badu.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

    Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, eskaera egiten duten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

    Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko ekainaren 19ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera, zerga-betebeharretatik salbuetsita egongo ra Euskal Autonomia Erkidegoko autonomia-, foru- eta toki-erakundeak, baita erakunde horietako batek edo gehiago partaidetutako elkarteak ere.

  • Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administrazio zehapenik, edo ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean, sexua¬gatiko bereizkeriagatik sortutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz.

    Zinpeko adierazpena.

  • Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomiadunen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amai¬tuta egotea.

    Zinpeko adierazpena.

  • Enplegu-zentroaren zerbitzuak jendearentzat irekita egon beharko du gutxienez 7 orduz egunean astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldietan edo astean 35 orduz.
  • Deialdi honen babespean diruz lagundutako enplegu-zentroko zerbitzua erakunde onuradu-nen langile propioen bitartez gauzatuko da, azpikontrataziorik gabe.

    Deialdi honen xede diren ekintzak egiteko proposatutako langileen zerrenda, haien kontra­tuak eta curriculum vitaea barne.

  • Enplegu-zentroek talde-ekintzak egin beharko dituzte 15 egunean behin, gutxienez ere lau parte-hartzailerekin. Ekintzek 3 orduko iraupena izango dute gutxienez, eta norberak enplegua bilatzeko erabil ditzakeen tresnen berri emateko helburua izango dute. Halaber, enplegu-zentroek talde-jarduerak eskaini beharko dituzte, gutxienez bi hilabetean behin, eta jarduera horien ardatz nagusia genero-berdintasuna izango da.
  • Enplegu-zentrorako bideratutako espazio fisikoa zerbitzu horretarako baino ez da erabiliko, eta ezin izango da bestelako jarduera batzuekin partekatu.
  • Enplegu-zentroan baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzeko baldintza betetzat emango da honako eskakizun hauek egiaztatuz gero:

    – Giza baliabide propioak izatea. Gutxienez, lanaldi oso bat estaliko duen orientatzaile bat izango du. Orientatzaile horrek unibertsitate-ikasketak izan beharko ditu burututa, eta urtebetetik

    gorako esperientzia; bereziki, enplegurako orientazio-funtzioetan. Gainera, ofimatikako, Interne­teko eta lan-merkatuari buruzko ezagutzak izan behar ditu. Orientatzaileaz gain, behar denean, administrazio-langileak ere egongo dira enplegu-zentroan.

    – Kontratatutako orientatzaileek zerbitzua euskaraz eta gaztelaniaz emateko gai izan beharko dute.

    – Gutxi gorabehera 30 metro karratuko areto bat, enplegu-zentro gisa erabiltzeko, gutxienez lau ordenagailurekin pertsona erabiltzaileentzat. Ordenagailu bakoitzean, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen esteken zerrenda egongo da, gutxienez ere. Halaber, zerbitzuaren era­biltzaileek eskura izango dute enplegua bilatzeko behar den dokumentazio eguneratua.

    – Sareko laser-inprimagailu bat, ordenagailu guztiei zerbitzua emateko, edo inprimagailu bat ordenagailu bakoitzeko.

    – Interneterako sarbide eraginkorra (gutxienez 5 megako banda zabala), Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.

    – Urritasunen bat duten pertsonen arretan espezializatuta dauden erakundeek, berriz, orien­tazio-materialak desgaitasun mota guztietara egokitzen adituak diren giza baliabideak izan beharko dituzte, eta, hala badagokio, zeinu-mintzaira dakiten orientazioko profesionalak izango dituzte.

     - Lokala egokitzea irisgarritasuna sustatzeko arloan indarrean dagoen araudira. 20/1997 Legea eta lege hori garatzeko arau teknikoak.

  • Eranskinean aipatutako izaera partekatua izan dezaketen esparrutzat hartutako espa¬rruetan, enplegu-zentroa herri batean baino gehiagotan egin ahal izango da astean zehar. Kasu horretan, egoera horren berri eman beharko da eskaeran. Jarduera zer herritan eta leku fisikotan egingo den zehaztuko da, eta herri eta leku horiek 5. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: orientazioa@lanbide.eus

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Erakundearen edo enpresaren IFKren kopia edo, pertsona fisikoen kasuan, NANaren kopia..

Azken 10 urteetan, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren babesean Eusko Jaurlari­tzak egindako deialdien esparruan edota Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2011ko eta/edo 2013ko orientazio-deialdien esparruan, enplegu-zentroko zerbitzua ematen egindako jardueraren akreditazioa.

Deialdi honen xede diren ekintzak egiteko proposatutako langileen zerrenda, haien kontra­tuak eta curriculum vitaea barne.

Erakunde eskatzailearen kokapenari, erabil ditzakeen lokalei eta lokalen irisgarritasunari buruzko txosten deskribatzailea, lokalen planoak gehituz.

Erakunde eskatzailearen sozietate- edo sortze-xedea egiaztatzen duen dokumentazioa. Xede horretan, gizartetik baztertuta dauden edo egon daitezkeen pertsonak eta/edo urritasunen bat duten pertsonak orientatzeko edota laneratzeko funtzioa aipatu behar da.

Urritasuna duten langileen portzentajea adierazten duen zinpeko adierazpena, halako langi­lerik badu.

Enplegu-agentziaren izaeraren akreditazioa. Horretarako, dagokion administrazio-ebazpena aurkeztu behar da, baldin eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak izaera hori baimendu badu.

Zerga-betebeharrak ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko ziurtagiria.

Zinpeko adierazpena

Erakunde eskatzailearen kokapenari, erabil ditzakeen lokalei eta lokalen irisgarritasunari buruzko txosten deskribatzailea, lokalen planoak gehituz.

Erakunde eskatzailearen sozietate- edo sortze-xedea egiaztatzen duen dokumentazioa. Xede horretan, gizartetik baztertuta dauden edo egon daitezkeen pertsonak eta/edo urritasunen bat duten pertsonak orientatzeko edota laneratzeko funtzioa aipatu behar da.

Urritasuna duten langileen portzentajea adierazten duen zinpeko adierazpena, halako langi­lerik badu.

Enplegu-agentziaren izaeraren akreditazioa. Horretarako, dagokion administrazio-ebazpena aurkeztu behar da, baldin eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak izaera hori baimendu badu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  • Eskaera2015EZ (pdf , 587.54 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehienezko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik kontaturik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk